Gustave de Ponton d'Amécourt
Gustave de Ponton d'Amécourt | |||||
---|---|---|---|---|---|
1865 - 1888
1855 - 1876 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Paris, 1825eko abuztuaren 16a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Bizilekua | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1888ko urtarrilaren 20a (62 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ingeniaria, arkeologoa eta numismatikaria | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | Q30738521 Société d'archéologie, sciences, lettres et arts du département de Seine-et-Marne (en) |
Gustave de Ponton d'Amécourt (Paris, 1825eko abuztuaren 16a-1888ko urtarrilaren 20a) asmatzaile, arkeologo eta numismatiko frantziarra izan zen. Berari egozten zaizkio helikopteroen lehen prototipoak eta asmakizunaren izena bera.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gustave Frantziako numismatiko eta arkeologo bat izan zen. Frantziako Numismatika Elkarteko lehendakari eta sortzailea izan zen. Bere ikerketa-lanen artean, Maine eskualdean, beste lan historikoekin batera, merovingiar txanponei buruzko ikerketa sakonak egin zituen.
Felix Nadar eta Jules Verneren laguna, aitzindari garrantzitsua izan zen. Akademikoa, matematika, sanskritoa, latina eta grekoa ikasi zituen. Ohorezko Legioa antolaketan lagundu zuen.
Helikopteroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helikoptero hitza Gustave Ponton d 'Amécourt-ek asmatu zuen, grekozko helikos (helize) eta pteron (hegala) hitzekin. Termino hori 1861eko abuztuaren 3an agertu zen lehen aldiz Ingalaterran aurkeztutako patente-eskaera batean,[2]. Asmatzaileak, Gabriel de La Landellerekin batera, lurrun-makinaz egindako helikoptero baten prototipo txiki bat eraiki zuen, zeinaren galdara aluminioaren lehen erabileretako bat izan zen.[3] 1863an, bere asmakizuna deskribatzeko, Amécourtek liburuxka bat plazaratu zuen eta lan horretan Jules Verne Robur Konkistatzailea eleberriaren helikopteroa deskribatzeko inspiratu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.famille-damecourt.com/la-famille-damecourt/personnes-remarquables/
- ↑ Thierry Le Roy. « L'hélicoptère: une invention prometteuse au XIXe siècle.», Pour la Science ISSN 0153-4092, Les génies de la science, 31.zk., 2007ko maiatza-uztaila.
- ↑ https://web.archive.org/web/20070202093139/http://avia.russian.ee/helicopters_eng/amecourt_63-r.html