José Luis Garci
José Luis Garci | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1944ko urtarrilaren 20a (80 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Aita | Manuel García Meana |
Ezkontidea(k) | Andrea Tenuta (en) (2004 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea : zuzenbide |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, telebista aurkezlea, idazlea eta zinema aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
José Luis Garci, izen osoa José Luis García Muñoz (Madril, 1944ko urtarrilaren 20a), espainiar zinemagilea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenago film laburrak egin bazituen ere, Garciren lehen film arrakastatsua Asignatura pendiente (1977) izan zen. Bere belaunaldiari buruzko gogoeta ugari azaleratzen du filmetan, frankismoaren garaiko gizartearekin zerikusia dutenak. Halakoa da Solos en la madrugada (1978), esaterako, eta Las verdes praderas (1979). Ingelesez besteko film onenaren Oscar Saria eman zioten Volver a empezar (1982) lanarengatik, eta espainiar film bati ematen zitzaion lehen Oscarra izan zen gainera.
Horietaz gainera, El crack (1980), El crack II (1983), Sesión continua (1984) eta Asignatura aprobada (1987) filmak ditu aipagarrienak. 1990eko hamarkadan, telebistarako lan egin zuen, espainiar zinemagintzaren krisia zela eta. Nolanahi ere, 1994an hasi zen berriro zinema zuzentzen, Canción de cuna filmarekin, zeinarekin irabazi baitzituen bost Goya. 1997an, La herida luminosa zuzendu zuen. 1998an, El abuelo filma estreinatu zuen, eta You Are the One, 2000n. Behin baino gehiagotan izendatu dute Oscar sarietarako. Garciren Sangre de mayo (2008) lanak, 1808ko maiatzaren 2an Madrilen gertatukoa kontatzen du.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Asignatura pendiente (1977)
- Solos en la madrugada (1978)
- Las verdes praderas (1979)
- El crack (1981)
- Volver a empezar (1982)
- El crack II (1983)
- Sesión continua (1984)
- Asignatura aprobada (1987)
- Mnemos (1988)
- Canción de cuna (1994)
- La herida luminosa (1997)
- El abuelo (1998)
- You're the One (una historia de entonces) (2000)
- Historia de un beso (2002)
- Tiovivo c. 1950 (2004)
- Ninette (2005)
- Luz de domingo (2007)
- Sangre de mayo (2008)
- Holmes & Watson. Madrid Days (2012)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.