Edukira joan

Jesus Ioldi Bereau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Ioldi Bereau

Granadako alkatea

1932ko apirilaren 27a - 1932ko irailaren 30a
Francisco Menoyo Baños (en) Itzuli - José Palanco Romero (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaArizkun1894ko abenduaren 4a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1936ko urriaren 23a (41 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Zaragozako Unibertsitatea
Sevillako Unibertsitatea
Granadako Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAcción Republicana
Izquierda Republicana

Jesus Ioldi Bereau (Arizkun, 1894ko abenduaren 4a - Víznar, Granadako probintzia, 1936ko urriaren 23a) nafar kimikari eta politikaria izan zen.

Zaragozan batxilergoa ikasi ondoren, 1915ean Kimikako lizentzia burutu zuen hango unibertsitatean. 1917an doktoregoa lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Zaragoza, Sevilla eta Cádizeko fakultateetan lan egin eta gero, 1924an Kimika Orokorreko katedra lortu zuen Granadako Unibertsitatean. 1928an Beatriz Pérez Pérezekin ezkondu zen; hiru seme izan zituzten: Jesús, Antonio Luis eta Victoriano.[1]

Unibertsitateko lanaz gain, Granadako bizitza politikoan ere hartu zuen esku. 1932ko apirilaren 27tik irailaren 30era hiriko alkatea izan zen. Uda hartan, argi eta garbi agertu zen José Sanjurjok eman zuen estatu kolpearen aurka. 1934an, Manuel Azañaren Izquierda Republicana alderdian sartu zen.[1]

1936ko uztailean, Frankoren altxamendu militarraren ostean, Guardia Civilak atxilotu zuen Capileiran, emaztearen sorterrian. Uztailetik urrira, Víznarren eraildako errepublikazaleak lurperatzera behartu zuten frankistek. Azkenik, urriaren 23an, bera ere fusilatu zuten.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Mateo Alarcón, Pedro Luis, Gómez Oliver, Miguel, Mateo Leivas, Lidia, Hidalgo Álvarez, Roque,. Jesús Yoldi Bereau. generacionesdeplata.fundaciondescubre.es (Noiz kontsultatua: 2014-6-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]