Edukira joan

Josefina Wettergrund

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josefina Wettergrund

Bizitza
JaiotzaRonneby1830eko irailaren 2a
Herrialdea Suedia
HeriotzaHedvig Eleonora parish (en) Itzuli1903ko martxoaren 8a (72 urte)
Hobiratze lekuaNorra begravningsplatsen (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Izengoitia(k)Lea eta fru Wettergrund

Josefina Leontina Amanda Wettergrund, jaiotzez Lundberg, (Ronneby, 1830eko irailaren 2aStockholm, 1903ko martxoaren 8a)[1] suediar idazle, poeta eta argitaratzailea izan zen, Fru Wettergrund eta Lea izengoitiz ere ezaguna[2].

Josefina Wettergrund 1830ean jaio zen Eskania eskualdean. Aita Carl Gustaf Kjellberg aduana-ikuskatzailea zuen, ama, berriz, Ulrika Lundberg irakaslea. Gurasoak ezkondu gabe zeuden, eta Josefina amak bakarrik hazi zuen. Karlshamnen ikasi zuen, eta jada eskola-urteetan hasi zen ipuinak eta poemak idazten. Wilhelm von Braun poetak Josefina gaztearen hainbat poema irakurri zituen eta idazten jarraitzeko gomendatu zion[2].

Hainbat urtez irakasle pribatu gisa lan egin zuen, eta 1850etik 1857ra Ronnebyko nesken eskola zuzendu zuen. Gero Wilhelm Wettergrund telegrafistarekin ezkondu zen. Hasiera batean Ystaden bizi izan ziren, eta ondoren Kalmarren. 1866an Stockholmera joan ziren, eta han Josefinak Aftonbladet egunkarian kolaboratu zuen eta Svalan. Illustrerad veckotidning för familjekretsar astekaria sortu zuen[2][3].

1858an Småbitar på vers och prosa bilduma argitaratu zuen, Lea izengoitia erabiliz. Hitzaurrea Wilhelm von Braunek idatzi zuen. Hurrengo urteetan sail bereko beste lau liburu argitaratu zituen, baita beste hainbat poesia eta prosa bilduma ere[2][3].

1903an hil zen, 72 urte zituela, eta Stockholmeko Norra begravningsplatsen hilerrian lurperatu zuten[2].

  • Småbitar på vers och prosa (1858)
  • Nya småbitar på vers och prosa (1859)
  • Tredje samlingen (1861)
  • Fjärde samlingen (1866)
  • Tant Fridas minnesblad: novell (1866)
  • Blommor för dagen: tre berättelser (1868)
  • Femte samlingen (1869)
  • En trip till Bleking (1872)
  • Valda berättelser 1. Ur tant Ullas anteckningar (1878)
  • Logogryfer, äldre och nyare (1879)
  • Valda berättelser 2. Ur minnet och fantasien (1878)
  • Ett fågelpar berättelse (1882)
  • Sven Wandring berättelse (1882)
  • Valda berättelser 3. Tant Ullas höstblommor (1882)
  • Ett par Ronnebybilder: 1 från "Lycksalighetens ö" : 2 Karön (1884)
  • Småherrskap: verklighetsbilder i fotografi från barnens krets (1884)
  • Valda berättelser 4. Ur anteckningsboken (1888)
  • Små bref till under- och öfverklassfolk från bror och syster (1890)
  • Valda berättelser 5. Efterskörd (1903)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Suedieraz) Heggestad, Eva. (1991). Fången och fri: 1880-talets svenska kvinnliga författare om hemmet, yrkeslivet och konstnärskapet. Uppsala: Avd. för litteratursociologi vid Litteraturvetenskapliga institutionen ISBN 91-85178-19-5..
  2. a b c d e (Ingelesez) Heggestad, Eva. «Josefina Leontina Amanda Wettergrund» Svenskt kvinnobiografiskt lexikon 2018-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  3. a b (Suedieraz) Hofberg, Herman; Heurlin, Frithiof; Millqvist, Viktor; Rubenson, Olof. (1906). «Wettergrund, Josefina Leontina Amanda» Svenskt biografiskt handlexikon. , 715 or. (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]