La niña de tus ojos
La niña de tus ojos (euskaraz Zure neskato begikoa) 1998ko Fernando Trueba espainiar zinema zuzendariaren tragikomedia filma bat da. Bertan, Penélope Cruz, Antonio Resines, Jesús Bonilla, Jorge Sanz, Loles León, Rosa María Sardà, Neus Asensi, Santiago Segura eta Miroslav Táborský aktoreek antzeztu zuten. Filma honen argazkigintzako arduraduna Javier Agirresarobe euskal herritarra izan zen.
Espainiako Gerra Zibilan zehar eta Bigarren Mundu Gerra aurretik, Espainiako zinemagintza ekoiztetxeak nagusiki Errepublikaren aldekoak zirenez, Frankistek Alemania Nazia eta Italia Faxistan filmatzea derrigortuak egon ziren, Berlingo UFa estudioetan filmatu zituzten filma horien artean 1938ko Florián Reyek zuzendu eta Imperio Argentina abeslari eta aktoreak antzeztutako Carmen, la de Triana ("Karmen Trianakoa") filma eta haren alemanezko Andalusische Nächte ("Andaluziar Gaua") zeudelarik.
Filmak zazpi Goya Sari irabazi zituen, Berlingo Zinemaldiko Zilarrezko Hartza Sarirako izendapena jaso zuelarik
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Gerra Zibila puri-purian dagoela, espainiar zinemagile eta aktore talde bat Alemania Nazira joan eta Berlin hiriburuko UFA estudian La niña de tus ojos ("Zure neskato begikoa") filmaren alemanezko eta gaztelaniazko bertsioa filmatzen dihardu.
Gerra atzean laga dutelako pozik eta aldi berean euren senideak eta lagunak egoera latz hartan gelditu direlako atsekabeturik, taldean bi joera politikoa duten kideek osatzen dute, euren buru Blas Fontiveros (Antonio Resines) zuzendaria dagoelarik. Lasterrera Joseph Goebbels (Johannes Silberschneider) alemaniar propaganda ministroaren abegikortasuna Macarena Granada (Penélope Cruz) espainiar flamenko abeslari, aktorea eta filmeko protagonistarekiko duen erakarpen sexualaren ondorioa besterik ez dela ohartuko dira, eta Alemanian andaluziarren papera antzezteko topatuko dizkien estra bakarrak naziek Kontzentrazio-zelaietatik ekarriko dizkien preso judu, errusiar eta ijitoak izango direla.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Penélope Cruz: Macarena Granada
- Antonio Resines: Blas Fontiveros
- Jorge Sanz: Julián Torralba
- Rosa Maria Sardà: Rosa Rosales
- Santiago Segura: Castillo
- Loles León: Trini Morenos
- Jesús Bonilla: Marco Bonilla
- Neus Asensi: Lucia Gandia
- Miroslav Táborský: Václav Passer
- Johannes Silberschneider: Joseph Goebbels
- Karel Dobry: Leo
- Götz Otto: Heinrich von Wermelskirch
- Hanna Schygulla: Magda Goebbels
- María Barranco: espainiar enbaxadorearen emaztea
- Juan Luis Galiardo: espainiar enbaxadorea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998ko filmak
- Fernando Truebak zuzendutako filmak
- Rafael Azconak idatzitako filmak
- David Truebak idatzitako filmak
- Penélope Cruzek antzeztutako filmak
- Jorge Sanzek antzeztutako filmak
- Rosa Maria Sardàek antzeztutako filmak
- Antonio Resinesek antzeztutako filmak
- Santiago Segurak antzeztutako filmak
- Götz Ottok antzeztutako filmak
- Hanna Schygullak antzeztutako filmak
- Loles Leónek antzeztutako filmak
- Neus Asensik antzeztutako filmak
- María Barrancok antzeztutako filmak
- Juan Luis Galiardok antzeztutako filmak
- Jan Přeučilek antzeztutako filmak
- Bořivoj Navrátilek antzeztutako filmak
- Oto Ševčíkek antzeztutako filmak
- Jiří Knotek antzeztutako filmak
- Jesús Bonillak antzeztutako filmak
- Andrés Vicente Gómezek ekoitzitako filmak
- Cristina Huetek ekoitzitako filmak
- Javier Agirresaroberen filmak
- Film onenaren Goya Sariaren irabazleak
- Umorezko filmak
- Drama filmak
- Zinemari buruzko filmak
- Berlinen girotutako filmak
- Frankismoari buruzko filmak