Edukira joan

Jessie Diggins

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jessie Diggins

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJessica Diggins
JaiotzaSaint Paul eta Afton1991ko abuztuaren 26a (33 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAfton
Familia
Ezkontidea(k)Wade Poplawski (en) Itzuli  (2022ko maiatzaren 29a -
Hezkuntza
HeziketaStillwater Area High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakiraupen-eskiatzailea
Pisua58 kilogramo
Altuera163 zentimetro
Jasotako sariak

jessiediggins.com
Facebook: jessiedigginsski Twitter: jessdiggs Instagram: jessiediggins Olympic.org: jessica-diggins Edit the value on Wikidata

Jessie Diggins (Saint Paul, Minnesota, 1991ko abuztuaren 26a) eskiatzaile estatubatuarra da. 2018ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen iraupen-eskiko sprint proban eta 2022ko Jokoetan bi domina lortu zituen, zilarrezkoa eta brontzezkoa. 2013an Munduko txapelduna izan zen.

Minnesotako Saint Paulen jaio eta Aftonen hazi zen. Lau urte zituela hasi zen eskiatzen[1] eta 2009an Estatu Batuetako gazte mailako sprint txapelketa irabazi izanagatik 2010. urtean Estatu Batuetako selekzioan sartu zen[2].

2013. urtean Munduko txapelketa irabazi zuen sprint taldean[3]. 2015ean 10 km estilo librean zilarra eskuratu zuen eta 2017ko txapelketatan bi domina lortu zituen zilarrezkoa bata eta brontzezkoa bestea. 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan urrezko domina lortu zuen, berriz ere taldeko sprint proban[4]. Denboraldi hartako Munduko Kopako sailkapen nagusian bigarren egin zuen gainera. 2020-2021 denboraldian Munduko Kopako txapelduna izan zen. 1982an gizonezkotan Bill Kochek lortu zuenarekin batera, hauek dira momentuz Munduko Kopa irabazi duten estatubatuar bakarrak[5].

2022ko Pekingo Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen bakarkako sprint proban[6] eta azken egunean 30 km estilo librean bigarren egin zuen Therese Johaug norvegiarraren atzetik[7].

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina sprinta taldeka
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 30 km estilo librea
2022 Pekin ( Txina) 3. postua, brontzezko domina sprinta bakarka
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Val di Fiemme ( Italia) 1. postua, urrezko domina sprinta taldeka
2015 Falun ( Suedia) 2. lekua, zilarrezko domina 10 km estilo librea
2017 Lahti ( Finlandia) 2. lekua, zilarrezko domina sprint bakarka
2017 Lahti ( Finlandia) 3. postua, brontzezko domina sprint taldeka
Munduko txapelketak (23 urtez azpitik)
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Val di Fiemme ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina sprinta bakarka

Fast and Female erakundeko enbaxadorea da. Erakunde honek 8-10 urteko enskak kiroletan ahalduntzea bilatzen du[8]. Protect Our Winters erakundearen enbaxadorea ere bada, honek aldaketa klimatikoaren aurrean irtenbide sistemikoak proposatzen ditu, kirola ardatz hartuta[9].

2019an Emily Programako bozeramale bihurtu zen. Elikaduna nahasteak prebenitzeko helburua du. 2020an Brave Enough liburua plazaratu zuen. Autobiografia bat da eta nerabe zela bulimiarekin izan zuen borroko pertsonala kontatzen du bertan[10].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Afton’s Jessie Diggins is a star on the U.S. Nordic Ski Team | St. Croix Valley» Community Life Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  2. (Ingelesez) «High School 2009» Skinnyski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  3. «DIGGINS Jessie - Athlete Information» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  4. «U.S. ends 42-year Olympic cross-country medal drought with historic gold | NBC Olympics» web.archive.org 2018-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  5. (Ingelesez) OlympicTalk. (2021-03-09). «Jessie Diggins clinches historic World Cup overall title» OlympicTalk | NBC Sports (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  6. «NPR Cookie Consent and Choices» choice.npr.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  7. (Ingelesez) Azzi, Alex. (2022-02-20). «Jessie Diggins wins Olympic silver in gritty 30km, final medal for Team USA» On Her Turf (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  8. (Ingelesez) About Us – Fast and Female. (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  9. (Ingelesez) Jessie Diggins on battling the climate crisis | Cross Country Skiing. (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  10. «‘Brave Enough’ Book Review: Here Comes Diggins’s Memoir – FasterSkier.com» fasterskier.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]