Esteban Ezkurra
Esteban Ezkurra | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Etxauri, 1888ko azaroaren 21a | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Nafarroa Garaia, 1964ko martxoaren 22a (75 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, ofizierra eta requeté soldier (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Errekete | ||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Elkarte Tradizionalista |
Esteban Ezkurra Arraiza (Etxauri, 1888ko azaroaren 21a-1964ko martxoaren 22a) Nafarroako erreketeen komandantea eta politikaria izan zen. Espainiako Gerra Zibila baino lehen estatu kolpearekin kolaboratu zuen eta, ondoren, Francoren alde altxatu zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkarte Tradizionalista edo Comunión Tradicionalista alderdiaren militantea, 1918ko abenduaren 30ean, Vicente Jauregirekin batera, Nafarroako Foru Aldundiak deitutako nafar udalen batzar nagusian hartu zuen parte Etxauriren ordezkari bezala; batzarraren helburua Espainiako Gobernuari Foruen erabateko berreskuratzea eskatzeko zen. 1930ean Julia Iñarra Legarraga baztandarrarekin ezkondu zen.[1] Etxauriko alkatea izan zen eta Foru Kontseilu Administratiboaren partaidea izan zen. Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatuta, Ezcurra Euskal Herriarentzako Sortarauaren alde jarri zen[1] baina, azkenik, 1932an aurkako botoa eman zuen. 1931ko irailaren 2an, Nafarroako Federazio Katoliko-Sozialaren lehendakaria izendatu zuten.
1936an, Etxauribarren erreketeen nagusia bezala, haren etxea Emilio Mola jeneralari karlismoaren beste buruekin biltzeko utzi zion. Bilera haietan 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpea prestatu zen. Gerra hasita, abuztuaren 7an Nafarroako erreketeen komandantea izendatu zuten. 1937ko apirilean Gerrako Batzorde Karlistako burua izan zen; bilera hartan Francori Falange Española eta erreketeen arteko batasunari oniritzia emateko telegrama bidali zioten. Hau zen telegramaren testua:
« | Al felicitar a V. E. por magnífica alocución radiada, reiteramos adhesión entusiasta a Generalísimo Ejércitos Nacionales que encarna virtudes de la raza, espíritu de la nueva España tradicionalista. Ezcurra. | » |
Baina gerra aurrera joan ahala, Ezcurrak frankistekin arazoak izan zituen. Teruelgo guduan Nafarroako soldaduak lehen lerroko oste bezala erabiliak izaten ari ziren; horren aurrean protesta egiteko Nafarroako Dibisioak atzera egitea agindu zuen. Ondorioz, 1938ko otsailean erreketeen agintaritzatik kendu egin zuten.
Falangisten eta karlisten arteko batasuna, bestetik, ez zen aurrera atera. Erreketeentzat falangistak "gorriak" omen ziren, hau da, oso ezkertiarrak.
Fernando Mikelarenaren Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936. Responsables, colaboradores y ejecutores (Pamiela, 2015) ikerketa lanean Ezkurra ezkertiarren aurka Nafarroan burutu zen errepresioaren arduradun nagusietariko bat bezala aipatua izan da.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b .
- ↑ .[Betiko hautsitako esteka]