Evelyn Boyd Granville
Evelyn Boyd Granville (Washington, 1924ko maiatzaren 1a - Silver Spring, Maryland, 2023ko ekainaren 27a) Amerikako Estatu Batuetan matematiketan doktore titulua lortu zuen bigarren emakume afro-amerikarra izan zen. Espazio bidaietarako orbitak kalkulatzeko programak garatu zituen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doktore-tesia Yale Unibertsitatean erdietsi zuen, 1949an, eremu konplexuko Laguerre-ren seriei buruz.
Unibertsitateko irakaslea izan zen 1950-1952 tartean beltzentzako Tennesseeko Fisk Unibertsitatean, 1967-1984 tartean Los Angeles-eko California State University-n erretiratu zen arte, Geroago Texas-eko Unibertsitatean ere, katedratiko moduan, parte hartu zuen ume eskoletan matematika lantzeko programa batean.
1956tik 1960ra IBM konputagailu-enpresa handian lan egin zuen, Vanguard proiektuan eta Mercury proiektuan (AEBetako tripulatutako lehenengo espazio bidaia). Proiektu garrantzitsu horietan espazio bidaietarako orbitak kalkulatzen ibili zen eta lan horiek errazteko programak garatu zituen. Geroago aitortuko zuen berak hori izan zela bere bizitza osoan izan zuen lanik atseginena.
1960an North American Aviation enpresako Espazio eta Informazio-Sistemen sailean ikertzaile aditu moduan urtebetez jardun zuen gero, baina IBMra itzuli zen 1967raino.
Astronauta estatubatuarrak ilargira eraman zituen Apolo proiektuan ere lan egin zuen geroago.
Errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1999an Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalak ohorezko aipamena jaso zuen.
- Smith College-k Honoris Causa Doktorea izendatu zuen.
- Kaliforniako Lincoln Unibertsitateak Honoris Causa Doktorea izendatu zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]O'Connor, John J.; Robertson, Edmund F.. «Evelyn Boyd Granville» MacTutor History of Mathematics archive. St Andrews Unibertsitatea http://www-history.mcs.st-andrews.ac.uk/Biographies/Granville.html..
- Evelyn Boyd Granville-ren fitxa Mathematics Genealogy Project-en
- Evelyn Granville-ren hitzak jasotzen dituzten bideo-zati batzuk, AEBko proiektu honek bilduak: The National Visionary Leadership Project