Edukira joan

Eztabaida:Euskal Herriko gazteluak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo, artikulu honen inguruan proposamen batekin natorkizue. Egituran lurraldeen araberako gazteluen zerrendak osatzen ari dira; era berean badago bilatzea lurraldeen arabera (denborarekin artikulu berrien bitartez osatzen joango dena. Halere, kategoria horiek oso nahastuta daude. Euskaltzaindiak 'gaztelu' hitza duen definizioari atxiki gabe (toki berean nahasten dira gazteluak harresiak, jauregiak, châteaux...) Artikulu honetan zerrendak txertatzeak oso luzea egin dezake(kontzeptuari ekarpenik egin gabe), berrehunetik gora baitira. Hortaz proposatzen dizuet eranskinak sortzea gazteluen zerrendak osatzen dituztenak. Adibidez, [errege-erreginak zerrenda] bezalako bat. Lehenago oinarrizko datuak wikidatan sartu beharko lirateke eta taulak sortu lurraldeen arabera. Adibidez, Bizkaian hogeita bat, Araban berrogeita hiru, Gipuzkoan hogeita bat, Nafarroa Beherean hamasei, Zuberoan hiru, Lapurdin hamaika, Nafarroa Garaian ehundik gora...Datuak zerrendatuta ditut, lurralde bakoitzeko udala, tokia, izena, koordenatuak (ETRS89) eta oharrak. Norbait laguntzerik wikifikatzen? --Errotaburu (eztabaida) 18:54, 8 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]

Kaixo Errotaburu! Zerrendaren edo libururen batetik lortu dituzu? Niri hemen hamabost ematen dizkit EAErako, ageri denez oso murritza, segur aski inbentariatuak edo/eta katalogatuak bakarrik. Gaia interesatzen zait, ni prest laguntzeko, baina ea beste inor ere animatzen den. -Iñaki LL (eztabaida) 21:58, 8 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]
Hiru liburu daude, euskaraz gainera: EHko gazteluak.Araba, EHko gazteluak. Bizkaia eta EHko gazteluak. Gipuzkoa. Handik hartuta, moldaketak eginak ditut (e.b, Araban Lantaron gaztelua aurkitu dute)
Lapurdi, NB eta Zuberoa errezak izan dira jakiteko. Nafarroako gazteluen zerrenda on bat egiteko 8-10 egun nahikoak dira. Horiek izango lirateke egun ezagutzen diren Erdi Aroko gazteluak, eta Euskaltzaindiaren definizioari atxikiak. Errotaburu (eztabaida) 23:19, 9 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]
Ipar Euskal Herriko gazteluak zuk diozunak izango dira, baina ahal balitz, ondo legoke horren euskarri zerrenda argitaratu bat oinarritzat hartzea, batez ere jatorrizko ikerketatzat joa izan ez dadin. Dena den, zuk aipatutako iturriekin has zaitezke, nik lagunduko dut nire une honetako ahalen arabera.
Definizioaren gaia ondo dago aipatzea, izendapen ofizialei lotzea, adibidez: gotorlekua da, ala jauregia, ala gotorlekua, ala dorretxea? Hori, hala ere, pulitzen joan daiteke aurrera egin ahala. -Iñaki LL (eztabaida) 09:19, 10 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]
Kaixo
Iparraldekoak frantsesez dauden bizpahiru liburutatik hartu ditut, liburu horiek aipa ditzakegu. Hori ez da lan handirik.
Nafarroa Garaiari dagokionez,gauza bera, baina liburu eta argitaratutako lan gehiago aipatu beharko genituzke. Esandakoa, buru belarri jarria 8-10 egunetan.
Euskaltzaindiaren gazteluaren definizioa: "gaztelu. iz. Harresiz, murru gotorrez, dorrez eta kidekoez babestu eta sendotutako eraikina edo eraikin multzoa".
Definizio horri "Erdi Aroa" falta zaio, eta horregatik WPko gehigarrietan, hitz-sarreretan edo dena delakoetan esan beharko genuke "Arabako Erdi Aroko gazteluak", "Bizkaiko Erdi Aroko gazteluak", "Euskal Herriko...
Atzo aipatu nituen liburuetan asko landu dute gazteluaren kontzeptua eta horietako batean haien definizio bat ematen dute. Orain ez dut aurkitu, baina gutxi gorabehera: "Barruti bat sortzen duen Erdi Aroko dorre eta hormatalen konbinazio bat, hirigunerik aterpetu gabe". Horrekin Erdi Aroan mugatzen dute gazteluak (fuerteak XVI.tik aurrera, artilleriari aurre egiteko), eta eraikinak bereizten dituzte (dorre hutsak, dorretxeak, jauregi gotorrak, hiri-harresiak...). Hala ere, batzuetan malgutasunez jokatu behar dela aitortzen dute, leizetan eraikitzen zituzten gazteluek (San Adrian Gipuzkoan, eta batzuk Nafarroan) eta haitz kukuletako gazteluek zaila dute betetzeko definizioaren zati bat "dorre eta hormatalen konbinazio bat". Kontzeptuari buruz asko hausnartu zuten bereziki Gipuzkoako gazteluei buruzko liburuan (uste dut) Errotaburu (eztabaida) 18:20, 10 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]

Nafarroako Erresumako gazteluak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Errotaburu! Zure proiektuaren aldaera bat da Nafarroako Erresumako gazteluen zerrenda eta fitxak sortzea. Aurten 1522ko Amaiurko Guduaren urteurrena da, 500 urte, eta uste dut oso ondo legokeela hori egitea. Besteak beste, hemen aipatzen da, baina funtsean Iñaki Sagredoren liburuetan daude zerrenda guztiak. Elkarrekin egin dezakegu beharbada, eta egitasmo hori EWKEri aurkeztu, gero egingo diren ekitaldietako batean aurkeztu. Zer iruditzen? -Iñaki LL (eztabaida) 11:33, 13 otsaila 2022 (CET)[Erantzun]

Wikidatan entitate berri bat

[aldatu iturburu kodea]

Wikidatan Nafarroako Erresumako gaztelu itema sortu det, horrela wikidatan egiten diren bilaketak errazteko, besteak beste, mapetan gazteluak jartzeko. Herrialdean ere, Nafarroak Erresuma jarri det, eta badirudi funtzionatzen duela. Ez nekien horrela funtzionatuko zuen eta badaezpada item hori sortu det, agian gehiegizkoa delarik.--Suna no onna (eztabaida) 22:28, 7 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]