Edukira joan

Henry Fielding

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henry Fielding

epaile

Bizitza
JaiotzaSharpham (en) Itzuli1707ko apirilaren 22a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaLisboa1754ko urriaren 8a (47 urte)
Hobiratze lekuaBritish Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: zirrosia
Familia
AitaEdmund Fielding
AmaSarah Gould
Ezkontidea(k)Charlotte Craddock (en) Itzuli  (1734ko azaroaren 28a -
Mary Daniel (en) Itzuli  (1747ko azaroaren 27a -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaLeidengo Unibertsitatea
Eton College
(1719 - 1724)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, legelaria, epailea, eleberrigilea, antzerkigilea, legelari-poeta, magistrate (en) Itzuli, bake-epailea eta ipuingilea
Genero artistikoasatira
Eleberri pikareskoa
kontakizun laburra

IMDB: nm0276145 IBDB: 87837
Musicbrainz: ca5b4ccc-7163-4570-a274-41dadffccf4e Discogs: 1713344 Find a Grave: 1236 Edit the value on Wikidata

Henry Fielding (Sharpham, Somerset, 1707ko apirilaren 22a - Lisboa, 1754ko urriaren 8a) Ingalaterrako eleberrigile, kazetari, dramagile eta poeta izan zen. “Captain Hercules Vinegar” goitizena erabili zuen argitaratzeko liburu batzuk.

Haurtzaro eta gaztaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henry Fielding Sharpam-en jaio zen, Glastonbury-tik gertu. Ingalaterrako eleberrigile, kazetari, dramagile eta poeta ezezik, idazle, legelari, epaile eta antzerkigilea ere izan zen. Bere aita Edmund Fielding zen, Jersey irlaren gobernadorea eta denborarekin koronela bihurtuko zena. Klase noblekoa zen eta goi-kargua okupatu zuen Lord Marlborough-en armadan. Ama, berriz, Henry Goulden epaile garrantzitsuaren alaba izan zen. Hauek zazpi seme-alaba izan zituzten; bi mutil eta bost neska.

Henry-k haurtzaro zaila izan zuen: 11 urte zituenean  ama hil zen, eta aita Edmund-ek, seme-alabez ez zen zuzenean arduratu eta amonarengana bidali zituen. Amonak Henry-ri Eton Collegera bidali zuen ikastera eta han hainbat idazle eta literaturazko pentsalari ezagutu zituen. Ikasketak Etonen amaitu ondoren idazteari eta latinezko liburu klasikoen itzultzeari ekin zion. Hiru urte eman zuen lan horretan, Londresera bizitzera joan baino lehen. Londresen antzerkirako komediak eta poesiak idatzi zituen eta egindako antzerki-lan bat Drury Lane-ko antzokian antzeztu zen; prestigio handiko antzokia zen, baina obrak arrakastarik ez zuen izan eta galerak ekarri zizkion antzokiko Colley Cibber enpresariari. Handik urte batera Londresetik alde egin eta Herbeheretatik “Grand Tour” egiten hasi zen. Bertan Leideneko unibertsitatean matrikulatu zen, baina ez zituen ikasketak bukatu. 1728ko udan Londresera bueltatu zen poesia idazteko eta kazetaritza politikoan lan egiteko. Robert Walpole lehen ministroaren aurka idatzi zuen “The Craftsman” egunkarian eta polemika handia sortu zuen.

Fielding, dramagile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1729an Londresetik itzuli zenean, saiatu zen antzezlan batzuk aurkezten; bere bidaietan oinarrituta zeuden. Baina Colley Cibber Drury Lane antzokiaren ateak itxi zizkion, eta horren ondorioz beste antzoki txiki batzuetara jo behar izan zuen. Obrak idazten jarraitu zuen eta dramagile ospe zabala lortu zuen; denboraldi horretan 25 obra idatzi zituen, nabarmentzekoak: The Temple Beu, The Author's Farce eta The Tragedy of Tragedies. Azken bi hauek Walpole politikariaren kontrako bi satira politikoak dira, eta arrakasta handia erdietsi zuten. 1736an antzerki-enpresari bihurtu eta bere lanak New Theatre-an produzitzen hasi zen. Dramagile bezala  lortutako arrakasta handiagatik, 1732an Drury Lane-an berriro ere estreinatu zuen.

1737an, Robert Walpole lehen ministroak lortu zuen parlamentuak onar zezala antzerki-zentsurako legea (Theatrical Licensing Act, batez ere  Fieldingen kontra joateko egin zen). Honen ondorioz, Fielding-en karrera dramatikoari amaiera eman zion.

Obrarik aipagarrienak Tom Thumb (1730) eta Don Quijote Inglaterran (1734) dira.

Fielding, kazetari eta legegizon

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkian aritzen zen aldi berean, Fielding-ek estilo satirikoa landu zuen idatzi zituen artikuluetan. Bere bizitzan zehar, Fielding-ek halako bizizale eta xahutzaile ospea irabazi zuen, eta bere familia sostengatu ahal izateko, kazetari-kolaborazio ugari egin zituen.  1739tik aurrera  “Hercules Vinegar Kapitaina” goitizenarekin idatzi zuen, Walpole-ri erasotzeko aukera galdu gabe. Badirudi Fielding, diru-zorrek itota, 1740an Walpole-ren eroskeriak onartzera heldu zela, diruaren truke beren kritikak leunduz.  1740an Abokatuen Elkargoan onartu zuten eta abokatutzan jardun zuen. Une horretatik aurrera  bere heriotzara arte, Fielding-ek eskubidea eta fikziozko literatura lanetan jardun zuen, bi jarduera hauek aldizkatuz.

Fielding nobelagile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1741. urtean bere lehen lana argitaratu zuen, hau da, “An Apology for the Life of Mrs. Shamela Andrews”. “Shamela” izenez ezagutzen den liburu hau “Pamela” liburuaren parodia bat da (Samuel Richardsonek idatzi zuen “Pamela” aurreko urtean, arrakasta handia lortuz).

1742. urtean beste liburu bat argitaratu zuen. Liburu hau Pamela pertsonaiaren fikziozko anaiari buruz doa, “Joshep Andrews” du izena. Liburua “El Quijote” nobelaren eragina badu (protagonista laguntzaile bat dauka, umorea...), eta genero pikareskotik gertu dago.

1743. urtean “Miscellanies” plazaratu zuen,  saioak eta fikzioak landuz. Liburuan, besteak beste, Jonathan Wilde lapuraren historia kontatzen da. Liburuan Walpoleren gobernua parodiatzen da. Liburua zatika argitaratzen zen eta harpidetu behar zen. Harpidedunetako bat Walpole bera izan zen.

1749. urtean “Tom Jones”  nobela argitaratu zuen, urte askoren lanaren emaitza. Liburuak nobela pikareskaren ildotik doa: Tom Jones da protagonista, eta bere bidaia eta abenturetan gizartearen ikuspegi errealista eta kritikoa ematen du, giro pobreetatik aristokraziara. Arrakasta oso handia izan zuen, eta bere obrarik gorenentzat hartzen da.  

1747.urtean bertan, Fielding London’s Chief Magistrate izendatu zuten. Bere anaia itsuaren laguntzarekin  (Sir John Frielding) Bow Streeten instalatu zen (Covent Garden auzoan). Garai hartan Covent Gardenen krimen ugari gertatzen ziren. Auzo honetan hil arte aritu zen epaile lanetan.

Auzoaren egoera hobetzeko ahaleginak egin zituen irtenbide sozialak bilatzen. Ginebraren debekuaren aldeko panfleto batzuk argitaratu zituen eta beste batzuk pobreentzako diru publikoa lortzeko. Halaber, exekuzio publikoak debekatzeko eskatu zuen.

“Amelia” nobela 1751an argitaratu zuen. Eleberriak kontatzen digu epaile gisan ikusi izan zituen arazo sozial batzuk. Fieldingek bere eleberri  onena dela uste du.

1752an berriro kazetaritzara itzuli zen editore bezala The Convent Darden Journal egunkarian. Egunkari honek arrastaka handia izan zuen. Urtarrilaren 4tik urriaren 25era bitartean mila ale baino gehiago argitaratu zituzten. 1753an editorearen kargutik eszedentzia eskatu zuen eta kargua bere anaiari (John Fielding) utzi zion.  Orduan Bath bainuetxera abiatu zen.

Hurrengo urtean sendagileek gomendatu zioten bere osasunerako hobea zela klima beroa edo epela. Medikuen gomendioak entzun eta bere familiarekin Lisboara joan zen. Bidaia honetan (1755) eratu zuen bere azken idazkia, “Journal of a Voyage to Lisbon”.

Lisboan iritzi zenean dezepzio handia sentitu zuen,  Lisboa hiririk itsusiena zela esan zuen. Lisboan hasieran bere osasuna onera joan zela zirudien arren, bi hilabetera hil zen. 1830ean bertako hilerri britainiarrean monumentu bat egin zen bere omenez.

●      Love in Several Masques (1728). Antzerki lana.

●      Rape upon Rape (1730. Antzerki lana

●      The Temple Beau (1730) Antzerki lana.

●      The Author's Farce (1730). Antzerki lana.

●      The Tragedy of Tragedies; or, The Life and Death of Tom Thumb (1730). Antzerki lana

●      The Coffee-house politician (1730).Antzerki lana.

●      Grub-Street Opera (1731).Antzerki lana.

●      The Modern Husband (1732).Antzerki lana.

●      Don Quixote in England (1734). Antzerki lana.

●      Pasquin (1736). Antzerki lana.

●      The Historical Register for the Year 1736 (1737). Antzerki lana.

●      Shamela An Apology for the Life of Mrs. Shamela Andrews (1741).Eleberria.

●      The History of the Adventures of Joseph Andrews and his Friend, Mr. Abraham Abrams, 1742. Eleberria.

●      Miscellanies, (1743). Saio lanak.

●      The  patriot (1745), Politika buruzko kazetaritza.

●      Emakume-gizona (The Female Husband, 1746). Panfletoa.

●      Egunkari jakobita (1747), Kazetaritza politikoa.

●      Tom Jones (The History of Tom Jones, a Foundling, 1749). Eleberria.

●      Amelia (1751). Eleberri.

●      The Covent Garden Journal (1752). Kazetaritza soziala.

●      Proposal for Making Effective Provision for the Poor (1753). Panfleto soziala.

●      Journal of a Voyage to Lisbon ( 1755). Bidaiazko liburua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Fielding Aldatu lotura Wikidatan