Edukira joan

Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gipuzkoako Batzar Nagusiak
Juntas Generales de Gipuzkoa
XII. legegintzaldia
Mota
MotaForu lurraldeko ganbera
Zuzendaritza
LehendakariaXabier Ezeizabarrena (EAJ)
2019. urtetik
Lehendakariorde lehenaJesus Maria Zaballos (PSE-EE)
2023. urtetik
Lehendakariorde bigarrenaEstitxu Elduaien (EH Bildu)
2023. urtetik
Idazkari lehenaJorge Mota (PP)
2023. urtetik
Idazkari bigarrenaMarivi Eizaguirre (Elkarrekin Podemos)
2023. urtetik
Osaketa
Eserlekuak51 (26 gehiengo osorako)

Alderdi politikoak
Gobernua (24)

Oposizioa (27)

Hauteskundeak
Azken hauteskundeak2023
Batzarlekua
Gipuzkoako Batzar Nagusiak
Miramon pasealekua, 164
20014 Donostia
Webgunea
Webgune ofiziala

Gipuzkoako Batzar Nagusiak Gipuzkoako eusko foru lurraldearen legebiltzar eta organo legegilea da. Hauteskunde bidez aukeratutako alderdi politikoen ordezkariez osaturik daude. 2019. urteaz geroztik, Batzar Nagusien presidentea EAJko Xabier Ezeizabarrena da.

Batzarren zereginen artean daude:

  • Foru arauak onartzea.
  • Gipuzkoako ahaldun nagusia edo diputatu nagusia (Gipuzkoako organo betearazlearen —hau da, Gipuzkoako Gobernuaren— burua) aukeratzea.
  • Gipuzkoako aurrekontuak onartzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundia kontrolatzea.

Hautespen unibertsalez Gipuzkoako lau barrutietan aukeratutako 51 batzarkidez osaturik daude. Udal Hauteskundeekin batera egiten da bozketa, lau urtetik behin.

Donostialdeak 17 batzarkide aukeratzen ditu, Deba-Urolak 14, Bidasoa-Oiartzunek 11, eta Oria-Goierrik 9.

1983tik 2007ra bitartean, Batzar Nagusien egoitza Donostiako Aiete auzoan zegoen, Etxe-zuri jauregian. 2008tik aurrera, Miramongo Parke Teknologikoan dago egoitza berria.

Osaketa XII. legegaldian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzarkide taldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko Foru Hauteskundeez geroztik, hurrengo osaketa dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek:

XII. legealdiko Batzar Nagusiak
Taldeak Alderdiak Batzarkideak Bozeramailea
EH Bildu EH Bildu 22 Maddalen Iriarte
Eusko Abertzaleak EAJ 17 Maria Eugenia Arrizabalaga
Euskal Sozialistak PSE-EE 7 Susana Garcia Chueca
Batzarkide Talde Popularra PP 3 Mikel Lezama
Elkarrekin Gipuzkoa Batzarkide Talde Mistoa Ahal Dugu 2 Miren Echeveste

eratzeke

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia
I. (1979-1983) Xabier Aizarna Azula EAJ
II. (1983-1987) Xabier Aizarna Azula EAJ
III. (1987-1991) Gurutz Antsola Larrañaga EA
IV. (1991-1995) Jon Esnal Alegria EAJ
V. (1995-1999) Esther Larrañaga Agirre EAJ
VI. (1999-2003) Iñaki Alkiza Laskibar EA
VII. (2003-2007) Leire Ereño Osa EA
VIII. (2007-2011) Rafaela Romero Pozo PSE-EE
IX. (2011-2015) Lohitzune Txarola Gurrutxaga Bildu
X. (2015-2019) Eider Mendoza Larrañaga EAJ
XI. (2019-2023) Xabier Ezeizabarrena Saenz EAJ
XII. (2023-2027) Xabier Ezeizabarrena Saenz EAJ

Aurreko emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gipuzkoako Batzar Nagusietarako
hauteskundeak

1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995
1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019

2019-2023 legegaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015-2019 legegaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011-2015 legegaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 legealdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EAE - Euskoa Abertzale Ekintzaren aldeko botoak baliogabetzat hartu ziren bere hautes zerrendak legez kanporatu baitzituzten. Hauteskundeotan, baliogabeko botoak %22,17 izan ziren (72.000tik gora), zeinetan oinarrituz EAEk 12 eserleku aldarrikatzen dituen, Batzar Nagusietako bigarren alderdi gisa.

2003-2007 legealdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezker Abertzalearen Autodeterminaziorako Bilgunea (AuB) debekatua izan zen arren, bere aldeko boto eskatu zuten, nahiz eta ofizialki baliogabetzat hartu. Bozka nuluak 64.032 izan ziren, %11,24a. AuBk legegintzaldi osoan emaitza horien araberako batzarkide kopurua aldarrikatu zuen.

1999-2003 legealdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • EAJ-EA: 19 batzarkide
  • EH: 14 batzarkide
  • PSE-EE: 10 batzarkide
  • PP: 8 batzarkide

1995-1999 legealdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • EAJ: 12 batzarkide
  • HB: 11 batzarkide
  • EA: 10 batzarkide
  • PSE-EE: 9 batzarkide
  • PP: 7 batzarkide
  • EB: 2 batzarkide

1991-1995 legealdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • HB: 12 batzarkide
  • EA: 12 batzarkide
  • EAJ: 12 batzarkide
  • PSE: 9 batzarkide
  • EE: 4 batzarkide
  • PP: 2 batzarkide

1987-1991 legealdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • EA: 16 batzarkide
  • HB: 14 batzarkide
  • PSE: 9 batzarkide
  • EAJ: 6 batzarkide
  • EE: 5 batzarkide
  • AP: Batzarkide 1

1983-1987 legealdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • EAJ: 25 batzarkide
  • PSE: 12 batzarkide
  • HB: 10 batzarkide
  • EE: 3 batzarkide
  • AP: 1 batzarkide

1979-1983 legealdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • EAJ: 33 batzarkide
  • HB: 19 batzarkide
  • PSE: 12 batzarkide
  • EE: 10 batzarkide
  • CDI: 4 batzarkide
  • UCD: 3 batzarkide

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa