Edukira joan

Gotzone Sagardui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gotzone Sagardui

(2020)

15. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua

2020ko irailaren 8a - 2024ko ekainaren 25a
Nekane Murga

Bilboko Udalako alkateorde

2019 - 2020

Bilboko Udalako zinegotzi

2017ko apirilaren 11 - 2020ko irailaren 11

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2016ko urriaren 21a - 2017ko apirilaren 11 - Gorka Álvarez Martínez
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiren Gotzone Sagardui Goikoetxea
JaiotzaBilbo1966ko martxoaren 15a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBilbo
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : medikuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, medikua eta funtzionarioa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea (Bilbo, Bizkaia, 1966ko martxoaren 15a) euskal politikaria da. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua izan zen 2020ko irailetik 2024ko ekainera arte, III. Urkullu gobernuan. Eusko Alderdi Jeltzaleko militantea ere bada eta 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan legebiltzarkide hautatu zuten.[1] Ostera, 2017an, Legebiltzarra utzi zuen Bilboko Udaleko zinegotzi izateko.[2] 2020an Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu izendatu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak. Kargu horretan bigarren emakumea da, eta lehen euskal hiztuna. Medikuntzan lizentziatua da.[3]

Lehen urteak eta ikasketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio bazen ere, Basaurin hazi zen. Haren gurasoak, Inaxio Sagardui Sagastizabal eta Antonia Goikoetxea, Basauriko Ariz ikastolaren bultzatzaileak izan ziren. Lauro ikastolan egin zituen unibertsitate aurreko ikasketak. EAJko alderdikidea da Abandoko Uri Erakundean. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta alemanez mintzatzen da, eta frantses ikasketak ere egin ditu.[4]

Medikuntza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Laneko Arriskuen Prebentzioan goi mailako teknikaria da Francisco de Vitoria Unibertsitatetik. Unibertsitateko Kudeaketan Masterra gauzatu zuen Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Teologian diplomaduna da. Horretaz gain formakuntza du Langileen Kudeaketan, Administrazioan, Berdintasun politiketan, Kontabilitatean, Kalitatean eta Unibertsitate Kudeaketan.[5]

Funtzionario plaza du EHUn, eta Bizkaiko Kanpuseko administraria izan zen.[6] Arte Ederren Fakultateko administratzailea izan zen zazpi urtez, 2002 eta 2009 bitartean.[7][8] 2009tik 2011ra Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen (GUFE-IFAS) Leioako Laguntza Zentroko asistentzia arduraduna izan zen.[9] 2011 eta 2012 bitartean Berdintasunerako Bilboko Emakumeen Kontseiluko burua izan zen.[10] 2013tik 2016ra laneratzea aktibatzeko zuzendaria izan zen Lanbide erakundean.[11] Lanbideren berdintasun politikaren arduraduna ere izan zen.[12]

2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJren Bizkaiko zerrendan aurkeztu zen, eta legebiltzarkide hautatua izan zen XI. legealdian. Osasun Batzordeko kidea izan zen, baita Hezkuntza Batzordeko, Lan eta Justizia Batzordeko eta Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordeko kidea ere.[13] 2017ko apirilaren 11n legebiltzarkide postua utzi zuen Bilboko Udaleko zinegotzi izateko, Mikel Alvarez zinegotziaren dimisioak utzitako hutsunea betez.

2017 eta 2019 bitartean Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko zinegotzia izan zen eta Alkatetzaren, Garapen Ekonomikoaren eta Gobernu Onaren koordinazio lanak egin zituen. Halaber, Azkuna Zentroko lehendakariorde izendatu zuten. 2018ko maiatzetik aurrera hirugarren alkateordea izan zen.[14]

2019ko udal hauteskundeetan EAJren zerrendan bigarren postuan aurkeztu zen, Juan Mari Aburtoren atzetik. Hauteskundeen ondoren eratutako udal gobernuan lehen alkateordea izan zen, baita Gobernantza eta Proiektu Estrategikoen saileko zinegotzia ere. Postu horretan hiriaren internazionalizazioa bultzatu zuen, eta Bilbo ordezkatzea egokitu zitzaion nazioarteko hainbat forotan.[15] Zenbait erakundetako zuzendaritzako kidea ere izan zen, besteak beste, Bizkaiko Ur Partzuegokoa, Elkarkidetzakoa eta Bilboko Portukoa.[16]

Osasun sailburua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko irailaren 5ean Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu izendatu zuen bere hirugarren gobernuan, Nekane Murga ordezkatuz. Egoera bereziki zailean hartu zuen sailaren ardura, koronabirusaren pandemian.[17] Izendapen honen ondoren, Bilboko zinegotzi izateari utzi zion irailaren 11n.[18][19]

Osasun sailburu gisa koronabirusaren bigarren eta hirugarren olatuei egin behar izan die aurre, birusaren intzidentzia jaisteko neurri gogorrak hartuz. Osasun Sailean hainbat aldaketa egin behar izan ditu, besteak beste Osakidetzako zuzendari berria, Osasun sailburuorde berria eta Osasun Publikoko zuzendari berria izendatu behar izan zituen.[20] Bestalde, 2020ko abendutik aurrera bere sailak birusaren aurkako txertaketa kudeatu du Euskal Autonomia Erkidegoan.

Txertaketa irregularren afera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko urtarrilean Basurtu eta Santa Marina ospitaleetako zuzendariek, Osakidetzaren protokoloa urratuz, txertoa jaso zutela jakin zen. Horren ondorioz barne ikerketa abiatu zen, eta biek kargua utzi zuten.[21][22] Hala ere, Jose Luis Sabasek, Santa Marinako zuzendari ohiak, Osasun Sailak eta Sagarduik bere asmoen berri zutela esan zuen elkarrizketa batean, eta hori dela eta oposizioko zenbait alderdik Sagarduiren dimisioa eskatu zuten.[23] Honen aurrean Sagarduik protokoloa hausteko baimena eman zionik ukatu zuen, eta Legebiltzarrean agerraldia egiteko eskatu.[24][25] Agerraldian deskoordinazioa egon zela onartu zuen, eta arduradun sentitzen zela adierazi.[26]

Krisia Donostialdeko ESIan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko abenduan, krisialdia piztu zen Donostialdeko ESIan, Osakidetzako zuzendaritzak eta Osasun sailak bertako gerentea kargugabetu zutenean.[27][28] Hurrengo egunetan erakundeko hainbat zuzendarik dimisioa aurkeztu zuten, eta zerbitzuburuek gutuna kaleratu zuten sailaren jarrera kritikatuz.[29] Sagarduik kargugabetzeak "ikuspegi bateratua partekatzeko zailtasunen" ondorio zirela justifikatu zuen.[30] Donostialdeko ESIko profesionalek protestak egin zituzten, eta oposizioak Sagarduiren dimisioa eskatu zuen.[31] Sagarduik azalpenak legebiltzarrean emango zituela adierazi zuen.[32]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaurin bizitakoa, ezkondu zenetik Abandon bizi da. Haren senarra Iñigo Apellaniz da, Metro Bilbaoren Osasun eta Prebentzio Zerbitzuko arduraduna.[33] Bikoteak bi seme eta alaba bat ditu.[34] Athletic Clubeko bazkide konpromisarioa da. Txikitatik euskal dantzen zalea, Edurre Dantza Taldeko kidea izan da.[35] Ibiltzea eta mendira igotzea gogoko du.[36]

Hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gotzone Sagarduik lehiatutako hauteskundeak
Hauteskundeak Hautagaitza Barrutia Postua Emaitza
2015eko udal hauteskundeak EAJ Bilbo 16.a (29tik) Ez hautetsia[a]
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EAJ Bizkaia 9.a (25etik) Hautetsia[b]
2019ko udal hauteskundeak EAJ Bilbo 2.a (29tik) Hautetsia[c]
  1. 2017an EAJk Mikel Alvarez zinegotziaren dimisioa betetzeko aukeratu zuen, eta zinegotzi izendatu zuten.
  2. 2017an kargua utzi zuen, zinegotzi izateko.
  3. 2020an kargua utzi zuen, Osasun sailburu izateko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. X. legegintzaldia: legebiltzarkideak. Eusko legebiltzarra.[Betiko hautsitako esteka]
  2. EAJ-PNV. «Gotzone Sagardui izango da EAJ-PNVren zinegotzi berria Bilboko Udalean» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  3. Batzarra, Euzkadi Buru. «www.eaj-pnv.eus» www.eaj-pnv.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  4. Batzarra, Euzkadi Buru. (2016). «Gotzone Sagardui» www.eaj-pnv.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  5. «Bilbao.eus, InfoBilbao, GOTZONE SAGARDUI, EAJ/PNV ALDERDIAREN ZINEGOTZI BERRIA BILBOKO UDALEAN» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  6. «Gotzone Sagardui EAJren zinegotzi berria Bilboko Udalean - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  7. (Gaztelaniaz) «Veinte artistas vascos, embajadores en Indiana de la transformación de Bilbao: Del Óxido a la Regeneración» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  8. «BOE.es - BOE-B-2008-35075 Anuncio de la Universidad del País Vasco EHU sobre extravío de título de Licenciado en Bellas Artes.» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  9. (Gaztelaniaz) «Gotzone Sagardui, el nuevo rostro del Gobierno en la lucha contra el Covid» El Correo 2020-09-05 (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  10. (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, Centro de documentación, Publicaciones Municipales, 17.- Udalkideak/Los corporativos: Miren Gotzone Sagardui, Alkatetza, Garapen Ekonomikoa eta Gobernu Onaren Koordinatzailea:» bilbao.net (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  11. Irekia. «Irekia - Izendapenak eta Kargu-kentzeak - Nombramientos y Ceses (2013-01-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  12. CEBEK, EJ. (2015). Mintegiaː Berdintasunetik ezberdinak izan. Lanbide-Eusko Jaurlaritza.
  13. Gotzone Sagardui Goikoetxea, Eusko Legebiltzarra. Legebiltzarkidearen fitxa. .
  14. (Gaztelaniaz) «Abaunza sustituirá a Barkala como concejal de Obras de Bilbao» El Correo 2018-05-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
  15. «Gotzone Sagardui, teniente de alcalde de Bilbao, será la consejera de Salud» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  16. (Gaztelaniaz) Miren Gotzone Sagardui – Bilbao European Encounters. (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  17. Begiristain, Edurne. «Gotzone Sagardui izango da Osasun sailburua, eta Josu Erkoreka Segurtasunekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  18. (Gaztelaniaz) Sáez, Olga. (2020). Gotzone Sagardui: "Me dicen 'maripapeles' pero hoy me despido con el corazón". Deia.eus.
  19. (Gaztelaniaz) «Emoción y llamada a la responsabilidad en la despedida de Gotzone Sagardui» El Correo 2020-09-12 (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
  20. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8d4a0e78f58078568. (2020-11-10). «Itziar Larizgoitia izango da Osasun Publikoko Zuzendari berria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  21. «Basurtuko eta Santa Marinako zuzendariek kargua utzi dute, txertoa hartu eta gero» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-01-20 (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  22. «Goi-kargudunak txertatzea ez dago jasota Osakidetzaren protokoloaren lehen fasean» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-01-22 (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  23. Kortabarria, Amaia Ramirez de Okariz. «Sabasek adierazi du Osakidetzak bazuela txertaketaren berri» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  24. «Santa Marinako zuzendariari txertoa hartzeko baimenik eman ez ziola esan du Sagarduik» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-01-22 (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  25. «Sagarduik txertaketa irregularren inguruko azalpenak emango ditu gaur» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-01-27 (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  26. Urain, Jon O.. «Santa Marinako txertatzeen «deskoordinazioa» aitortu du Sagarduik» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  27. «Osakidetzak Itziar Perez Donostialdeko ESIko kudeatzailea kargutik kendu du» EITB 2022-12-02 (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  28. «Zer gertatzen ari da Donostialdeko ESIan?» EITB 2022-12-05 (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  29. «Zerbitzuburuek Donostialdeko ESIa "ez zatikatzea" eskatu eta marra gorririk gabeko elkarrizketa eskaini dute» EITB 2022-12-07 (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  30. «Donostialdeko ESIko kargugabetzeak "ikuspegi bateratua partekatzeko zailtasunen" ondoriotzat ditu Sagarduik» EITB 2022-12-05 (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  31. «Donostialdeko ESIko ehunka profesional eta pazientek kargugabetutako arduradunak lanera itzultzeko eskatu dute» EITB 2022-12-07 (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  32. «Osakidetzaren lan ildoarekin "erresistentzia" agertzeagatik izan dira kargugabetzeak, Zupiriaren esanetan» EITB 2022-12-07 (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  33. www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
  34. «Gotzone Sagardui naiz eta Bilbok mugitzen nau» Juan Mari Aburto (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  35. Ibañez, Maider. (2020-09-07). «Gotzone Sagardui basauriarrak Nekane Murga ordezkatuko du Osasun Sailean» Geuria (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  36. (Gaztelaniaz) Saez, Olga. (2020). «Gotzone Sagardui, la nueva cara de la lucha contra el covid» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Nekane Murga
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua

2020ko irailaren 8a - gaur egun
Ondorengoa
Karguan