Géraldine Albaniakoa
Géraldine Albaniakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Budapest, 1915eko abuztuaren 6a | ||
Herrialdea | Albania Hungaria | ||
Bizilekua | Suitza | ||
Lehen hizkuntza | hungariera | ||
Heriotza | Tirana, 2002ko urriaren 22a (87 urte) | ||
Hobiratze lekua | Mausoleum of the Albanian Royal Family (en) | ||
Familia | |||
Aita | Count Gyula Apponyi de Nagy-Apponyi | ||
Ama | Gladys Virginia Stewart | ||
Ezkontidea(k) | Zog I.a Albaniakoa (1938ko apirilaren 27a - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana hungariera albaniera frantsesa ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ezkontidea | ||
Enplegatzailea(k) | Hungarian National Museum (en) | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Géraldine Margit Virginia Olga Mária Apponyi de Nagy-Appony kondesa (Budapest, 1915eko abuztuaren 6a - Tirana, 2002ko urriaren 22a) Albaniako erregina ezkontidea izan zen 1938tik 1939ra.
Hungariako Apponyi familia nobleko kidea izan zen. 1918an Suitzara ihes egin zuten Austria-Hungariako monarkia deuseztatu ondoren, eta 1921ean Hungariara itzuli ziren. 1924an aita hil egin zen eta familia Frantziako hegoaldera aldatu zen.
1938an Albaniako errege Zog I.a ezagutu zuen eta apirilaren 27an ezkondu ziren. Seme bat izan zuten, Leka Zogu. Italiar inbasioak amaiera eman zion Albaniako erresumari 1939ko apirilean. Errege familia erbesteratuta bizi izan zen ordutik Europako eta Afrikako hainbat herrialdetan. Geraldine 2002an itzuli zen Albaniara eta hilabete batzuk geroago hil zen.