Gladys Aylward
Gladys Aylward | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1902ko otsailaren 24a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Taipei, 1970eko urtarrilaren 3a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Taiwan |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | misiolaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasun ebanjelikoa |
Gladys May Aylward (Edmonton, Londres, 1902ko otsailaren 24a – Taipei, 1970eko urtarrilaren 3a), Aiweide (txinera tradizionalez: 艾偉德; pinyinez: Àiwěidé) txinerazko izenez ere ezaguna[1], ingeles misiolari ebanjelikoa izan zen, Txinan jardun zuena. 1957an, Alan Burgessek bere biografia idatzi zuen The Small Woman: The Heroic Story of Gladys Aylward izenburupean. 1958an, liburu hori zinemarako moldatu zuten, The Inn of the Sixth Happiness filma grabatuz, eta paper nagusia Ingrid Bergmanek lortu zuen[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thomas John Aylward postariaren eta Rosina Florenceren hiru seme-alabetako bat, Gladys Aylward Edmontonen jaio zen 1902an. Nerabea zela, neskame lanetan hasi zen. Atzerrira misiolari kristau gisa joateko bokazioa sentitu ondoren, Txinako Barnealdeko Misioak onartu zuen hiru hilabeteko prestakuntza-ikastaro baterako. Txinera ikastean aurrerapenik egin ez zuenez, ez zioten prestakuntza gehiago eskaini[3].
1930eko urriaren 15ean, Francis Younghusbanden etxean lan egin ondoren[4], Yangchengerako tren-txartel bat erosi zuen. Bidaia arriskutsuan, Siberia zeharkatu zuen Transiberiar Trenbidean, Sobietar Batasuna eta Txina deklaratu gabeko gerran zeuden garaian[5].
Yangcheng konderrira iristean, Aylwardek Jeannie Lawson izeneko misiolari zaharrago batekin lan egin zuen, Zortzi Zorionen Ostatua (txinera tradizionalez: 八福客栈; pinyinez: bāfú kèzhàn) kudeatuz[6]. Bertan, berak eta Lawsonek, bidaiariei harrera egiteaz gain, Jesukristori buruzko istorioak kontatu zituzten, kristautasuna zabaltzeko asmoz. Denbora batez, Txinako Errepublikako Gobernuaren laguntzaile gisa aritu zen, oinak bendatzearen aurkako lege berria betearazteko, eta arrakasta handia lortu zuen[4].
1936an txinatar herritartasuna lortu zuen, eta jendearen artean pertsonaia errespetatua izan zen. Espetxe erreformaren alde egin zuen, umezurtzak zaindu eta adoptatu zituen eta askotan bere bizitza arriskuan jarri zuen behar zutenei laguntzeko[7].
1949an Britainia Handira itzuli zen aldi baterako, Txinan bere bizitza arrisku handian zegoelako agintari komunistengatik. Basingstoken kokatu zen eta hitzaldi ugari eman zituen bere lanari buruz. Bere ama hil ondoren, Aylwardek Txinara itzultzen saiatu zen. Gobernu komunistak uko egin zion, eta Hong Kongen denbora batez egon ondoren, Taiwanera joan zen 1958an. Gladys Aylward umezurztegia sortu zuen[8] eta bertan aritu zen 1970ean hil zen arte[9]. Taipei Berriko Guanduko Christ's College campuseko hilerri txiki batean lurperatu zuten. Sortu zuen umezurztegia garatzen jarraitzen du eta gaur egun Bethany haur-etxea du izena[10][11].
The Inn of the Sixth Happiness filma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gladys Aylwardi buruzko film biografikoa, The Inn of the Sixth Happiness, 1958an estreinatu zen. Alan Burgessen The Small Woman liburuan oinarrituta dago. Filmak ospea lortu zuen arren, Aylward bera ez zen pozik geratu erretratatu zuten moduarekin[12].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Gladys Aylward» Chine Informations (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ (Ingelesez) Crowther, Bosley. «The Inn of the Eighth Happiness» The New York Times: 0. 1958-12-14 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ (Ingelesez) Latham, R. O. (1952). Gladys Aylward, One of the Undefeated: The Story of Gladys Aylward. Edinburgh House Press, 4-6 or. OCLC .24941398.
- ↑ a b (Ingelesez) «Gladys Aylward – Missionary to China» Berith jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-11-26) (Noiz kontsultatua: 2017-02-20).
- ↑ (Ingelesez) «Gladys Aylward, Missionary To China» Biographical sketches of memorable Christians of the past (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ (Ingelesez) «Yangcheng and the Inn of Eight Happinesses» CJV Lang (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ (Ingelesez) Burgess, Alan. (1957). Gladys Aylward, The Small Woman. Pan Books ISBN 0-330-10196-X..
- ↑ (Ingelesez) IDEA – Magazine of the Evangelical Alliance. (argitaratze data: Jan/Feb 2018), 18 or..
- ↑ (Ingelesez) «Gladys Aylward, missionary, dies» The New York Times: 76. 1970-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ (Ingelesez) Wellman, Sam. (1998). Gladys Aylward: Missionary in China. Barbour, 197 or..
- ↑ (Ingelesez) «Won the bid of the new construction project of Bethany's children's home» Sansin Builders 2016-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ (Ingelesez) «For the CinemaScope Blogathon: The Inn of the 6th Happiness» portraitsbyjenni 2015-03-14 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).