Edukira joan

Inmaculada Jurío

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inmaculada Jurío

Nafarroako parlamentari

2019ko ekainaren 19a - 2023ko maiatzaren 27a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuaren X. legealdia

Nafarroako parlamentari

2015eko ekainaren 17a - 2019ko ekainaren 18a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IX. legealdia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Inmaculada Jurío Macaya
JaiotzaTafalla, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta Justizia Administrazioaren letradua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafarroako Alderdi Sozialista

María Inmaculada Jurío Macaya (Tafalla, Nafarroa, 1970) nafar politikaria da, Nafarroako Alderdi Sozialistako kidea. Zuzenbidean lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta lanbidez idazkari judiziala da. PSNren batzorde eragileko kidea, 2011 eta 2012 bitartean Nafarroako Gobernuko Justizia eta Barne sailetako zuzendari nagusia izan zen. 2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan PSNren zerrendan hirugarren postuan aurkeztu zen. 2019ko ekainaren 19az geroztik Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordea da X. legealdian.

1993an egin zen PSNko kide, eta 1995eko hauteskundeetan Tafallako udalerako zerrendan (10. postuan) zein Nafarroako Parlamenturako zerrendan (47. postuan) aurkeztu zen. 1996ko hauteskundeetan PSNren Senaturako zerrendan bigarren joan zen. 1996ko uztailean Javier Otanoren dimisioaren ondoren PSN zuzentzeaz arduratu zen batzordeko sei kideetako bat izan zen.[1]

Zuzenbidean lizentziatua (1993), Familia Auzitegian idazkari judizial gisa jardun du. Lehenago Gironan lan egindakoa da, eta Iruñeko Laugarren Auzitegian ere ibili zenn. 2011n Nafarroako Gobernuko Justizia eta Barne Saileko zuzendaria izendatu zuten, 2012rarte.[2]

2015eko hauteskundeetan foru parlamentari hautatua izan zen, PSNren zerrendan aurkeztu ondoren.[3]2019ko hauteskundeetan PSNren zerrendan hirugarren postuan aurkeztu zen, eta ekainaren 19ko eratze-bilkuran Nafarroako Parlamenturako lehendakaritzarako hautagaia izan zen. Lehen itzulian bozketatik baztertua izan zen, bere alderdiko 11 botoak soilik eskuratu baitzituen. Ondoren, PSNk Parlamentuko lehendakariorde izateko proposatu zuen, eta 23 botorekin hautatua izan zen. Horrenbestez, Inmaculada Jurío Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordea da X. legealdian, Unai Hualdek aurreko legealdian izan zuen lekua hartuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) PAMPLONA, GABRIEL GONZÁLEZ. (2011-06-23). «Inmaculada Jurío será directora general de Justicia e Interior» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  2. (Gaztelaniaz) PSN-PSOE | Inmaculada Jurío Macaya. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  3. (Gaztelaniaz) «María Inmaculada Jurío Macaya - Los Parlamentarios Forales | Parlamento de Navarra» Nafarroako Parlamentua (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).