Edukira joan

Katharine Burr Blodgett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katharine Burr Blodgett

Bizitza
JaiotzaSchenectady1898ko urtarrilaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLake George
HeriotzaSchenectady1979ko urriaren 12a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea 1926) Doktoretza
Chicagoko Unibertsitatea
Bryn Mawr College
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaIrving Langmuir
Irakaslea(k)Charlotte Scott
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, asmatzailea eta kimikaria
Enplegatzailea(k)General Electric
Jasotako sariak

Katharine Burr Blodgett ( Schenectady, New York, Estatu Batuak, 1898ko urtarrilaren 10a - 1979ko urriaren 12a ) fisikari eta asmatzaile aitzindaria izan zen gainazaleko ingeniaritzan eta kimikan, eta 1926an Cambridgeko Unibertsitatean Fisikan doktoratu zen lehen emakumea izan zen.[1] Bere master titulua jaso ondoren, General Electricek kontratatu zuen, non Schenectadyren laborategian lan egin zuen lehen emakumea izateaz gain, karrera zientifiko ospetsu bat ere egin zuen.[2][3]

Bere karreran zehar hainbat patente lortu zituen, eta ezagutzera eman zen batez ere kristal ez islatzailea asmatu zuelako. Bere asmakizuna kameretan, teleskopioetan, haizetakoetan, ordenagailuetan eta telebista pantailetan erabiltzen da.[4]

Hasierako urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katharine Burr Blodgett 1898ko urtarrilaren 10ean jaio zen Schenectadyn, New Yorken. Katharine Burr Blodgett eta Georgeren bigarren alaba zen. Bere aita General Electric-eko patenteen abokatu bat zen, non departamendua zuzendu zuen, lapur batek bere etxean tiroz hil zuen arte, bera jaio baino lehen. 1901ean familia Frantziara joan zen.[1]

1912an, Blodgett New Yorkera itzuli zen familiarekin, eta Rayson Eskolan matrikulatu zen. Eskola pribatu honek bere adineko mutilek jasotzen zuten hezkuntza kalitate bera eman zion. Txikitatik matematikarako talentua erakutsi zuen, eta, beraz, Blodgettek, ondoren, Bryn Mawr Collegerako beka bat irabazi zuen.[1] Bertan matematikan eta fisikan nabarmendu zen, eta Fisikako Batxilergo titulua lortu zuen.[3]

Blodgettek ikerketa zientifikoari ekitea erabaki zuen eta General Electricek Schenectadyn zuen lantegia bisitatu zuen bere azken urteko Gabonetako oporretan. Bere aitaren lankide ohiek Irving Langmuir ikertzaile kimikoa aurkeztu zioten. Bere laborategitik ibilbide bat egin ondoren, Langmuirrek Blodgetti (18 urte baino ez zituen) esan zion bere prestakuntza zientifikoa handitu behar zuela berarentzat lan egitera joan aurretik.

Bere aholkuari jarraituz, Blodgett Chicagoko Unibertsitatean matrikulatu zen 1918an, non bere master titulua lortu zuen 19 urterekin.[3] Ikerketa industrialean lanpostu bat izatea espero zuenez, tesirako gai erlazionatu bat aukeratu zuen: gas-maskaren egitura kimikoa. Lehen Mundu Gerra bere gorenean zegoen eta gas maskarak beharrezkoak ziren tropak gas pozoitsuetatik babesteko. Blodgettek, ia gas pozoitsu guztiak, karbonozko molekulek bereganatu ditzaketela ondorioztatu zuen, eta gas maskaretako materialei buruzko artikulu bat argitaratu zuen Physical Review aldizkarian 21 urterekin.[4]

1924an fisikan doktore izateko onartu zuten Sir Ernest Rutherforden Cavendish Laborategian.[3]

Cambridgeko Unibertsitatean fisikako doktoretza lortu zuen lehen emakumea izan zen, 1926an. Elektroiek merkurio ionizatuko lurrunean duten portaerari buruzko tesia idatzi zuen.[2]

1920an, Blodgett General Electricek kontratatu zuen ikertzaile zientifiko gisa, bere master titulua jaso zuenean. New Yorkeko Schenectadyko General Electric laborategian zientzialari gisa lan egin zuen lehen emakumea izan zen. Bere ikerketan zehar, sarritan Langmuirrekin lan egin zuen. Blodgett eta Langmuirrek elkarrekin lan egin zuten ur, metal edo beira gainazalak estaltzeko diseinatutako estaldura mononomolekularretan. Estaldura berezi hauek oliotsuak ziren eta nanometro gutxi batzuetako lodiera duten geruzetan jalki daitezke.[4]

1933an, kolorearen kalibragailu bat erabiliz, metodo bat garatu zuen pelikula monomolekular finen lodiera neurtzeko. Bost urte geroago, beira ez islatzailea egiteko sistema bat sortu zuen. Beira arruntak argi zati esanguratsu bat islatzen du, baina, molekula bakoitzeko (lau milioi hazbete) 44 xaboi likido geruza dituen estaldura bat erabiliz, argiaren% 99 beiratik igarotzea lortuko luke. Metodo hau # 2,220,660 patentearekin erregistratu zuen 1938ko martxoan, "Film Structure and Method of Preparation" izenarekin, urte askotan zehar kristal gardenak egiteko modua izan zena.[1]

Bere lan profesionalean 8 patente onartu zitzaizkion Estatu Batuetan eta 2 Kanadan, eta 30 ikerketa-artikulu argitaratu zituen.[1]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Katherine zientzialari garrantzitsua, azkarra eta burutua izan, zaletasun asko zituen. Aktorea izan zen bere hiriko antzerki taldean. Boluntario gisa ere eskaini zuen bere burua, gizabidezko eta ongintzako erakunde askorentzat. Olerki dibertigarriak idaztea ere atsegin zuen. Blodgettek izugarri maite zuen lorezaintza. Etxe bat zuen George lakuan, Adirondack mendietan. Kontserbazionista aktiboa izan zen Langmuir eta bere garaikideekin batera Ikerketa Laborategian. Beste emakume batzuei lagundu zien Zonta Club izeneko emakume profesionalen klub batean parte hartuz.[1]

Katherine Burr Blodgett General Electric Companytik erretiratu zen 1963an. Bere aurkikuntzak garrantzitsuak dira gaur egun ere. Oraindik erabiltzen da objektu gardenak neurtzeko modua.[1]

Sariak eta ohoreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Progress de la Photographic Society of America domina, jaso zuen lehen emakumea izan zen
  • Achievement Award of the American Association of University Women.
  • Outstanding Woman of the Year. American Woman Magazine.
  • American Chemical Societyren Garvan domina.
  • Ohorezko doktoregoak: Elmira College, Western College, Brown University, Russell Sage College.
  • American Physical Society Fellow.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g «Katharine Burr Blodgett - Engineering Hall of Fame» edisontechcenter.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  2. a b «Katherine Blodgett | Lemelson» lemelson.mit.edu (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  3. a b c d web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  4. a b c (Gaztelaniaz) García-Junceda, Andrea. (2019-02-08). «Tribuna | Mujeres que diseñan el futuro» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).