Juan B. Eustaquio Delmas
Juan B. Eustaquio Delmas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1820ko irailaren 20a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1892ko urriaren 25a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, inprimatzailea eta idazlea |
Juan Bautista Eustaquio Delmas Garcia del Cid (Bilbo, Bizkaia, 1820ko irailaren 20a - Madril, Espainia, 1892ko urriaren 25a) kazetaria, idazlea eta inprimatzailea izan zen.[1] Gaztelania zuen lan hizkuntza. Lehen Karlistaldian Parisa jo zuen, eta han egin zituen Zuzenbideko ikasketak. Aitak zuen inprimategian El Vascongado egunkaria argitaratzen hasi zen 1840. urtean. Irurac bat egunkari liberala sortu zuen hamaika urte geroago. Bigarren Karlistaldian, lehergailu batek desegin zion liburutegi aberatsa. 1852. urtetik 1884 bitartera Bizkaiko jaurerriko inprimatzaile titulua izan zuen. Obra nagusiak: Viaje pintoresco por las Provincias Vascongadas (1846), Guía histórico descriptiba del viajero en el Señorío de Vizcaya (1864) eta Diccionario de Claros Varones de Vizcaya (1970ean argitaratua).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Calleja, Seve (2011): El impresor Juan E. Delmas. Un sueño incendiado, Bilbo, Muelle de Uribitarte Editores.