Ezkio
Ezkio | |
---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |
Ezkioren ikuspegia Kizkitza ingurutik. | |
Administrazioa | |
Estatua | Espainia |
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Lurraldea | Gipuzkoa |
Eskualdea | Ezkio-Itsaso |
Izen ofiziala | Ezkio |
Alkatea | Tomas Etxaniz Mendiguren |
Posta kodea | 20709 |
INE kodea | 20035 |
Herritarra | ezkioar |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°05′N 2°16′W / 43.08°N 2.27°W |
Azalera | 8,45 km² |
Garaiera | 420 m |
Distantzia | 54 km Donostiara |
Demografia | |
Biztanleria | 451 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | 0,53 bizt/km² |
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 7,31 |
Zahartze tasa[1] | % 21,28 |
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 64,29 |
Ekonomia | |
Jarduera tasa[1] | % 87,8 (2011) |
Genero desoreka[1] | % 1,75 (2011) |
Langabezia erregistratua[1] | % 7,27 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak[1] | % 78,32 (2010) |
Etxeko erabilera[2] | % 75.99 (2016) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 1385 |
Webgunea | http://www.ezkio.eus/es/ |
Ezkio Gipuzkoako erdi-hegoaldeko udalerri bat izan zen.[3] 2007an, 451 biztanle zituen. 1965etik 2017ra bitartean, Itsasorekin batera Ezkio-Itsaso udalerria osatzen zuten auzoetariko bat da. 2020ko abenduaren 22ko akordio bidez[4], Gipuzkoako Foru Aldundiak desegin egin zuen Ezkio eta Itsarorekin berriz elkartuz Ezkio-Itsaso berriz sortu Espainiako Auzitegi Gorenaren uztailaren 16ko 1025/2020 epaiari men eginez.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkio leku-izena ezki zuhaitzari bide dagokio. Antzina, herriaren izena Ezkioga zen, -aga atzizkia leku-adierazlea izanik. Osaera bera du Ezkiaga izenak, gaur egun euskal abizena dena. Ezkioga, izan ere, Ezkiagaren aldaera hutsa da. Horrenbestez, Ezkiogak «ezkiak dauden lekua» esan nahiko luke. Ezkioga, gizaldien igaroaz, Ezkio bilakatu zen, jatorrizko izenaren molde sinkopatua. Ezkio izena, jatorriz molde herrikoi eta lagunartekoa, ofizial egin zuten 1981ean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azpeitia | ||||
Zumarraga | Itsaso | |||
| ||||
Gabiria |
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ezkio
- Santa Lutzi-Anduaga (auzoburua)
- Matximenta
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkiori buruzko lehenengo datuak 1385eko urriaren 29koak dira. Egun hartan Urretxuri batu zitzaion. Horren ondorioz, Segurarekin hainbat iskanbila izan zituen Urretxuk. Azkenean 1441. urtean Ezkio Segurari batu zitzaion.
1661eko martxoaren 13an Ezkio Areriako alkatetzatik banandu zen.
Ezkioko agerkundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkioko Ama Birjinaren ustezko agerkundeak[5] bere sasoian entzute handia eduki zutela ere, geroago isilean gorde izan nahi zituzten. 1931ko ekainaren 30ean, Antonia eta Andres Bereziartua neba-arrebek lehen aldiz Ama Birjina ikusi ei zuten bertan. Albistea arin zabaldu zen eta milaka pertsona Birjina agertu zen larrera erromesaldian joaten hasi ziren. Agerkundeak biderkatu egin ziren, histerismo, espasmoak eta konorte galtzeak gertatu ziren jaiera grinatsuko giroan. Hala ere, lehen uneetatik, sasoiko elizkidegoaren zati handi batek zein gizarteko alderdi laizistak eszeptiko azaldu ziren Ezkioko agerkundeen aurrean.
Walter Starkie hispanista katoliko irlandarra Ezkion egon zen, agerkundeak euren goreneko aldian zeudela, eta Ezkioko gertakariei bere Spanish Raggle-Taggle liburuan atalburu oso bat eman zien. Hari kontatutako pasarteak aztertu eta bertan jazotzen ziren gertaerak ikusi ostean, talde eskuindar eta ohiturazaleek jazoerak agerkundeen egun bi aurretik aldarrikatutako Espainiako Bigarren Errepublika laikoaren aurka egiteko erabiltzen ibili zirela ondorioztatu zuen. Ama Birjinak iragarleei emandako mezuetako batzuk gertuko guda bat iragartzen bide zuten.
Eliza katolikoa agerkundeen aurka arrazoi birengatik azaldu zen: alde batetik, agerkundeetan naturaz gaindiko gertakarien frogarik ez egoteagatik, eta bestetik, bere burua azpijoko politikoen baitan nahastuta ikustearen beldurragatik. 1933an Elizak Ezkion basilika baten eraikuntza galarazi zuen eta, azkenik, lehen agerkundetatik urte bi baino gehiago igaro zirela, gezurrezkoak izan zirela adierazi zuen. 1934tik aurrera, Elizaren ukatzea zela eta, Ezkioren inguruan sortutako mugimendua makaldu zen. Elizak zein Errepublikako agintariek mugimendua eten nahi zuten eta Ezkio eskas bisitatutako eta baztertu samartutako leku bihurtu zen. Edozelan ere, sinestun talde txikiek agerkundeen fedeari eutsi diote gaur egunera arte.
1932 Pío Barojak Los Visionarios (euskaraz, Begitaziodunak) eleberria idatzi zuen, Ezkioko agerkundeei buruz jardunez. 2001ean Manuel Gutiérrez Aragónek Ezkioko gertaeretan ere oinarritutako Visionarios filma arteztu zuen.[6]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkioko biztanleria |
---|
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Ezkioko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[7] | |
Joseba Etxezarreta Estala[8][9][10][11] | 2017 a | 2019 | Independenteak | |
Tomas Etxaniz Mendiguren[7][12][13] | 2019 | 2021 b | Ezkio Eraikiz |
a 2017an Ezkio-Itsaso udalerria bitan banatu zen eta Ezkio eta Itsaso udalerriak sortu ziren.
b 2021ean Ezkio-Itsaso berriro ere udalerria bihurtu zen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «2016ko abenduaren 20ko 27/2016 FORU DEKRETUA, Itsaso Ezkio-Itsaso udalerritik banandu eta udalerri independente gisa eratzea onartzekoa.» Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (Gipuzkoako Foru Aldundia) (Noiz kontsultatua: 2017-1-17).
- ↑ «Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala» egoitza.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ezkioga: Las Apariciones», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ezkio-Itsaso protege del TAV a la Virgen», Noticias de Gipuzkoa, 2011-12-22.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
- ↑ «Etxezarreta izango da Ezkioko alkate» Goierriko Hitza 2017-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El alcalde de Ezkio, Garikoitz Aiesta, presenta su renuncia» Noticias de Gipuzkoa 2017-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ «Ezkioko alkate berria izendatuko dute, iluntzeko plenoan» Goierriko Hitza 2017-02-16 (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Muchos jóvenes se van a estudiar fuera y ya no vuelven»» El Diario Vasco 2019-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
- ↑ «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
- ↑ «Joseba Telleria, alkate» Goierriko Hitza 2021-09-22 (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Ezkioko Udalaren webgune
- Goierriko hitza Eskualdeko berriak egunero Euskaraz
- Lebur Fundazioa Urola Garaiko burdinaren kultura eta natur eta kultur ondarea bultzatzea ditu helburu.