Juan Mari Narbaiza
Itxura
Juan Mari Narbaiza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1949 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Eibar, 2016 (66/67 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Juan Mari Narbaiza Arana (Eibar, Gipuzkoa, 1949 – Eibar, Gipuzkoa, 2016ko azaroaren 18a) gipuzkoar bertsolaria izan zen[1].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irratian bertsoak entzuda zaletu zen eta Arraten izan zuen lehenengo plaza 1967an, Loidisaletxe lagun zuela[2]. 1971n Xenpelar sariaren lehenengo ekitaldia irabazi zuen[3] eta 1976an Orixe saria[4]. 1980. hamarkadan Bertsolari Txapelketa Nagusian kantatu zuen, eta 1990. hamarkadan Gipuzkoako txapelketan ere bai.
Gai jartzaile eta bertso-irakasle ere ibili zen, Eibarren eta Soraluzen.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Parte hartu (4): 1980, 1982, 1986, 1989
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- Parte hartu (2): 1991, 1995
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xenpelar saria (1): 1971
- Orixe saria (1): 1976
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Juan Mari Narbaiza - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
- ↑ «Juan Mari Narbaiza bertsolaria hil da» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
- ↑ «Juan Mari Narbaiza bertsolaria hil da» etakitto.eus 2016-11-18 (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
- ↑ «Iñaki Zelaiak irabazi dau XVI. Orixe Saria» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).