Iñigo Astiz
Itxura
Iñigo Astiz | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1985eko apirilaren 23a (39 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Iñigo Astiz Martinez (Iruñea, Nafarroa, 1985eko apirilaren 23a) euskal poeta eta kazetaria da. 2019an Lauaxeta saria jaso zuen Analfabetoa poema bildumarekin. Berriako Kultura sailean aritzen da, hain zuzen ere.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehendik Baita hondakinak ere (Susa, 2012) argitaratu zuen eta badu haurrentzako poema liburu bat ere Joemak eta polasak, Maite Mutuberriak ilustratua (Elkar, 2019). Bestalde, bi poema antologia euskaratu ditu, bat Sylvia Plath-ena (Ariel eta beste poema batzuk, Denonartean, 2013) eta bestea Sandro Pennarena, Damaris Panek ilustratua (Bilduma bat, Farmazia Beltza, 2019). 2020an haur eta gazte literaturako saria jaso zuen Euskadi Literatura Sarietan Joemak eta Polasak liburuagatik.[1]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baita hondakinak ere (Susa, 2012)
- Analfabetoa (Susa, 2019)
Kronika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kixotenean (Elkar, 2016)
Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Monogamoak (Susa, 2024)
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ez duzu abusatuko (Elkar, 2017)
Haur literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joemak eta polasak (Elkar, 2019). Lan honekin Euskadi literatura saria irabazi zuen.
- Haserrea
- Kixkur
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sylvia Plathen: Ariel eta beste poema batzuk (Denonartean, 2013)
- Sandro Pennaren Bilduma bat (Farmazia Beltza, 2019).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Alberdi, Iosu. «Jaio, Astiz eta Asiain saritu dituzte Euskadi Literatura Sarietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |