Jim Brown
Jim Brown | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | St. Simons, 1936ko otsailaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 2023ko maiatzaren 18a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Evergreen Memorial Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Syracuseko unibertsitatea gradu Manhasset Secondary School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aholkularia, aktorea, lacrosse player (en) , amerikar futboleko jokalaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, saskibaloi jokalaria eta telebista zuzendaria |
Posizio edo espezialitatea | running back (en) |
Kirol zenbakia | 32 |
Pisua | 105 kilogramo |
Altuera | 188 zentimetro |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | Westerna |
|
James Nathaniel Brown (St. Simons, Georgia, Estatu Batuak, 1936ko otsailaren 17a – Los Angeles, 2023ko maiatzaren 18a), Jim Brown izenez ezagunagoa, estatubatuar futbolari eta aktore profesionala izan zen. Fullback jokatu zuen eta bere ibilbide osoa National Football Leagueko (NFL) Cleveland Browns-ekin eman zuen. Aktore eta ekintzaile sozial gisa ere marka utzi zuen . 2002an, The Sporting News-ek historiako futbolaririk handiena izendatu zuen. [1]
Syracuseko Unibertsitatean lacrosseko jokalari afizionatua izan zen 1954tik 1956ra. Futbol amerikar All-America taldeko kidea izan zen. 1957ko draftaren lehen itzulian hautatu zuen Clevelandek. Cleveland Browns taldearekin egin zituen bederatzi denboraldietan, NFL-ko lasterketako yarda eta yarda konbinatuen errekor guztiak ezarri zituen, 1984ra arte egon zirenak. Kirol jardueratik erretiratu ondoren, zinema aktore bihurtu zen. 1971n NFLren Ospearen Aretoan hautatu zuten.
2010eko azaroaren 4an argitaratutako NFLko Historiako 100 Jokalari Handienen zerrendan, Brown garai guztietako bigarren jokalaririk onena bezala sailkatu zuten, Jerry Riceren atzetik bakarrik. [2]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brown, Jim; Cope, Myron (1964). Off My Chest. Doubleday. (autobiografía)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Football's 100 Greatest Players: #1 Jim Brown, The Sporting News, consultado el 22 de diciembre de 2008
- ↑ https://web.archive.org/web/20101104151105/http://top100.nfl.com/