Höstsonaten
Höstsonaten | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1978 |
Izenburua | Höstsonaten |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia, Frantzia, Alemania eta Norvegia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | ITC Entertainment (en) |
Edizioa | Sylvia Ingemarsson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Frédéric Chopin |
Argazki-zuzendaria | Sven Nykvist |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Europa |
Historia | |
Nominazioak | |
Höstsonaten (alemanez: Herbstsonate; euskaraz: «Udazkeneko Sonata») 1978ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da.
Filmak piano-jotzaile ospetsu bat eta bere alaba arduragabearen arteko gatazka azaltzen du. Ingrid Bergman aktorearen zinemarako film batetako azken antzezpena izan zen. Soinu banda Frédéric Chopin poloniar musikagilearen piano doinuek osatu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charlotte (Ingrid Bergman) nazioartean ospea duen piano-jotzailea da. Bi alaba ditu: Helena (Lena Nyman) duela urte askotatik ezgaitua dago. Eva (Liv Ullmann), alaba zaharrenak, bere seme bakarra istripu batean itota galdu du, eta Suediako herri bateko Viktor (Halvar Björk) izeneko apaiz luterano batekin ezkondua dago. Charlotte urte askoz bere lankide eta lagun izan den Leonarden heriotza ikusi berri du. Evak bere ama duela zazpi urtetatik ez du ikusi, hortaz, Leonarden heriotzaren gertaera amari idatzi eta elizetxean egun batzuk atseden har dezan eskatzeko aprobetxatuko du.
Charlotte etxera iritsiko da. Bere ailegatzearen ondoren, Evak amari Helena bere eta Viktoren zaintzapean bizi dela jakinaraziko dio, amak ospitalean zela uste arren. Gordintasun emozionalez beteriko solasaldi batean, Charlotte eta Evren artean urteetan egon diren oroitzapen eta umiliazioak azaleratuko dira. Ama eta alabaren gaueko solasaldian zehar emozioek gainezka egingo dute. Dena baretzean, Charlottek aintziraren alboko etxea lasaitasunez utzi eta bere piano kontzertista hiritar bizimoduari berrekingo dio. Parrokia txikian, Eva eta Viktorrek beren bizimodu lasaiarekin jarraituko dute, Helena zainduz eta desagertutako euren semearen oroitzapenarekin batera.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ingrid Bergman: Charlotte Andergast
- Liv Ullmann: Eva
- Lena Nyman: Helena
- Halvar Björk: Viktor
- Marianne Aminoff: Charlotten idazkari pribatua
- Arne Bang-Hansen: Osaba Otto
- Gunnar Björnstrand: Paul
- Erland Josephson: Josef
- Georg Løkkeberg: Leonardo
- Mimi Pollak: Piano irakaslea
- Linn Ullmann: Eva neskatoa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1978ko filmak
- Ingmar Bergmanek zuzendutako filmak
- Ingmar Bergmanek idatzitako filmak
- Ingrid Bergmanek antzeztutako filmak
- Liv Ullmannek antzeztutako filmak
- Gunnar Björnstrandek antzeztutako filmak
- Erland Josephsonek antzeztutako filmak
- Linn Ullmannek antzeztutako filmak
- Lena Nymanek antzeztutako filmak
- Halvar Björkek antzeztutako filmak
- Marianne Aminoffek antzeztutako filmak
- Eva von Hannok antzeztutako filmak
- Suediako filmak
- Drama filmak
- Suedierazko filmak
- Suedian girotutako filmak
- Atzerriko hizkuntzako film onenaren Urrezko Globo saridunak
- Ama-alaben harremanei buruzko filmak