Edukira joan

Eztabaida:Gastiain

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Lana arana barduliarren lurraldearen barruan?

[aldatu iturburu kodea]

Pablo Ocárizen lana irakurtzen ari naiz eta hor ez da baieztapen hori egiten, alegia, barduliarren lurraldearen barruan kokatua dagoela Lana arana. Aipatzekotan, Amalia Emborujoren 1987ko lana eman zitekeen ideia hori bermatzeko (hots PDF) JosebaAbaitua (eztabaida) 13:08, 21 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]

Kaixo, Joseba. Ezin izan nituen erreferentzia guztiak ondo jarri. Badakit ikerlari batzuek diotela Lanako bailara barduliar izatea posible dela. Erreferentzia, ordea, gaizki egon daiteke. Gastaingo epigrafeen inguruan sobera bibliografia dago eta ezin izan nuen dena fundamentuz errebisatu. Eta orain etxetik kanpo, ezin izango det egin Iraila arte. Dena den, zuk jartzen dezuna ondo egongo da, seguro.
Andreu Pintadok ez zuen teoria hori sortu, baina babesten duela uste det.
Eskerrik asko ohartarazteagatik. Suna no onna (eztabaida) 18:49, 22 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]
Kaixo @JosebaAbaitua. Testua aldatu dut. Zuk esan bezala, Emborujok hipotesi hori azaltzen du, eta Marco Simonek ere bai, beti ere tentuz, hipotesi bezala tratatuz. Suna no onna (eztabaida) 21:28, 24 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]