Fifty Shades of Grey (filma)
Fifty Shades of Grey (euskaraz: “Greyren berrogeita hamar itzalak”) 2015eko drama eta amodiozko film erotikoa da, Sam Taylor-Johnson estatubatuar zinemagileak zuzendutakoa. E. L. James idazlearen Fifty Shades of Grey eleberrian oinarritua dago. Dakota Johnson, Jamie Dornan, Eloise Mumford, Luke Grimes, Rita Ora, Victor Rasuk, Max Martini, Dylan Neal, Callum Keith Rennie, Jennifer Ehle eta Marcia Gay Harden aktoreek antzeztu zuten. Berlingo Zinemaldian eman zen lehen aldiz, 2015eko otsailaren 11n.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anastasia «Ana» Steele (Dakota Johnson) literatura ikaslea bere gelakideari (Eloise Mumford) mesede bat egitearren Christian Grey (Jamie Dornan) aberatsak lan elkarrizketa bat egin diezaion joaten denean, gizonezko eder, buruargi eta intimidatzaile batekin topatuko da. Ana gazte birjin eta xaloak hark ixilpeko bizitza misteriotsua izan arren, harenganako desioa piztuarazi eta berarengana hurbildu nahiko du. Ana edertasuna eta izpiriritu askeari ukatu ezinik, Greyk hartaz maitemindua dagoela ere onartuko du, baina bere baloreen barnean. Anak Greyrn zaletasun sexualak jakitean zalantza egingo du. Nazioazteko negoziogizon arrakastatsua, aberatsa izan eta familia on bateko senidea izan arren, Grey guztia kontrolatzeko irrikiaz menperatua dago. Biak elkar ezagutzen diren einean, Anak Greyren sekretuak jakin eta arakatuko ditu.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dakota Johnson: Anastasia "Ana" Steele.
- Jamie Dornan: Christian Grey.
- Eloise Mumford: Katherine "Kate" Kavanagh, Anastasiaren gelakidea eta lagunik onena
- Luke Grimes: Elliot Grey, Christianen anaiordea
- Victor Rasuk: José Rodriguez, Christianen arrebaordea
- Dylan Neal: Bob Adams, Anastasiaren aitordea
- Callum Keith Rennie: Raymond "Ray" Steele
- Jennifer Ehle: Carla Wilks, Anastasiaren ama
- Marcia Gay Harden: Grace Trevelyan Grey, Christianen amaordea
- Andrew Airlie: Carrick Grey, Christianen aitordea
- Anthony Konechny: Paul Clayton, Claytonen Lanabes Biltegiko nagusiaren anaia
- Emily Fonda: Martina
- Rachel Skarsten: Andrea, Christianen laguntzailea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fifty Shades of Grey filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- 2015eko filmak
- Sam Taylor-Johnsonek zuzendutako filmak
- Kelly Marcelek idatzitako filmak
- Dakota Johnsonek antzeztutako filmak
- Eloise Mumfordek antzeztutako filmak
- Luke Grimesek antzeztutako filmak
- Marcia Gay Hardenek antzeztutako filmak
- Rita Orak antzeztutako filmak
- Jennifer Ehlek antzeztutako filmak
- Tom Butlerrek antzeztutako filmak
- Callum Keith Renniek antzeztutako filmak
- Victor Rasukek antzeztutako filmak
- Jamie Dornanek antzeztutako filmak
- Michael De Lucak ekoitzitako filmak
- Dana Brunettik ekoitzitako filmak
- Focus Featuresek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Film erotikoak
- Amodiozko filmak
- Drama filmak
- Danny Elfmanen soinu bandadun filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Seattlen girotutako filmak