Esma Redžepova
Esma Redžepova | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Skopje, 1943ko abuztuaren 8a |
Herrialdea | Bulgariako Erresuma Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista Jugoslaviako Errepublika Demokratiko Federala Independent Macedonia Ipar Mazedonia |
Bizilekua | Skopje |
Talde etnikoa | Romani people in North Macedonia (en) |
Lehen hizkuntza | erromaniera |
Heriotza | Skopje, 2016ko abenduaren 10a (73 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Stevo Teodosievski (en) 1997ko apirilaren 9a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | erromaniera mazedoniera serbiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta politikaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Disco musika Romani music (en) folk-pop (en) herri-musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Croatia Records |
esma.com.mk | |
Esma Redžepova, mazedonieraz: Есма Реџепова, (1943ko abuztuaren 8a – 2016ko abenduaren 11a)[1] Mazedoniako erromaniar abeslari eta konpositorea. 500 artelan baino gehiago sortu zituen.[2] Besteak beste, 108 abesti, 20 diska eta 6 film.[3][4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1943ko abuztuaren 8an jaio zen Skopje-n, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistan (egungo Ipar Mazedonia). Bederatzi urte zituela, bere anaietako batek tokiko ijito musika-erakunde batean aurkeztu zuen, non erritmo konplexuak ikasi zituen. Amak bere musika dohainak bultzatu zituen eta Esma eta bere anaia laster sartu ziren euren eskolako folklore taldean.[5]
1957an, 14 urte zituela, Skopje-ko irratian abestera gonbidatu zuten, berau irabazi eta 9.000 dinar irabazi zituen.[6] Gurasoen baimenarekin, gerora bere senarra izango zen Stevo Teodosievski-ren musika taldearekin egin zuen bira. Senarrarekin batera berrogeita zazpi haur lagundu zituen musikaren munduan eta lan horregatik hainbat sari jaso zituen.[7]
Čaje Šukarije da bere abesti ezagunena 2006ko Borat filmaren soinuaren parte dena, ustez, abestia bere baimenik gabe erabili zuten.[8]
"Alternatiba Demokratikoa" alderdiko kidea izan zen. Alderdia desegin eta gero, "Mazedoniako Batasun Nazionalerako Alderdi Demokratikoa" alderdi kontserbadorera mugitu zen. 2009ko hauteskundeen ostean, Skopjeko Udaleko zinegotzi hautatu zuten.[9]
Vlatko Lozanoski-rekin batera Mazedonia ordezkatu zuenMalmön (Suedia) ospatu zen 2013ko Eurovision Abesti Lehiaketan [10], baina ez zuen lortu finalerako pasea, 16. postuan geratu baitzen.[11][12]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Songs of a Macedonian Gypsy, Usnija Jasarovarekin. (Monitor Records,1970 inguru)
- Salute to Israel, (Monitor Records)
- Songs of the Macedonian Gypsy, (Monitor Records, 1994)
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Krist Rakoc. 1962
- Zapej Makedonijo. 1968
- Jugovizija. 1971
- Im Herzen des Lichts - Die Nacht der Primadonnen. 2002.
- Errepidea okertzen denean: Ijito-karabana baten istorioak. 2006
- Romani Soul. (Louis Mouchet, 2008)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Esma Redžepova, 'queen of Gypsy music', dies aged 73
- ↑ Esma.com Repertoire. .
- ↑ «A role model for all: Esma Redzepova» Snezana Lupevska (Media Diversity Institute) 3 de agosto de 2006.
- ↑ (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
- ↑ «Extract from "Princes Amongst Men: Journeys with Gypsy Musicians"» Garth Cartwright (Serpent's Tail) 2005.
- ↑ Esma's Personal Website - Concerts. .
- ↑ «Esma Redzepova Teodosievska - second time Nobel Peace Prize nominee» Sasa Petejan 2 de agosto de 2006.
- ↑ Esma wins lawsuit against Sacha Kohen. makfax.com.mk 29 de julio de 2009.
- ↑ Večer Online
- ↑ «FYR Macedonia: Vlatko and Esma to Malmö» escxtra.com 28 de diciembre de 2012.
- ↑ La cantante de Macedonia en Eurovisión 2013 culpa al lobby gay de su derrota. Cromosomax.
- ↑ Esma & Lozano Respond to Homophobia Claims. WiwiBlogs.