Lankide eztabaida:Ksarasola
Ongi etorri, Ksarasola, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Fitxategi guztiak (irudiak eta beste) Commons proiektura igo behar dira, dagokien lizentzia askearekin. Horretarako, erabili fitxategiak Commonsera igotzeko orri nagusia edo morroia. Administratzaileen ardura da Euskarazko Wikipediara igotako fitxategi guztiak ezabatzea. Azalpen zehatzagoetarako, irakurri hemen: «Irudien erabilerari buruzko politikak». Mila esker. |
Wikiproiektu:OpenMT2 eta Euskal Wikipedia
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Kepa: omegat programan "OpenMT-proiektua" proiektua dago eta bertan itzulpenak erakusten dira, baina orain "inportatu Mediawikitk.." eman eta URL-a sartzean ez da agertzen iturburu berria proiektuan. Uste det 10 itzulpen baino gehiago ezdituela onartzen proiektuan. Kasu horretan zer egin behar da? -Utolotu 12:14, 2 Abendua 2011 (UTC)
- Bihar komentatuko dugu Durangon. Joango zara?
Ba ez, ez naiz joatekoa. Baina, bueno iturburu bezala berbiderapen bat banuen eta hori ezabatu egin det ordenagailutik eta utzi dit beste iturburu bat sartzen. Uste dut 9 artikulutan duela muga. Nola jasotzen dituzue datuak? Noiz bidaltzen ditu? Egin ondoren ezabatu daitzeke?--Utolotu 17:28, 5 Abendua 2011 (UTC)
- Bi modu ditugu itzulpenak jasotzeko. Wikipediara igotzerakoan, eta OMegaT direktorioko proiektuko fitxategi bat eskatuta, hori bukaeran egin ahal izango dugu. 10eko topera heldu zarela eta, ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO. Bihar komentatutko dut Gorka Labakarekin ea zer aldatu behar den muga hori gainditzeko. Esango dizut.
Iraungikortasun txantiloia Donostiako Informatika Fakultatean artikuluan
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Kepa
Artikuluaren eztabaida-orrian eman dut zure erantzuna. Txantiloiaren edukia aldatu ere egin dut zertxobait. - --Joxemai; (erantzunak) 08:20, 13 maiatza 2013 (UTC)
Laguntza
[aldatu iturburu kodea]Ez, ez daukagu euskarazkoan fakultate bati buruzko arikulu nabarmenik. Baina bai beste wikipedietan, adibidez Tuck School of Business eta beste hainbat: Category:FA-Class Universities articles. Fakultate-fitxari dagokionez, sortu egin beharko litzateke txantiloia, Txantiloi:Unibertsitate infotaula har dezakezu eredu moduan, editatu eman eta ikusiko duzu nola egina dagoen. Kopiatu eta pegatu parametro batzuen izenak soilik aldatuz eginez erraza litzateke, Txantiloi:Fakultate infotaula txantiloi berri bat sortuz.---Joxemai; (erantzunak) 09:15, 13 maiatza 2013 (UTC)
«Emakume informatikariak» eta beste zenbait emakume kategoria
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Kepa. Honelako gai orokorrez Txokoan hitz egiten dugu, eta hain zuzen ere gai hori oraintxe eztabaidagai dago, zure iritzia emateko eta aurrera ateratzeko garaiz zabiltza.
Ni ere kategoria horiek ezabatzearen kontrakoa naiz, eta aurreko eztabaida hartan plazaratutako iritzi gehientsuenak bildu nahirik taxutu nuen proposamena aurrera atera zen; ez dago kategoria horiek nahitaez ezabatu beharrik.
Orain, hamahiru kategoria horietarako hiru aukera daude:
- Ezabatzea. Hori ez dugu nahi ez zuk, ez nik.
- Bozketa bidez onartu zen irizpide hori aplikatuz, bai emakumeen kategoriak, bai gizonenak sortzea.
- Hamahiru kategoria horiek (guztiak edo batzuk) salbuespentzat jota, emakumeenak besterik ez sortzea.
Azken bi aukeretatik ez dut garbi zein den onena. Animatu eta eman zure iritzia Txokoan! --Xabier Armendaritz 2014-10-14, 18:05 (UTC)
- Emakumeen kategoriak berrezarri ditut. Orain, haien pareko gizonen kategoriak sortzea falta da, txokoan nagusitu zen aukera aplikatzeko (gizonen kategoria osagarri horiek sortu ezean, ezabatu egin beharko lirateke). Lan horretan lagunduko? --Xabier Armendaritz 2014-10-28, 09:46 (UTC)
- Agian aldaketa handiegia ekar lezake Euskal Wikipedia osoan, baina egokiena ez da Informatikariak kategoria sortzea eta Ameriketako Estatu Batuetako informatikariak kategoria ere "non-diffusing subcategory" kategoria moduan ikustea. Horrela jarrita «Limor Fried» artikuluan hiru kategoria jarriko genituzke; Informatikariak (kategoria nagusia edo), Emakume informatikariak eta Ameriketako Estatu Batuetako informatikariak (non-diffusing kategoriak azken biak). Horrela ikusita ez legoke beharrik egongo Gizon informatikariak" eta antzeko guzti-guztiak sistematikoki sortzeko, interesgarriak direnetan bakarrik. Konplikatuegia litzateke? Ksarasola (eztabaida) 11:52, 29 urria 2014 (UTC)
Intxaurrondo (auzoa)
[aldatu iturburu kodea]Ez horregatik. -Euskaldunaa (eztabaida) 03:10, 22 urria 2014 (UTC)
Itzulpen automatikoa
[aldatu iturburu kodea]Zuk txertatutako bibliografia ezabatu dut. Bi arrazoi: interes-gatazka eta, hau inportanteena, itzulpen automatikoari buruz ikuspuntu orokor batetik jakiteko esanguratsuak ez direlako, oso zehatzak baitira. - --Joxemai; (erantzunak) 14:30, 7 urtarrila 2015 (UTC)
- Nire lankide orrian utzitako mezuaren erantzun gisa: bibliografia edo erreferentzia da euskaraz izatea ez da arrazoia artikulu batean txertatzeko. Wikipedia entziklopedia unibertsala da, hemen euskaraz izan arren, eta bibliografia eta erreferentzia onenak eta adierazgarrienak bildu behar ditu. Ulertuko duzunez, itzulpen automatikoaren gaia oso zabala eta sakona eta bai, begiratu dut bilatzaile espezializatuetan zein diren erreferentzia aipatuenak eta zuk (eta zure lankideak) horri buruz egindakoak ez daude postu gorenetan edo aipatuenetan, ezta urrutitik ere. Artikuluetatik monografietara pasatzen bagara (eta horiek dira adierazgarrienak gaiari ikuspuntu orokor batetik heltzeko - horretaz ari gara hemen -; pertsona batek artikulu batekin ez baitu ikasiko, liburu batekin baizik), are gutxiago. Euskarazko itzulpenari buruzko atal hipotetiko batean sartzea zilegi den zure erreferentzia horiek sartzea, bai erreferentzia moduan, baina ez bibliografia moduan. Unibertsalak eta orokorrak diren adierazgarri horietako bat bera ere ez duzu jarri. Zergatik ez zara jartzen artikulua behar bezala osatzen? (Portzierto, nabarmendu etiketa dauka baina hori kendu behar zaiola esango nuke, artikulua dagoen bezala pobrea baita). Seguru nago horri buruz asko dakizula (nik baino gehiago seguru, noski). Tematzen bazara zure erreferentziak jartzen, artikulua garatu gabe, zer pentsatu behar dut? Eta mesedez etzazu insinuaziorik egin (zerbait gustatzen ez bazait eta horrelakoak jarriz zure mezuan). Nik ez dut hemen egiten gustatzen zaidana, egin behar dena baizik (horretan saiatzen naiz, behintzat), zu zara nire ustez hemen gustatzen zaizuna jarri (zure artikuluen eta zure lagunen erreferentziak sartuz) eta egin behar ez dena egiten duena. Eta umekeriak alde batera utzi (agintzen badidazu ..., zer da hau, eskola txikiko patioa?). Modu txukun batean lan egiten baduzu, ez naiz ni izango trabak jarriko dituena. - --Joxemai; (erantzunak) 17:24, 16 urtarrila 2015 (UTC)
Saludos Kepa
[aldatu iturburu kodea]Aquí Rastrojo. Te recomiendo La Musgaña y hacer artículo de Joaquín Díaz González ;-) Un abrazo Rastrojo (eztabaida) 16:50, 9 uztaila 2016 (UTC)
Donostiarren zerrenda Wikidata-ko datuekin
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Kepa! Wikidatan bilaketa egiterakoan "jaiolekua" = "Donostia" ateratzea eskatu diogu, eta beraz, Donostian jaio direnak bakarrik agertuko dira. Mikel Erentxun Caracasen jaio zen eta horregatik ez da agertzen; bai ordea "donostiarrak" Wikipedian dugun kategorian, hala kontsideratu dugulako. Pareko adierazpen bat egon beharko luke Wikidatan "donostiarrak" eskatu ahal izateko. Maite R. Ochotorenaren kasua bestelako da. Zerrendan ez da agertzen Wikidatan informazio nahikorik ez zuelako. "Gizakia" da adierazpena baino ez zegoen osatua. Batzuk gehiago sartu dizkiot (emakumezkoa, Donostian jaioa, idazlea, gidoigilea, ikus hemen), zerrenda gaurkotu eta dagoeneko agertu da. Datu Wikidatan egon behar du, bestela ez da kontsultan agertuko. Hizkuntza askotan dauden artikuluak informazio asko dute, baina euskaraz dagoen horietan uste dut soilik oinarrizkoena hartzen du, eskuz sartu behar da gainerakoa. Txantiloiekin ez naiz oso trebean, baina Theklanek Francisco Goya artikuluan egindakoaren eredua jarraitu dut. Aukeraketa:
- P19:jaiolekua
- Q10313: Donostia
- P31:honako hau da:
- Q5:gizakia
{{Wikidata list
|sparql=SELECT ?item WHERE { ?item wdt:P19 wd:Q10313. ?item wdt:P31 wd:Q5 }
|section=
|sort=label
|columns=label:Izen-abizenak,P106:Jarduera,P19:Jaiolekua,P569,P570,P21,P18
|links=local
}}
{{Wikidata list end}}
Honan hemen {{Wikidata list}}
txantiloia. Ingelesezko bertsioan azalpen gehiago agertzen dira. Gero arte. -Xabier Cañas (eztabaida) 14:52, 9 abuztua 2016 (UTC)
Falta diren gaiak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Kepa! Atzo Rubén Ojedak Joko Olinpikoen lehiaketa honen berri eman zuen. Egiteke dauden artikuluak sartu dituzte the MissingTopics tool tresnarekin. Ikusi adibidez Espainiakoak. Hor Petscan ere proposatzen du. Proba batzuk egin ditut baina ez dakit nola atera kategoria batean falta direnak. Saiatu zaitezke ea zuk asmatzen duzun? Bestela Rubeni galdetuko diot ea berak badakien. Gero arte. -Xabier Cañas (eztabaida) 10:18, 10 abuztua 2016 (UTC)
- Kaixo Xabier, hau lortu dut, ea baliagarria zaizun!
- Olinpiar_jokoak kategorian lehen mailako definitu gabekoak
- Olinpiar_jokoak kategorian lehen eta bigarren mailako definit gabekoak
- Ksarasola (eztabaida) 22:49, 10 abuztua 2016 (UTC)
- Primerakoa da! Medikuntza kategoria sartu dut eta agian hori Josuri baliagarria zaio Medikuntzan falta direnak osatzeko. Nire froga orrian sartu dut medikuntzan falta direnen zerrenda. Eskerrik asko. -Xabier Cañas (eztabaida) 07:39, 11 abuztua 2016 (UTC)
Bozketa formalerako deialdia
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Kepa, zer moduz? Bozketa formal bat da martxan eta artikuluen egiturari dagokio. Ona izango litzateke albait jende gehienak parte hartzea. Gaiari buruzko komentarioak hemen eta, bozkatzeko, hemen. Ondo segi, eskerrik asko -Iñaki LL (eztabaida) 14:52, 25 azaroa 2016 (UTC)
Amaro Pargo
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, artikulu hau hobetzeko, eskerrik asko lagun dezake: Amaro Pargo.--88.10.66.218 15:25, 17 urtarrila 2017 (UTC)
Reporta ontzen, Uliako Lorategiak
[aldatu iturburu kodea]Gabon Kepa, zer moduz? Urteko reporta osatzen ari naiz. Uliako Lorategiez zer esan dezakegu? Ez dut ezer aurkitu, eta joko handia ematen du. Zenbakiak-eta ere lagungarriak dira... Please lehenago eta hobeto, goraintzi! -Iñaki LL (eztabaida) 20:40, 24 otsaila 2017 (UTC)
- Aupa Kepa, ointxe aurkitu dut Wikiproiektua zure aurrealdeko orrian. Estatistikaren bat gehitu badezakezu (zenbatek eta nork parte hartu, adibidez), perfekto. (Hementxe bertan) Goraintzi! -Iñaki LL (eztabaida) 12:26, 27 otsaila 2017 (UTC)
Ikusi Wikiproiektua: Wikiproiektu:UliakoLorebaratzak
Stop park destruction jardunaldia (2016-05-28)
- Wikimaratoiaren deialdia eta programa Uliako Auzo Elkartearen webgunean: Maiatzaren 28an: Uliako Lore-Baratzak wikiproiektua
- Parkeko zuhaitzen 78 argazki Commons-en
- Wiki maratoia argazkiak Commons-en
- Uliako Lore-Baratzak QR workshop argazkiak Commons-en
- Uliako Lore-Baratzak water tanks
- 40 zuhaitz mota dago parkean eta beste horrenbeste QRpediako plaka ezarri ziren parkean.
- Euskarazko Wikipedian 30 artikulu sortu genituen zuhaitz horiekin. espainieraz bazeuden hasieran baina euskaraz ez.
- 9 wikilariren artean ibili ginen lan horietan guztietan, eta beste lau pertsonak lagundu zuten argazkiak egiten, igotzen eta edukiak idazteko testuak proposatzen.
- Lan gehiena egin zen lehengo hilabetean (2015eko azaroan) eta wikimaratoiaren hilabetean (2016ko maiatzean).
- 33 txori mota ibiltzen dira parketik. Denak zeuden Wikipedian, euskarazkoan eta erdarazkoan :-)
- Guztira, 18 hilabetetan proiektuak 1.961 bisita jaso ditu.
Bukaeran parkearen artikulua osatu zen:Uliako_Mintegietako_parkea
Eta gainera, ingelesez, frantsesez eta espainierazko artikuluak ere sortu dira:
- https://en.wikipedia.org/wiki/Park_of_Nurseries_of_Ulia
- https://fr.wikipedia.org/wiki/Parc_Lore-Baratzak *
- https://es.wikipedia.org/wiki/Parque_de_Viveros_de_Ul%C3%ADa
Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan
[aldatu iturburu kodea]16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.
Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:
Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan
Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)
Mila esker!
[aldatu iturburu kodea]Mila esker Tabalakeran eman diguzun laguntzagatik! Espero dugu ikastea eta wikiproiektuetan asko eta gustora lan egitea. Ondo izan, eta hurrengo arte! Mentxuwiki (eztabaida) 21:54, 3 uztaila 2017 (UTC)
Etxebarriko emakumeen zerrenda
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Kepa! Wikidatan dauden Etxebarriko emakumeak (lista) artikulua mugitu egin dut eta WikiEmakume proiektuaren barruan sartu dut. Kontua da Wikidatan dauden Etxebarriko emakumeak (lista) ez dela artikulu entziklopediko bat berez, eta zentzu gehiago duela Wikiproiektuaren barruan sartzea. Hemen garatuko litzateke: Wikiproiektu:WikiEmakume/Wikidatan dauden Etxebarriko emakumeak (lista).-Xabier Cañas (eztabaida) 18:04, 4 uztaila 2017 (UTC)
Etxabarriko emakumeen zerrenda
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Kepaǃ Sortu duzun zerrenda hemen dago: «Wikiproiektu:WikiEmakume/Wikidatan dauden Etxebarriko emakumeen zerrenda». Izan ere, eduki entziklopedikorik ez duenez, egokiagoa da WikiEmakume wikiproiektuaren barruan agertzea. Ondo ibili. --Xabier Armendaritz 2017-07-04, 18:06 (UTC)
Proposamena: Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko modua
[aldatu iturburu kodea]Arratsaldeon, Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko Txokoan Proposamena utzi berri dut. Irakurri eta haren inguruan iritzia eta bozka ematera gonbidatzen zaitut. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:24, 22 iraila 2017 (UTC)
Emakumeen kategoriak
[aldatu iturburu kodea]Aupa Kepa! Eskerrik asko artikuluak eta kategoriak sortzeagatik, jada artikulu kopuru polita dugu eta bada garaia horrelako lan bat egitea (eta bide batez "genero-etena" apurtzeagatik) baina ideia bi besterik ez:
- Kategoria berriak sortzean ikusi hemen adostu genuena.
- Koherentziagatik: antzezlea baino, ez al da hobea aktorea?
Ondo izan. --Marklar (eztabaida) 19:26, 19 otsaila 2018 (UTC)
- Ikusi dut 'emakume antzezleak' eta 'emakume bertsolariak' kategoriak ez zeudela. Bai, hilabete baino lehen osatuko ditut kategoria bi horiek. Lehen ez zebilen Hotcat, horregatik ez dut landu emakume antzezleena, baina bai, egingo dut. Kategoria mota hau definituta egotea onuragarria izan da, euskal wikipedian zeuden (eta dauden) hutsuneak detektatzeko eta osatzen joateko :-). Bestalde, "emakume antzezleak" edo "emakume aktoreak"? Nahiago izan dut "emakume antzezleak" jartzea. Hitz hori ikusi dut begiratu ditudan artikulu batzuetan, eta horrela gainera ez nuen aukeratu behar hauen artean: "emakume aktoreak"/"emakume aktoresak"/"aktoresak". Arazorik ez dut aldatzeko inork horrela hobeto dagoela uste badu.Ksarasola (eztabaida) 19:49, 19 otsaila 2018 (UTC)
- Kar, kar. "Aktoresa" ez mesedez. Hiztegi Batuan ere ez da existitzen. Aktore eta antzezle sinonimoak direnez, nik koherentziagatik aktore nahiago dut: Kategoria:Aktoreak-n eta bere azpikategorietan beti hitz hori erabili dugulako. Baina, zure lana zure kontu. Nire aldetik primeran.-Marklar (eztabaida) 18:05, 20 otsaila 2018 (UTC)
- Kaixo,berriro. 'Mugi' egin dut kategoriaren izena. 'Emakume aktoreak' da orain. Birzuzenketa egin da automatikoki. Baina atzo kategoria horretan definitu nituen 125 artikuluak 'linboan' geratu dira, kategoria berrian ez daude. Egongo da modua hori automatikoki birdefinitzeko, ez da? Pistarik emango didazu? Ksarasola (eztabaida) 22:55, 20 otsaila 2018 (UTC)
- Kar, kar. "Aktoresa" ez mesedez. Hiztegi Batuan ere ez da existitzen. Aktore eta antzezle sinonimoak direnez, nik koherentziagatik aktore nahiago dut: Kategoria:Aktoreak-n eta bere azpikategorietan beti hitz hori erabili dugulako. Baina, zure lana zure kontu. Nire aldetik primeran.-Marklar (eztabaida) 18:05, 20 otsaila 2018 (UTC)
Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey
[aldatu iturburu kodea]Hello! The Wikimedia Foundation is asking for your feedback in a survey. We want to know how well we are supporting your work on and off wiki, and how we can change or improve things in the future. The opinions you share will directly affect the current and future work of the Wikimedia Foundation. You have been randomly selected to take this survey as we would like to hear from your Wikimedia community. The survey is available in various languages and will take between 20 and 40 minutes.
You can find more information about this survey on the project page and see how your feedback helps the Wikimedia Foundation support editors like you. This survey is hosted by a third-party service and governed by this privacy statement (in English). Please visit our frequently asked questions page to find more information about this survey. If you need additional help, or if you wish to opt-out of future communications about this survey, send an email through the EmailUser feature to WMF Surveys to remove you from the list.
Thank you!
Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey
[aldatu iturburu kodea]Every response for this survey can help the Wikimedia Foundation improve your experience on the Wikimedia projects. So far, we have heard from just 29% of Wikimedia contributors. The survey is available in various languages and will take between 20 and 40 minutes to be completed. Take the survey now.
If you have already taken the survey, we are sorry you've received this reminder. We have design the survey to make it impossible to identify which users have taken the survey, so we have to send reminders to everyone. If you wish to opt-out of the next reminder or any other survey, send an email through EmailUser feature to WMF Surveys. You can also send any questions you have to this user email. Learn more about this survey on the project page. This survey is hosted by a third-party service and governed by this Wikimedia Foundation privacy statement. Thanks!
Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey
[aldatu iturburu kodea]Hello! This is a final reminder that the Wikimedia Foundation survey will close on 23 April, 2018 (07:00 UTC). The survey is available in various languages and will take between 20 and 40 minutes. Take the survey now.
If you already took the survey - thank you! We will not bother you again. We have designed the survey to make it impossible to identify which users have taken the survey, so we have to send reminders to everyone. To opt-out of future surveys, send an email through EmailUser feature to WMF Surveys. You can also send any questions you have to this user email. Learn more about this survey on the project page. This survey is hosted by a third-party service and governed by this Wikimedia Foundation privacy statement.
Results from global Wikimedia survey 2018 are published
[aldatu iturburu kodea]Hello! A few months ago the Wikimedia Foundation invited you to take a survey about your experiences on Wikipedia. You signed up to receive the results. The report is now published on Meta-Wiki! We asked contributors 170 questions across many different topics like diversity, harassment, paid editing, Wikimedia events and many others.
Read the report or watch the presentation, which is available only in English.
Add your thoughts and comments to the report talk page.
Feel free to share the report on Wikipedia/Wikimedia or on your favorite social media. Thanks!
--EGalvez (WMF)
19:25, 1 urria 2018 (UTC)
Commonseko UEUren estekak hautsita
[aldatu iturburu kodea]Gabon Kepa! UEUko esteka batzuk hautsita daude, mapen jatorria zehazten dutenak (http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/mapak), alegia. AnttonUgarte jartzen du igotzaile gisa, baina ez dirudi dagoeneko aktibo dagoenik. Ikus hemen; une honetan, ez doaz inora, beharbada konpontzea merezi du... Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 22:42, 26 abendua 2018 (UTC)
- Berari ere utziko diot mezu bat, badirudi artean ere Commonsen badabilela. Iñaki LL (eztabaida) 23:08, 26 abendua 2018 (UTC)
eu txantiloia
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Ksarasola,
Aldaketa hori 3 arrazoiengatik egin nuen:
- Lehenik, azkar-azkar egin nuen uste nuelako akats bat zela, agian nahi gabe egindako zerbait. Ez nuen ezer ikusi eztabaidan ezta beste lekuetan (agian gutxi bilatu nuen). Batzuetan gertatzen da gauzak nahi gabe ezabatzen ditugula eta, horrelako kasuetan, berrezarri egiten dut.
- Bigarrenik, ez dut uste horrelako txantiloi bat existitzen bada, hustu edo desaktibatu behar denik. Norbanakoak erabaki beharko luke erabili ala ez. Tresna hori hor badago, agian norbaitek erabili nahiko du. Txantiloia bera ez ezabatzea, baina bere edukia bai, ez zait oso bidezkoa iruditzen.
- Azkenik, ez nago guztiz ados euskarazko wikipedian lotura bat euskaraz dagoela ez adieraztearekin. Batzuetan, lotura ugari daude eta ia denak erdaretan (ingelesez gehien bat) eta euskarazkoa horrela adieraztea zerrendatik irtenarazten du, eta agian berau irakurtzeko gogoa piztu. Adibidez, Esne_Bidea#Erreferentziak artikuluan, erreferentzia bakarrak eramaten du euskarazko artikulu batera (-(Euskaraz)Jesus Agirre Galaxiak Frantses Bidea Elhuyar.). Horrela agertzean, "gogo" gehiago ematen du artikulua irakurtzeko.
Horregatik desegin nuen aldaketa. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 13:01, 20 urria 2019 (CEST)
- Nire ustez berriro jarri beharko genuke azken urtean ibili den moduan. Komentatu dezakegu Xabier Armendaritzekin, edo agian Txokoan.
- Berez, txantiloia ez dago ezabatuta (informazio hori interesgarria da Wikipedia osoan zenbait bilaketa edo tratamendutan erabili ahal izateko), baina euskarazko artikuluetan erabiltzen denean ez du testurik ekartzen.
- Beste hizkuntzetan begiratu dut eta bakarrik markatzen dituzte beste hizkuntzetan dauden erreferentziak. Begiratu dut https://en.wikipedia.org/wiki/The_New_York_Times ingelesez eta espainieraz eta argi dago 200 erreferentzietan ez dutela markatzen ingelesez daude. Espainierazkoan bakarrik markatzen du espainieraz ez dagoena.
- Zuk esandako Esne bidearen artikuluan erreferentzia asko erdaraz daude, gehienetan ez dago markatuta erreferentzia ingelesez dagoela (horrela egin beharkolitzateke uste dut nik), eta horrela balitz euskarazko artikuluak ikusteko errazak ere izango lirateke.
- Bestalde nik gaur definitu dut artikulu bat Pantxika Telleria, eta erreferentzia guztiak euskarazko etiketa horrekin egonda oso itsusi geratzen dela uste dut.
- Bai nik uste dut lehengo asteko egoerara itzultzea hobea dela. Baina ondo egon daiteke besteei galdetzea, eta zuk diozun bezala argumentazio hau txantiloiaren eztabaida orrian jartzea. Aurrerantzean ere orain egiten dugun eztabaida hau kontuan har dadin. Ksarasola (eztabaida) 22:50, 20 urria 2019 (CEST)
Onak nabarmen lehiaketa martxan da
[aldatu iturburu kodea]Onak nabarmen lehiaketa martxan da. Helburua artikulu on gisa identifikatuta dauden batzuk nabarmen izatera eramatea da. Parte hartu eta irabazi Gabonetako saski ederra! |
Oskorriren kantuak
[aldatu iturburu kodea]Aupa!! Abestien hitzek copyright dute. Adibide batzuk bai baina osorik ez. Bestetik, oso lan polita! Ondo izan. --Marklar (eztabaida) 17:26, 12 abuztua 2020 (CEST)
- Parkatu @Marklar2007:, hitzak hainbeste tokitan ikusi ditudanez, azkenean ahaztu egin zait Wikipedian ezin zirela osorik jarri. Moldaketak egin ditut, hitzen azalpena gehitu dut eta orain abestiko hitz guztiak ez dira erakusten, tarteka-tarteka zati batzuk bakarrik. Pena da, idatzi beharko genioke Sarasuari edota Oskorriri baimena eskatzeko. Insumisioarena eta Euskaldun berriaren balada. Ondo izan.Ksarasola (eztabaida) 00:58, 22 abuztua 2020 (CEST)
Bilbaopediaren lizentzia
[aldatu iturburu kodea]Aupa Kepa! Bilbaopediaren lizentzia itxia da. Copyrightarekin publikatzen dute guztia eta ezin da kanpoan erabili. Erreferentziak bai, baina zuzenean kopiatu ez. -Theklan (eztabaida) 10:51, 9 urtarrila 2021 (CET)
- Parkatu, ez nekien. Nahastu egin naiz beste CC-BY-SA toki honetan ikusi dudalako https://www.bestekaleak.eus/emakumeak/raimunda-royo . Ea nola konpontzen dudan. Eskerrik asko. Ksarasola (eztabaida) 10:59, 9 urtarrila 2021 (CET)
Doktore-tesiak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Kepa! Gorka Salces artikulua hobetzen ari nintzen, sartu dut Wikidatan bere tesia, eta konturatu naiz ez dugula ia artikulurik tesia erakusten dutenak, gutxiago euskaraz dakitenen artean (bakarra dela esaten dit Wikidatak. Zuk gai hau oso ondo kontrolatzen duzu... agian Wikidatan gehitu ahal ditugu datu horiek? -Theklan (eztabaida) 20:38, 23 urtarrila 2021 (CET)
- Kaixo @Theklan:. Ez dakit ondo ulertzen dudan. Falta direnak. gutxi direnak dira... tesiak beraiek, ez da? Bai, nik ez dut horrelakorik sortu Wikidatan. Titulu eta informazio asko sartu izan dut hainbat tesiegileren Wikipediako artikuluan, baina tesiarekin inoiz sortu wikidata itemik sortu. Interesik baduzu agian egin genezake modu erdiautomatikoan. Euskarazko ia 600 tesi daude hemen: TESIKER Tesia bilatu - euskadi.eus Edo hobeto hemen: 835 tesi csv formatuan hartzeko aukerarekin: Ingumako 835 tesi Bestalde bada urtebete edo bi Euskarazko tesi egileak kategoria osatzen ari naizela (~70 artikulu). Espainierazkoetan (Teseo tesis), Aupa Galder Ksarasola (eztabaida) 01:12, 24 urtarrila 2021 (CET)
- CSV horrekin egin daiteke lana automatizatu, egia esan. Ez du oso zaila ematen. Theklan (eztabaida) 09:51, 24 urtarrila 2021 (CET)
- OpenRefinerekin di-da batean egingo duzu, ez da? Ahal baduzu gehitu Ingumako erreferentzia orokor hori eta listo! AupaKsarasola (eztabaida) 15:03, 24 urtarrila 2021 (CET)
- CSV horrekin egin daiteke lana automatizatu, egia esan. Ez du oso zaila ematen. Theklan (eztabaida) 09:51, 24 urtarrila 2021 (CET)
Oinarrizko kolore
[aldatu iturburu kodea]Kaixo! Aldaketa txiki bat egin dut zuk hasitako Oinarrizko kolore artikuluan, Euskaltermeko erreferentzia erabiliz. Ados egongo zarelakoan, --josugoni (erantzun hemen) 09:06, 4 maiatza 2022 (CEST)
- Bikain, Josu. Artikuluaren gorputz nagusia egin nuen, bai, baina oraindik gauza batzuk egin daitezke borobiltzeko. adibidez zuk egin duzuna. ik oraingoz ez dut egingo, Eskerrik asko! Ksarasola (eztabaida) 10:36, 4 maiatza 2022 (CEST)
Musika teoriari buruzko artikuluak
[aldatu iturburu kodea]Aupa Kepa:
Lehenik eta behin eskerrak emotea, musika teoriari buruzko artikuluei dagokionez euskarazko wikipedian hobetu beharra daukagulako, egiten ari zaren lana behar beharrezkoa zen.
Hala ere, ez fidatu larregi itzultzaile automatikoaz, lan ederra egiten du bai, baina Tonalitate paralelo artikulan adibidez aho-korapio ederra utzi digu, ez dago azalpena ulertzerik. Artikulu hau nik-neuk begiratu dezaket, baina denak ezingo ditut begiratu...
Segi gaiarekin, hutsune garrantzitsua betetzen ari zara, eta ondo izan Lainobeltz (eztabaida) 19:58, 5 apirila 2023 (CEST)
- bai, hobeto zegoela uste nuen. Parkatu.
- Utzi niri apur bat txukuntzen,mesedez,
- gero pasako dizut azken errepasoa egiteko. Esango dizut
- Eskerrik asko, esateagatik. Ksarasola (eztabaida) 20:04, 5 apirila 2023 (CEST)
- Ederto. Eskerrikasko :) -Lainobeltz (eztabaida) 20:06, 5 apirila 2023 (CEST)
- listo. Handik eta hemendik zuzenduta... esaldi batzuk berreginez... bertsio minimo bat utzi dudala uste dut. Begiratu orain, mesedez. Eskerrik asko. Ksarasola (eztabaida) 20:29, 5 apirila 2023 (CEST)
- Ederto. Eskerrikasko :) -Lainobeltz (eztabaida) 20:06, 5 apirila 2023 (CEST)
Martin Lopez Isasi
[aldatu iturburu kodea]Kaixo! Aizu, UEUren egoitza den Markeskua jauregiaren "eraikitzaile" izan zen Martin Lopez Isasik ez du artikulurik euskarazko Wikipedian, eta ikusten dudanez doktoretza-tesi bat aurkeztu da berriki eta libururen bat ere badago. Ziur UEUri interesatzen zaiola bere biografia egitea! Theklan (eztabaida) 17:50, 2 maiatza 2023 (CEST)
- Eskerrik asko, esateagatik.
- Bai, egin beharko dugu! Ksarasola (eztabaida) 18:15, 2 maiatza 2023 (CEST)
Bankarra lankidearen galdera
[aldatu iturburu kodea]Arratsalde on, Kepa proba orri bat sortu dut, frantsesezko Wikipediatik artikulu bat kopiaturik eta orain artikulu gisa publikatu nahi nuke, baina ez dakit nola egin. Zein da manera egokiena? Eskerrik asko Bankarra (eztabaida) 14:02, 8 iraila 2023 (CEST)
- kaixo @Bankarra, errazena eta informazio guzti-guztia ondo pasatzeko hau da:
- 1. Proba-orrian goiko aldean klikatu "Aldatu iturburu kodea".
- 2. Kode-formatuan agertuko den artikuluko testu guztia aukeratu eta kopiatu.
- 3. Bestalde, goi-goian artikuluak bilatzeko leihotxoan sortu nahi duzun artikuluaren etiketa (izenburua) idatzi, eta klikatu "Bilatu", adibidez "XXXXX"
- 4. Esango dizu horrelako artikulurik ez dagoela. baina honelako zerbait ere esango dizu: "Sortu «XXXXX» orria wiki honetan!". Klikatu «XXXXX» zure artikulua sortzen hasteko.
- 5. Leiho berri bat zabalduko da artikulua idazteko. Goian eskuinaldean dagoen "Sortu iturburua" klikatu.
- 6. Itsatsi ezazu hor proba-orrian kopiatu duzun testu guztia.
- 7. "Orrialdea argitaratu" botoi urdinean klikatu.
- Listo, ez da erraz-erraza, baina... baietz lortu! Aupa Bankarra wikilari hori! Ksarasola (eztabaida) 14:50, 8 iraila 2023 (CEST)
- Kaixo berriro, @Bankarra, Suposatu dut lehengo erantzunean testua euskarara itzulita zenuela.
- Ez baduzu itzulita. Laguntza izan dezakezu itzulpena egiteko. Goian eskuinaldean pertsonatxo baten ikonoan klikatu. Agertu zaizun menuan "Itzulpenak" aukeratu. Pantaila berri bat azalduko zaizu. esan zein artikulu itzuli nahiz duzun, zein hizkuntzatatik eta zein hizkuntzara, eta hasi paragrafoz paragrafo itzultzen.. Ksarasola (eztabaida) 14:57, 8 iraila 2023 (CEST)
Oriako Burdin Aroko herri gotortuen mapa
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Kepa:
Murumendi artikuluan jarri duzun Oriako ibarreko herri harresituen mapa "Murumendiko herri harresitua" artikuluan ere sartu dut, bai eta "Intxurreko herri harresitua" eta "Buruntza" artikuluetan. Bestalde, galdetu nahi ditu nola egien den m apa mota hori. Aspaldi Euskal herriko herri harresituen mapa egin asmo nabil, eta agian erromatar garaiko aurkikuntzena ere, baina orain arte egin ditudan mapak honelakoak dira: https://eu.wikipedia.org/wiki/Axtrokiko_ontziak#Mapa mapa konplikatuak dira datu asko sartu nahi badira. Zuk erabiltzen duzuen sistema, ordea, sinpleagoa ematen du. Posible ahal da, datu base bateko datuak hartu, edo SIG batean egindako mapa bat, eta nolabait Wikipediako mapa batera eraman? Python programazio-lengoaia erabilita, adibidez?
Ondo izan. --Suna no onna (eztabaida) 20:11, 14 abendua 2023 (CET)
- Kaixo @Suna no onna:. Pozten naiz mapa mota hori zuri gustatu izana. Irailean bisitatu genuen Basagain, eta asko gustatu zitzaigun. Eskatu zidaten Wikipedian zerbait jartzeko. Baina... sorpresa! Aste batzuk lehenago bikain jantzi zenuen zuk artikulua. Hori bakarrik ez, zenbat eta zenbat artikulu egin dituzun arkeologiari buruz azkenaldian. Bikain! Aste honetan Intxurren egon gara.
- Begiratu dut Axtrokiko mapa, ez da nik jarri dudana baino konplikatuagoa, azalduko dizut nahi baduzu. Dena dela begiratu nahi dut nola egin mapa bat wikidatako datuekin. Hori errezago izan daitekeela uste dut. Esango dizut. Aupa. Ksarasola (eztabaida) 22:02, 14 abendua 2023 (CET)
- Lehen aukeratxo bat:
- Lehen Wikidatan "kastro" moduan jarrita daudenen mapa (Euskal Herrikoak): https://w.wiki/8W2w
- Wikidatan "arkeologia aztarnategi" moduan jarrita daudenen mapa (Euskal Herrikoak): https://w.wiki/8W2k
- Wikidatan horrelako gehiago definituz gero, denak azalduko lirateke irudi horietan. Ksarasola (eztabaida) 22:35, 14 abendua 2023 (CET)
- Kaixo @Suna no onna:. Pozten naiz mapa mota hori zuri gustatu izana. Irailean bisitatu genuen Basagain, eta asko gustatu zitzaigun. Eskatu zidaten Wikipedian zerbait jartzeko. Baina... sorpresa! Aste batzuk lehenago bikain jantzi zenuen zuk artikulua. Hori bakarrik ez, zenbat eta zenbat artikulu egin dituzun arkeologiari buruz azkenaldian. Bikain! Aste honetan Intxurren egon gara.
- Begiratu dut Axtrokiko mapa, ez da nik jarri dudana baino konplikatuagoa, azalduko dizut nahi baduzu. Dena dela begiratu nahi dut nola egin mapa bat wikidatako datuekin. Hori errezago izan daitekeela uste dut. Esango dizut. Aupa. Ksarasola (eztabaida) 22:02, 14 abendua 2023 (CET)
- Lehen aukeratxo bat:
- Lehen Wikidatan "kastro" moduan jarrita daudenen mapa (Euskal Herrikoak): https://w.wiki/8W2w
- Wikidatan "arkeologia aztarnategi" moduan jarrita daudenen mapa (Euskal Herrikoak): https://w.wiki/8W2k
- Wikidatan horrelako gehiago definituz gero, denak azalduko lirateke irudi horietan. Ksarasola (eztabaida) 22:35, 14 abendua 2023 (CET) Ksarasola (eztabaida) 09:30, 22 abendua 2023 (CET)
- Kaixo, berriz. Honanzko esteka duten orriak
- Ni Basagainen induskatzen egon nintzen duela urte batzuk, eta Munoaundin, Buruntzan, Santiagomendin, eta abar, bai eta erromatar garaiko hainbat lekutan. Urteak dira ez direla karta arkeologikoak egiten, eta ez da fundamentuzko datu base digitala egin, ez eta mapa digitalak sortu, Katalunian edo Erresuma Batuan bezala, edo beste hainbat herritan. Nire asmoa da Wikipedi Wikidata eta Wikimedia Commons erabiltzea hutsune hori maila batean betetzeko. Bai Burdin Arorako, nola erromatar garaiko eta Antzinako euskarazko hitzak dituzten inskripzioterako. UEUren Humanitate digitalak ikastaroa egin nahi nuen horretarako, hain zuzen. Horregatik Wikidata eta mapak lotzea garrantzitsua da. Argazkiak ere falta dira, aztarnategiena eta aurkitutako materialeena, museotan edo gordailuetan daudenak.... baina apika, apika. Egin duzuna begiratu dut eta atentzioa eman dit "kastro" moduan definituta dauden item asko ez direla agertzen. Bestalde, bizileku guztiak ez dira herri harresituak... Arkeologia-aztarnategi moduan definituta daudenak ere askoz gehiago dira. Dena den, bihar bertan banoa kanpora eta urtarrilaren 14 arte ez naiz itzuliko. Orduan begiratuko det hobeto.
- Euskal Herriko "kastroak" (hobe herri harresitu gariak) artikulu honetan biltzen ari naiz: Euskal Herriko kastroak.
- Eskerrik asko erantzunagatik. Suna no onna (eztabaida) 11:38, 22 abendua 2023 (CET)
- Ados, @Suna no onna, urtarrilean begiratuko dugu. Agertzen ez badira, Wikidatan ondo jarrita ez dagoelako, osatuko dugu ;-) ondo ibili Ksarasola (eztabaida) 17:40, 22 abendua 2023 (CET)
- Badakit zergatik ez diren agertzen. Urtarrilean hitz egingo degu. Ondo pasa festak. Mentxu Suna no onna (eztabaida) 17:51, 22 abendua 2023 (CET)
- Kaixo berriz, Kepa:
- Itzuli naiz eta Gipuzkoako Burdin Aroko herri harresituak wikidatatu eta guztietan koordenatuak jarri ditut. Orain horiek https://w.wiki/8W2w mapan agertzen dira, bat ezik: Munoaundi (Q85965846). Ez dakit zergatik ez den agertzen. besteekin alderatu dut eta ez dut desberdintasunik topatzen datuetan. Begiradatxo bat botako zenioke? Suna no onna (eztabaida) 19:24, 17 urtarrila 2024 (CET)
- Bai, @Suna no onna zeozer arraro gertatzen da Munoandirekin. Hobeto begiratu behar dut. Zorionak egin duzun lanarengatik ;-) Ksarasola (eztabaida) 13:13, 18 urtarrila 2024 (CET)
- Ados, @Suna no onna, urtarrilean begiratuko dugu. Agertzen ez badira, Wikidatan ondo jarrita ez dagoelako, osatuko dugu ;-) ondo ibili Ksarasola (eztabaida) 17:40, 22 abendua 2023 (CET)
hazkunde (crecimiento) ≠ hazkuntza (educación; crianza, cultivo)
[aldatu iturburu kodea]Adi, Kepa!
Bi kontzeptu hauek ongi bereizi behar dira:
hazkunde (crecimiento) ≠ hazkuntza (educación; crianza, cultivo)
- :-)
Urte berri on!
.--- Xabier Armendaritz 2024-01-04, 18:20 (UTC)
- @Xabier Armendaritz: |Eskerrik asko, Xabier. Ez nintzen konturatu ni. Baina kontua da... "Formak Hazkuntzan" dela izen ofiziala. Begiratu San Telmon, adibidez. Egileari edo San Telmori esan beharko genioke eskultura izen desberdina duela euskaraz eta erdaraz, ideia ez dela berdina. ;-)
- Artelan baten izen «ofiziala» ez dakit nork erabaki behar duen, baina Donostia Turismoa erakunde ofizialak Formak hazkundean izena darabil... Besarkada bat. --Xabier Armendaritz 2024-01-06, 15:14 (UTC)
Basagaino herri gotortua
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, kepa: ikusi dut artikuluan oso argazki interesgarriak jarri dituzula, Gordailuko zaharberritzaileak Georgio Studerek berak igota eta Xabier Peñalverren liburukoak. Horrelako argazkiak, objektuenak eta aztarnategiko airetiko ikuspegiak eta planoak batez ere, interesatzen zaizkit beste aztarnategietarako. Haiekin hitz egin duzu irudiak Flikrera igo ditzaten ala igota aurkitu dituzu? Galdera egiten dizut, arkeologoekin edo gordailurekin hitz zegin daitekeelako objektu gehiagoren argazkiak igo ditzaten.--Suna no onna (eztabaida) 14:40, 22 otsaila 2024 (CET)
- @Suna no onna bai, Xabier Peñalverrek pasa dixkit Flickrren jarri ditudan argazkiak. eta orain pixkanaka ari gara Commonsera igotzen, aldi berean egileen baimenak postaz bidaltzen. ;-) Ondo, proposatuko fiogu, argazki gehiago igotzeko. berak interes berezia du Praileaitzekin. Aupa! Ksarasola (eztabaida) 16:14, 22 otsaila 2024 (CET)
- Kaixo. Objektuen deskribapenean, jar daiteke non dauden gordeta eta erakutsita? Objektuen kasuan ideala da jartzea zer inbentario edo bilduman dauden, zer museo edo biltegitan, testuingurua, neurriak, proposatutako datak, bibliografia... hori asko da, eta oraingoz ezin dugu egin, baina komenigarria litzateke, non dagoen gordeta jartzea.
- Hori oso ondo egina dute hemen:The Portable Antiquities Scheme. Adibidez, objektu honetarako: File:Iron Age to Early Medieval Glass Bead. (FindID 138695).jpg Guk ez dugu azpiegiturarik horrelako zerbait egiteko, eta gainera, aurretik, administrazioen katalogoak egon beharko lirateke, baina kontuan hartzekoa da, nik uste. Suna no onna (eztabaida) 14:16, 23 otsaila 2024 (CET)
- Basagaingo objektu guztiak Irun GORDAILUAn daudela, esan dit Peñalverrek. Esaldi bat jarriko dut artikuluan. Eskerrik asko @Suna no onna Ksarasola (eztabaida) 19:37, 23 otsaila 2024 (CET)
Burdin Aroko herri harresituen mapa
[aldatu iturburu kodea]Une honetan, Burdin Aroko herri harresituen mapan, Muñoaundi (Munoaundi) agertzen da, baina Arabako asko falta dira, besteak beste: Arkiz (Q124331278) --Suna no onna (eztabaida) 14:40, 22 otsaila 2024 (CET)
- Orain bai, orain Arkiz herri harresitua agertzen da. Wikidatan falta zen kokapena Trenpese-n dagoela jartzea (Honako erakunde administratiboan dago: Tresponde). Gehitu dut dato hori eta orain bai, orain azaltzen da Arkiz, Gasteiztik gertu hego mendebaldean. :-) Zein gehiago ez da azaltzen? Aupa Ksarasola (eztabaida) 17:12, 23 otsaila 2024 (CET)
- Orain bai, @Suna no onna, orain Arkiz herri harresitua agertzen da. Wikidatan falta zen kokapena Trenpese-n dagoela jartzea (Honako erakunde administratiboan dago: Tresponde). Gehitu dut dato hori eta orain bai, orain azaltzen da Arkiz, Gasteiztik gertu hego mendebaldean. :-) Zein gehiago ez da azaltzen? Aupa Ksarasola (eztabaida) 17:13, 23 otsaila 2024 (CET)
- Eskerrik asko. Begiratuko ditut besteak. 67.218.230.221 17:16, 23 otsaila 2024 (CET)
- hau ikusi dut: itsas mailaren gainetiko altuera zehaztuta ez duten itemak, ez dira SQRL eskaeraren emaitzan ateratzen. Suna no onna (eztabaida) 13:11, 25 otsaila 2024 (CET)
- Bikain! lehen 62 puntu azaltzen ziren. Altuerarena hautazko moduan jarrita 76 azaltzen dira :-) Hau da galdera berria: https://w.wiki/9HGp Begiratu, mesedez ea oraindik baten bat falta den. Ksarasola (eztabaida) 13:27, 25 otsaila 2024 (CET)
- Kaixo, @Suna no onna, Pantaila-argazki bat egin dut wikidatako maparekin, eta Euskal_Herriko_kastroak artikuluan gehitu dut ([[https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_kastroak). Mapa interaktibora zuzenean joateko esteka bat ere sartu dut (https://w.wiki/9KVw). Aupa Ksarasola (eztabaida) 01:03, 29 otsaila 2024 (CET)
- Ondo. Dena den, puntu asko falta dira oraindik: Nafarroako gehienak eta Iparraldeko ia denak. Suna no onna (eztabaida) 10:06, 29 otsaila 2024 (CET)
- Ondo, @Suna no onna, segi ezazue Nafarroa eta Ipar EHkoekin. Mapa interaktiboan momentuan bertan azalduko dira koordenatuak sartuz gero. Eta nahi duzunean, hainbat kastro berri sartutakoan, argazki estatiko berri bat jarriko dugu. Aupa. lan ederra egiten ari zarete! Ksarasola (eztabaida) 15:54, 29 otsaila 2024 (CET)
- Ondo. Dena den, puntu asko falta dira oraindik: Nafarroako gehienak eta Iparraldeko ia denak. Suna no onna (eztabaida) 10:06, 29 otsaila 2024 (CET)
- hau ikusi dut: itsas mailaren gainetiko altuera zehaztuta ez duten itemak, ez dira SQRL eskaeraren emaitzan ateratzen. Suna no onna (eztabaida) 13:11, 25 otsaila 2024 (CET)
- Eskerrik asko. Begiratuko ditut besteak. 67.218.230.221 17:16, 23 otsaila 2024 (CET)
- Orain bai, @Suna no onna, orain Arkiz herri harresitua agertzen da. Wikidatan falta zen kokapena Trenpese-n dagoela jartzea (Honako erakunde administratiboan dago: Tresponde). Gehitu dut dato hori eta orain bai, orain azaltzen da Arkiz, Gasteiztik gertu hego mendebaldean. :-) Zein gehiago ez da azaltzen? Aupa Ksarasola (eztabaida) 17:13, 23 otsaila 2024 (CET)
Leaburuko aldarearen argazkiak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Ksarasola. --Suna no onna (eztabaida) 10:23, 17 ekaina 2024 (CEST) naiz: Aranzadiko komunikazio arloarekin hitz egin dut eta esan didate argazkiak egin zituen pertsonarekin hitz egingo duela ea baimena ematen diguten argazkia Commonsera igotzeko. Ez dakit lortuko dugun, esan didatenez, argazkiak Juantxo Egaña argazkilariarenak direlako eta profesionalek beren eskubideak gorde nahi ziaten dute. Dena den, mail bat bidali behar diot eta mail horretan, emango digun baimenaren "formularioa" edo bidali nahi diot. Zuk Xabier Peñalverri bidali zeniona bidal diezadakezu? --Suna no onna (eztabaida) 10:23, 17 ekaina 2024 (CEST)
- Bidali dizut mezu elktroniko batean, Mentxu. Aupa! Ea lortzen duzun! Ksarasola (eztabaida) 10:30, 18 ekaina 2024 (CEST)