Edukira joan

Karel Reisz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karel Reisz

(1966)
Bizitza
JaiotzaMoravská Ostrava (en) Itzuli1926ko uztailaren 21a
Herrialdea Erresuma Batua
 Txekia
Talde etnikoaTxekiarra
HeriotzaCamden Town eta Londres2002ko azaroaren 25a (76 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Betsy Blair (en) Itzuli  (1963 -  2002)
Hezkuntza
HeziketaEmmanuel College (en) Itzuli
Leighton Park School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, idazlea, gidoilaria, errealizadorea, produktorea, antzerki zuzendaria eta zinema-kritikaria
Lantokia(k)Erresuma Batua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraCzechoslovak army in exile (en) Itzuli

IMDB: nm0718554 Allocine: 16567 Allmovie: p107921 TCM: 159908 Edit the value on Wikidata

Karel Reisz (Ostrava, 1926ko uztailaren 21a - Londres, 2002ko azaroaren 25a) ingeles zinemagilea izan zen, jatorriz txekiarra. Hamabi urte zituela, Erresuma Batura abiatu zen naziengandik ihesi. Zinema-kritikari izan zen, eta National Film Theatre antzokian lan egin zuen. 1953an, The Technique of Film Editing (Filmak muntatzeko teknika) liburua argitaratu zuen, zinemagile askorengan eragina izan duen liburua. 1956an zuzendu zuen lehen filma Tony Richardsonekin batera, Momma Don´t Allow (Amak ez du baimenik ematen), eta Free Cinema delako dokumental-filmen mugimenduaren manifestu bilakatu zen. Bakarrean egin zuen lehen film luzean, Saturday Night and Sunday Morning (1960) lanean, senaren eta gizartearen betebeharren artean gizabanakoak duen gatazka adierazi zuen. Urte batzuk geroago, britainiar zinemagintza krisian zegoela, Estatu Batuetara jo zuen. Beste film aipagarri batzuk: We Are The Lambeth Boys (1959), Isadora (1968), The Gambler (1974, Jokalaria), Dostoievskiren eleberrian oinarritua; Who´ll Stop the Rain (1978), Sweet Dreams (1985, Amets goxoak) eta The French Lieutenant´s Woman (1981, Frantses tenientearen emaztea).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karel Reisz Aldatu lotura Wikidatan