François Hollande
François Gérard Georges Nicolas Hollande (Rouen, Frantzia, 1954ko abuztuaren 12a) frantses politikaria da, Frantziako Alderdi Sozialistako kidea. 2012tik 2017 arte, Frantziako Errepublikako 24. presidentea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997tik 2008ra Frantziako Alderdi Sozialistako lehen idazkaria izan zen, hasieran kohabitazioan eta gero, oposizioan, eta Tulle herriko auzapez 2001etik 2008ra. 1988tik 1993ra, Frantziako Nazio Biltzarreko diputatu izan zen, Corrèze departamenduko lehen bozka-barrutian, eta berriz ere 1997tik aurrera; eta, 2008tik, Corrèzeko kontseilu nagusiko lehendakaria[1].
Alderdi Sozialistak eta Ezkerreko Alderdi Erradikalak hautagai izendatu zuten 2012ko presidentetzarako hauteskundeetan, Martine Aubryren aurka irabazitako barne-hautaketan[2].
2012ko apirilaren 22an, presidentetzako bigarren itzulirako sailkatu zen, lehen itzulian Nicolas Sarkozy aurreratuta. Bigarren itzuliko irabazle, 2012ko maiatzaren 6an Errepublikako 24. presidente hautatu eta maiatzaren 15ean izendatua izan zen[3].
Lan nabarmenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hollandek hainbat liburu argitaratu ditu, hona hemen nagusiak:
- L'heure des choix. Pour une économie politique, Pierre Moscovicirekin batera, 1991. ISBN 2-7381-0146-1
- L'idée socialiste aujourd'hui, Omnibus, 2001. ISBN 978-2-259-19584-3
- Devoirs de vérité, Edwy Plenelekin elkarrizketak, Stock, 2007. ISBN 978-2-234-05934-4
- Droit d'inventaires, Pierre Favierrekin elkarrizketak, Le Seuil, 2009. ISBN 978-2-02-097913-9
- Le rêve français, Privat, 2011. ISBN 978-2-7089-4441-1
- Un destin pour la France, Fayard, 2012. ISBN 978-2-213-66283-1
- Changer de destin, Robert Laffont, 2012ko otsaila. ISBN 978-2-221-13117-6
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «CIDOB» CIDOB (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ (Ingelesez) Press, Associated. (2011-10-16). «France's Socialists choose between Martine Aubry and François Hollande» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ «François Hollandek Irabazi Ditu Frantziako Hauteskundeak | Faktoria (2012-2013) 2012/05/07 | Irratia nahieran | Irratiak EITB» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Webgune ofiziala
- 1954ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Normandiarrak
- Frantziako diputatuak
- Frantziako Alderdi Sozialistako politikariak
- Frantziako presidenteak
- Frantziako sozialistak
- École nationale d'administrationen ikasitakoak
- Ohorezko Legioko gurutze handiak
- Errusia-Ukraina gerrako biografiak
- HEC Paris ikasleak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 12. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 13. legegintzaldiko Parlamentuko kideak