Kataluniako prozesu subiranistari egindako epaiketaren epaiaren aurkako protestak
Kataluniako prozesu subiranistari egindako epaiketaren epaiaren aurkako protestak | |
---|---|
El Prat aireportuaren hartzea, 2019ko urriaren 14ean | |
Mota | manifestazioa, desobedientzia zibila, erresistentzia zibila, itxialdiak, greba orokorra |
Data | 2019ko urriak 14 – (bi aste eta lau egun) |
Kokapena | Katalunia, Katalan Herriak |
Zergatia | Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako auzia |
Zauritu-kopurua | 639 [1] |
Atxilotu-kopurua | >300 [2] |
Kataluniako prozesu subiranistari egindako epaiketaren epaiaren aurkako protestak Katalunian, 2019ko urriaren 14tik aurrera emandako mobilizazio-multzo bat izan zen, 20907/2017 Auzi Bereziaren epaiaren argitarapenaren aurkako erantzun gisa.
Katalunian, erantzun politikoa kale-mobilizazioa deitzera mugatu zen bitartean,[1] jendarte sozialaren erantzuna askoz nabariagoa izan zen, epaiaren aurkako erantzunerako sorturiko Tsunami Democràtic buru zen mobilizazioari hasi emanez, zeinetan ANC-k, Òmnium Cultural-ek eta CDR-ek ere parte hartu zuten.[2] Lehen astean zehar mobilizazioak oso jendetsuak izan ziren, bereziki aipagarriak direlarik lehen asteko osteguneko ikasle-mobilizazioak zein ostiraleko greba orokor zein Askatasunaren Aldeko Martxen Bartzelonarako iristea. Errepide-mozketak etengabeak izan ziren eta, egunean zehar manifestazioak baketsuak baziren ere, gauean polizia-gorputzen eta manifestatzaileen arteko tentsioa gero eta handiagoa zen, polizia-gorputzen gomazko pilotak eta ur kanoidun kamioiak erabili zituztelarik, manifestatzaileek harriak eta piroteknia zutelarik autodefentsa-mekanismo modura.[3] Halaber, kazetari askok polizien erasoak salatu zituzten ere, kazetariek egun horietako protesten berri ematen zutelaren testuinguruan erasotuak izan zirelarik.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) «La resposta ‘light’ del Parlament de Catalunya a la sentè...» www.eltriangle.eu (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
- ↑ (Katalanez) «Els CDR davant la resposta a la sentència» Ara.cat 2019-10-10 (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Barcelona vive la jornada más larga de disturbios» elperiodico 2019-10-18 (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
- ↑ (Katalanez) «Agressions i detencions a periodistes durant les protestes» ElNacional.cat (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).