Eztabaida:Muga jainko/jainkosa
Itxura
Puntuazioaren ondoren, erreferentzia zenbakia
[aldatu iturburu kodea]Kaixo,@Xabier Armendaritz: ikusi dut nik jarri ditudan erreferentzia markak puntuazioaren eskuinera mugitu dituzula. Nik dakidala, bi arau daude Europako hizkuntzetan: ingelesezko testuetan, ohikoa da zuk egin duzuna, baina frantses eragina izan duten testuetan, erreferentzia, puntua edo komaren aurretik jarri ohi da. Nik nahiago izaten dut frantses estiloa. Euskal Wikipedian zerbait arautu da horri buruz? Beste arrazoiren bat dago? Suna no onna (eztabaida) 22:11, 8 uztaila 2024 (CEST)
Bide batez, eta itzultzailea zarenez: ez nekien nola itzuli "liminal" ( Liminality" kontzeptua adibidez, asko erabiltzen da antzinako erlijioen ikergaietan eta erlijioen antropologian). Zer deritzozu "muga" hitza erabiltzeari?
- Kaixo, Suna no onna. Ortotipografiaren aldetik, frantsesa oso berezia da. Ez da koherentea erreferentzia markak puntuazioaren aurretik jartzea eta gero ez erabiltzea frantses araubide horrek berekin dakartzan beste ortotipografia arau batzuk: komatxoen eta komatxo arteko testuaren artean zuriunea uztea (adibidez: Vous lisez un « article de qualité »), bi puntuen eta puntu eta komaren ezkerrean zuriunea jartzea (adibidez: en Amérique du Nord : Saint-Pierre-et-Miquelon ;), eta abar. Beraz, ingelesaren bidea ez ezik gaztelaniarena ere hartuta, koherenteagoa dirudi puntuazioaren ondoren jartzea marka horiek.
- Itzulpenari dagokionez, gaia aztertuta, nire iritziz egokiagoa da atalase jainko/jainkosa terminoa. Izan ere, zehatzagoa da; kontzeptu horretarako, muga orokorregia delakoan nago. Alderantzizko itzulpena eginda, ingelesez frontier deity litzateke oraintxe erabiltzen ari garen muga jainko/jainkosa terminoa. Zuri ere egokiagoa iruditzen bazaizu, egizu zuk artikuluaren izen aldaketa.
- Eskerrik asko wikipediagintzan egiten ari zaren lan bikainarengatik. --Xabier Armendaritz 2024-07-09, 14:20 (UTC)