Edukira joan

José Craveirinha

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Craveirinha
Bizitza
JaiotzaMaputo1922ko maiatzaren 28a
Herrialdea Mozambike
HeriotzaMaputo2003ko otsailaren 6a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, kazetaria eta idazlea
Lantokia(k)Casa dos Estudantes do Império (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)A Tribuna (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

José Craveirinha (Lourenço Marques, 1922ko maiatzaren 28aJohannesburg, 2003ko otsailaren 6a) mozambiketar kazetari, olerkari eta ipuingilea izan zen.

Aita portugaldarra eta ama afrikarra izanik, Portugalgo kulturan hezi zen. Mozambikeko egunkari eta aldizkari askotan lan egin zuen, besteak beste, O Brado Africana, Notícias, Tribuna, Notícias da Tarde, Voz de Moçambique, Notícias da Beira, Diário de Moçambique eta Voz Africana.

Kazetaritzaren bidez olerkariak ezagutu zituen eta berak poesiari ekin zion. Bere lanetan arrazakeria, portugaldarren nagusitasun koloniala, Afrikako paisaia eta autodeterminazioa jorratu zituen.

FRELIMOko kide izan zen eta 1965etik 1969ra kartzelan egon zen. Mozambikeren independentziaren ondoren, prentsa nazionaleko zuzendariordea eta Idazle Mozambiketarren Elkarteko presidentea izan zen. 1991n Camões saria jaso zuen eta 2003an heroi nazional izendatu zuten.

  • “Prémio Cidade de Lourenço Marques”, 1959
  • “Prémio Reinaldo Ferreira”, Centro de Arte e Cultura da Beira, 1961
  • “Prémio de Ensaio”, Centro de Arte e Cultura da Beira, 1961
  • “Prémio Alexandre Dáskalos”, Casa dos Estudantes do Império, Lisboa, Portugal, 1962
  • “Prémio Nacional de Poesia de Itália”, 1975
  • “Prémio Lotus”, Associação de Escritores Afro-Asiáticos, 1983
  • “Nachingwea domina”, Mozambikeko gobernua, 1985
  • Medalha de Mérito, Secretaria de Estado da Cultura de São Paulo, Brasil, 1987
  • "Grau de Oficial Grão-Mestre", Ordem Nacional do Cruzeiro do Sul, Brasil, 1990
  • "Camões saria", Associação de Escritores Afro-Asiáticos, 1991
  • "Prémio Vida Literária", AEMO – Associação de Escritores Moçambicanos, 1997
  • "Grau de Comendador da Ordem Infante Dom Henrique", Portugal, 1997
  • "Ordem de Amizade e Paz", Mozambike, 1997
  • "Prémio Consagração Fundac – Rui de Noronha", Mozambike, 1999
  • "Prémio Voices of Africa", Ordfront/Leopard Publishing House – Suedia, 2002
  • “Grau de Doutor Honoris Causa”, Eduardo Mondlane Unibertsitatea – Mozambique, 2002
  • “Medalha de Ouro da Comuna de Concesio (Brescia)”
  • “Medalha de Ouro do Município de Aljezur”, Portugal
  • “Medalha de Ouro do Primeiro Grau do Município de Sintra”, Portugal

Lan argitaratuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Chigubo (olerkigintza). Lisboa: Casa dos Estudantes do Império, 1964; 2d ed. Maputo: INLD, 1980.
  • Cantico a un dio di Catrame (olerkigintza) Milan: Lerici, 1966.
  • Karingana ua Karingana (olerkigintza, “Era uma vez”). Lourenço Marques [Maputo]: Académica, 1974; 2d ed. Maputo: INLD, 1982.
  • Cela 1 (olerkigintza). Maputo: INLD, 1980.
  • Izbranie (lan hautatuak, errusieraz). Mosku, SESB: Molodoya Gvardiya, 1984.
  • Maria (olerkigintza). Lisboa, Portugal: ALAC (África Literatura Arte e Cultura), 1988.
  • Voglio essere tamburo (olerkigintza). Venezia, Italia: Centro Internazionale della grafica di Venezia – Coop, 1991.
  • Babalaze das Hienas (olerkigintza). Maputo: AEMO, 1997.
  • Hamina e outros contos (ipuinak). Maputo: Njira, 1997.
  • Contacto e outras crónicas. Maputo: Centro Cultural Português, 1999
  • Poesia Toda (olerkigintza). Lisboa, Portugal: Caminho, 2000.
  • Obra Poética (olerkigintza). Maputo: UEM, 2002.
  • Dikter (olerkigintza). Stockholm: Ordfront, 2002.
  • Poemas da Prisão (olerkigintza). Maputo: Njira, 2003.
  • Poesia Erótica (olerkigintza). Maputo: Texto Editores, 2004.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]