Eztabaida:Akitaniera Sorian
Artikulu beregaina, Tierras Altasetik mugitua
[aldatu iturburu kodea]Sesenco eta beste hilarriek artikulu berezkoa behar zutela iruditu zait. Ohartarazi nuen Tierras Altas (Soria) artikuluan, eta zain eogn nintzen erreakzioak... hango testuak hartu eta hona ekarri ditut ukitu batzuekin. --Luistxo (eztabaida) 12:13, 4 urria 2019 (CEST)
Baieztapen ez nahikoa erreferentziatua: euskara lehenago han?
[aldatu iturburu kodea]Dena dela, artikulu hartan zegoen esaldi bat hona ekartzean zalantza sortzen zait: "aitzineuskara (alegia, baskoien hizkuntza, gaur egungo euskararen aurrekoa) lehenago iritsi zen Soriako iparraldera zeltera eta latina baino.[1]"· Erreferentzia batean oinarritzen da, baina ref horretan ez dago dokumentuaren testu osoa. Hau aipatzen dut deigarria zaidalako azalpen hori, aintzineuskara han LEHENAGO egotea, non eta dokumentaturik (hau da erreferentzia konprobagarriekin) dauden beste hipotesiak (ganaduarena eta Pompeioren soldaduenak), ez datoz derrigor ikuspegi horrekin: hipotesi horietan baskoiak/aitzineuskara beste eskualde batzuetan jatorria zuten pertsona gisa azaltzen zaizkigu. Ez dut kendu (1) oharra duen esaldia, baina erreferentzia argiagorik gabe, ez zait iruditzen hor luzaro uztekoa. Ea zer iruditzen zaizuen @Joxe Aranzabal:, @Suna no onna:. --Luistxo (eztabaida) 12:13, 4 urria 2019 (CEST)
- Kaixo. Nik irakurri izan dut Eduardo Alfaroren doktore tesi hori (orain Valladolideko Unibertsitatearen webgunetik kendu egin dute), eta hitzez-hitz dio: "la presencia del euskera en Soria es anterior a que se impusiese una lengua céltica y después latina". Beraz, nik ez nuke kenduko esaldi hori, orain arte dagoen bezala mantentzen bada, alegia, Eduardo Alfaroren hipotesi bat dela esaten badu.--Assar; (erantzun hemen) 12:12, 26 otsaila 2020 (CET)
- Hara! Orduan irizpide aldaketa bat egon da! Gaur egun ez du hori esaten galdetzen diotenena. Hau erantzuten du gutxi gora behera: "Nire eta nire unibertsitatearen posizio da, Sertorioren gerlen ondorioz edo (erabateko ziurtasunik gabe) Soriako Lur Garaietako larreak emango zizkioten Calgurris eta inguruko jendeari." PD: Testuan sartuko dut. --Suna no onna (eztabaida) 11:30, 27 otsaila 2020 (CET)
- Hemen kontsulta daiteke Eduardo Alfarori egindako elkarrizketa bat, eta honela dio: "De ahí que se hubiese propiciado un desplazamiento migratorio y se creara aquí una población estable desde la Edad de Hierro, es decir, desde el primer milenio antes de Cristo”. La tesis doctoral de Eduardo Alfaro le lleva a la conclusión de que la margen derecha del Ebro (La Rioja hasta el norte de Soria) fue ocupada por, entre otras, tribus vascohablante en íntima relación con el mundo celtíbero e íbero, y la conclusión de que la presencia de proto-euskera puede ser anterior a los celtas."--Assar; (erantzun hemen) 17:26, 27 otsaila 2020 (CET)
- Hara! Orduan irizpide aldaketa bat egon da! Gaur egun ez du hori esaten galdetzen diotenena. Hau erantzuten du gutxi gora behera: "Nire eta nire unibertsitatearen posizio da, Sertorioren gerlen ondorioz edo (erabateko ziurtasunik gabe) Soriako Lur Garaietako larreak emango zizkioten Calgurris eta inguruko jendeari." PD: Testuan sartuko dut. --Suna no onna (eztabaida) 11:30, 27 otsaila 2020 (CET)
Ados
[aldatu iturburu kodea]Luistxok esan zuenarekin guztiz ados. Idazkunak erromatar garaikoak dira eta zeltizazioa Europa hego-mendebaldean aurretiko prozesua da. Beraz, ezin da frogatu aintzineuskara aurretik han egon zenik. Bestalde, artikulu propio egitearekin ere ados. --Suna no onna (eztabaida) 11:37, 26 otsaila 2020 (CET)
Izenburua aldatzeko proposamena
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, izena aldatuko nioke artikuluari, bi arrazoirengatik:
- Aitzineuskara hipotesi bat da, euskara aitzinaroan nolakoa zen berreraiki duten ikertzaileek sortutakoa. Soriako hilarriak akitaniera dira.
- Nik ez nituzke hilarriak aipatuko izenburuan, euskarri bat besterik ez dira.
Nire proposamena da artikuluaren izena "Akitaniera Sorian" izatea.--Assar; (erantzun hemen) 11:58, 26 otsaila 2020 (CET)
Erreferentzia gehiago?
[aldatu iturburu kodea]Ez dakit nonbait besterik azaldu duten, baina aurkikuntzaren berri ez zuen Eduardo Alfarok Peñak bakarrik eman, baizik eta Joaquín L. Gómez-Pantojarekin batera, 2000ko artikulu honetan, zeina 1999ko kongresu batean aurkeztutako lana den eta non adierazten den, adibidez, 1998an egin zizkiotela argazkiak SESENCOren hilarriari; beraz, ez da egia 2001eko aurkikuntza denik, eta zuzendu behar da: Indigenismo y romanización en las tierras altas de Soria
Bestalde, wikipediako artikuluak iradokitzen du Elexpuruk eman duela ezagutzera Euskal Herrian. Baliteke jendartean gehiago zabaldu izana, baina akademian aspalditik ziren hilarriok ikertuak eta aipatuak. Horren erakusle erreferentzia hauek, egoki deritzozuen moduan erabiltzeko eta aipatzeko:
Onomástica de origen vasco-aquitano en Hispania y el imperio romano (Gorrotxateui, 2002); Antzinateko euskararen nondik norakoak (Gorrotxategi, 2008); Vasco antiguo: algunas cuestiones de geografía e historia lingüísticas (Gorrotxategi, 2009)
Erreferentzia gehiago? Erantzun batzuk
[aldatu iturburu kodea]Badirudi gauza batzuk aldi berean egiten egon garela. Nik sartu det 2000.go artikulua, hain zuzen ere adierazteko, Alfaro eta Gomez-Pantoja ez zirela 0tik hasi. Alfaro sistematikoki jarri zen Tierras Altas eta San Pedro Manriqueko eskualdeak ikertzen baina lehendik aurkitua zeuden hainbat inskripzio eta hainbat hipotesi egin ziren.
Ez dugu berdin idatzi erreferentzia, eta bitan agertzen denez, orain jarri beharko litzateke ibidem edo op. cit. bat edo. Euskal Wikipediako erreferentzien txantiloiekin borroka bat daukat. :{
Alfarok kontatzen du berak bere inskripzioak aurkeztu zituela eta han Goortxategi zegoela eta esan ziola Sesenco hori euskara gardena zela. Hor hasi zen, horrela ulertu nion, inskripzioak beste modu batean ikertzen eta iberera gisa interpretatzen zena, antzinako euskal hizkuntza baten moduan irakurtzen. Gero Eduardo Aznar arkeologoak lagundu dio. Hori nunbaiten jasota egongo da baina oraindi kez dut ikusi zehazki.
Gomez-Pantoja epigrafista da, bai, oso garrantzitsua gainera; Hispania Epigraphica Online-en editorea da.
> Bestalde, wikipediako artikuluak iradokitzen du Elexpuruk eman duela ezagutzera Euskal Herrian..... Ados, maila akademikoan ezaguna zen Alfaro egiten ari zen lana eta aurkitzen ari zena. Bina, tamalez, unibertsitate maila eta publiko orokorraren artean arrakala bat dago. Neri ondo iruditzen zait gauza biak aipatzea: Elexpururi esker jende askok jakin zuela erakusketaren berri eta maila akademikoan ere gai hau landuta zegoela. Nik neuk jakin nuen aurretik erakusketa hau zegoela baina pentsatu nuen hori arkeologia-zaleentzat edukiko zuela interesa bakarrik, egia esan.--Suna no onna (eztabaida) 21:46, 27 otsaila 2020 (CET)