Haritz Azurmendi Arrue
Haritz Azurmendi Arrue | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Albiztur, 1991ko ekainaren 26a (33 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Joseba Agirreazkuenaga Ander Iturriotz |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa eta ikertzailea |
Kidetza | Jakin Udako Euskal Unibertsitatea Galtzaundi Euskara Taldea |
Haritz Azurmendi Arrue (Albiztur, Gipuzkoa, 1991ko ekainaren 26a) Filosofian lizentziaduna eta Gizarte zientzietan doktorea (UPV/EHU)[1]. UEUko Filosofia sailburua izandakoa, Galtzaundi Tolosaldeko Euskara Taldeko eta Jakineko kidea da, baita Joxe Azurmendi Katedraren bultzatzaileetako bat ere.
Ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizarte zientzietan doktorea da 2019tik (UPV/EHU). Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean izenburupean Joxe Azurmendiren nazio ideia aztertu zuen, hura nazionalismo ikerketetako teoriekin elkarrizketan jarriz. Gerora euskal pentsamenduan sakontzen jarraitu du eta euskararen historia soziala ere ikertu du.
Horretaz gain, Euskararen historia soziala ikertu du Galtzaundi Euskara Taldearen eskutik.
Dibulgazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UEUk ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotzeko eta dibulgaziora begira sortu duen Ikerl(h)ari bideopodcastean parte hartu du. [2][3]
UEUkidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UEUko Filosofia sailburua (2017-2021) eta Irakaskuntza masterreko irakaslea izan da. Filosofia sailburu dela ikastaroak ere antolatu izan ditu. Besteak beste, 2019ko W. von Humboldt gurean: hizkuntza, kultura, herria izenekoa Baionan [4]. Irakasle ere izan da hainbat jardunaldi edo ikastarotan. [5]2024an "Euskal pentsamenduaren garabideak" (UEU) liburua argitaratu zuen Alba Garmendia Castañosekin eta Jon Mentxakatorre Odriozolarekin batera.[6] [7]Liburu honen jatorrian UEUren Filosofia Sailaren bi egitasmo jakin daude. 2023ko uztailean, UEUren Udako Ikastaroen barnean egin zen Filosofo Euskaldunen I. Bilkura[8] eta urte horretan zehar antolatutako Euskal pentsalariak Bigarren Hezkuntzako curriculum berrian hitzaldi-zikloa.
Jakin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022tik Jakin-eko erredakzioko kidea eta proiektu arduraduna da. Kontseilu editorialeko kidea ere bada.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arrue, Haritz Azurmendi. (2019). Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean. (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ «"Herri-ikerketa". Ikusgai ikerl(h)ari podcastaren 4. atala» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ «ikerl(h)ari podcastaren 2. denboraldia estreinatuko dugu azaroan» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ «Haritz Azurmendi: “Humboldt pertsonaia bezala interesgarria da eta, gainera, bere ikerketaren zati bat eskaini zion Euskal Herriari”» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ «Haritz Azurmendi Arrue» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ «Euskal pentsamenduaren garabideak» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ «Haritz Azurmendi Arrue: "Liburu honetan saiatu gara kapituluak sarbide izan daitezen euskal pentsamenduaren adar desberdinetara"» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ «Filosofo Euskaldunen I. Bilkura: pentsamendua eta irakaskuntzaren erronkak.» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ «Nor gara» JAKIN Dabilen pentsamendua (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haritz Azurmendi Arrue Artizarra sare sozial profesionalean
- Haritz Azurmendi Arrue Inguma datu-base akademikoan