Frantzisko Asiskoa Borboikoa
Itxura
Frantzisko Asiskoa Maria Fernando Borboikoa eta Borboi Bi-Sizilietakoa (gaztelaniaz: Francisco de Asís María Fernando de Borbón y Borbón-Dos Sicilias; Aranjuez, 1822ko maiatzaren 13a - Épinay-sur-Seine, 1902ko apirilaren 17a), Cádizko dukea, Espainiako errege ezkontidea izan zen.
Francisco de Paula Borboikoa eta Luisa Karlota Borboi Bi-Sizilietakoaren semea, Elisabet II.a Espainiakoa bere lehengusinarekin ezkondu zen. Ezkontza ez omen zen erreginaren gustukoa eta Frantzisko Asiskoa ez zen inoiz popularra izan bere mendekoen artean. Seiurteko demokratikoan amaitu zen giro politiko nahasian, bere balizko homosexualitateari buruzko zurrumurruak zabaldu eta seme-alaben aitatasuna zalantzan jarri zuten.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko Asiskoa Borboikoa |
- ↑ Cervera, César. (2015-5-5). «¿Quién era el auténtico padre de Alfonso XII?» ABC.