Eztabaida:Antzinako Erromako kultu inperiala
Itxura
Artikulu nabarmen izateko zuzenketak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo! @Oskar arana ibabe:k egindako Antzinako Erromari buruzko artikulu hau mamitsua da, baina pare bat gauza falta zaizkio nabarmen izan ahal izateko. Alde batetik, terminologia hobetu behar da (izenak latinez daude, ez euskaraz). Bestetik, ingelesezkoaren itzulpen fidela da, baina bertan dauden erreferentzia guztiak ez daude sartuta. Hori eginda, bikain egongo litzateke. Nik lehenengoari eusteko ez daukat ezagutza nahiko. Norbait animatzen al da? -Theklan (eztabaida) 16:39, 28 apirila 2020 (CEST)
- Kaixo @Theklan eta @Nafarruri8 : Antzinako Erromako historian oso ohikoa da latinezko jatorrizko izenak erabiltzea, Grezia klasikoaren historian bezala. Arazoa izaten da terminoak itzultzea zaila dela. Adibidez, flamen bat ez da apaiz bat, apaiz mota jakin bat baizik. Tira, nik uste dut batzuetan gehiegizkoa dela, baina hori da ohitura Klasizismoan.
- Izenburua: ez luke " kultu inperiala" izan behar, edo enperadorearen kultua/gurtza? Hauetan inperial adjektiboa erabiltzen dute, eta enperadorearen kultua:
- https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/-/-antzinako-epidemiak-antonina-izurria-pandemia-erroma-inperialea-1
- http://bertan.gipuzkoakultura.net/eu/17/eu/8.php
- Euskaltzaindiaren hiztegietan eta lexikoan bilatuta, inperiala agertzen da. Suna no onna (eztabaida) 09:59, 22 martxoa 2023 (CET)
- Bai, akaso kultu inperiala da egokiena. Nik ere hala pentsatu nuen Erromatar inperioa itzultzen ari nintzela. Theklan (eztabaida) 11:04, 22 martxoa 2023 (CET)