Edukira joan

Grote Reber

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grote Reber

Bizitza
JaiotzaWheaton1911ko abenduaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Australia
HeriotzaOuse (en) Itzuli2002ko abenduaren 20a (90 urte)
Hobiratze lekuaBothwell (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaIllinois Institute of Technology (en) Itzuli
Wheaton Warrenville South High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, astronomoa, ingeniaria eta amateur radio operator (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Tasmaniako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmerican Astronomical Society
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Find a Grave: 199748732 Edit the value on Wikidata

Grote Reber (Wheaton, Illinois, 1911ko abenduaren 22a - Tasmania, 2002ko abenduaren 20a) estatubatuar astronomoa izan zen. Irrati-astronomia alorreko ikerketen aitzindaria. Esne Bideko lehenengo irrati-uhin igorleen aurkitzailea. Espazioan irrati-uhinak igor zitezkeelako aurkikuntza (Jansky, 1932) baliatuz, irrati-teleskopio orientagarri bat eraiki zuen, 9,4 metroko antena paraboliko batekin, gertaera hori zehaztasun handiagoz ikertzeko asmoz. Irrati-uhinen lehen mapa zerutarra marraztu zuen, jasotako irrati-uhinen arabera, eta irrati-uhinen iturriak aurkitu zituen; batzuk objektu ikusgaiak ziren; beste batzuk, ez. Zenbait iturri igorle aurkitu zituen, oso ahaltsuak: Cygnus, Taurus eta Cassiopeia. Urte askotan munduko irrati-astronomo bakarra izan zen, Bigarren Mundu Gerra arte. Bere aurkikuntzen bidez astronomoak haren behaketen garrantziaz jabetu ziren, eta irrati-astronomia sortu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grote Reber Aldatu lotura Wikidatan