Lankide eztabaida:Urtar
Aznar / Azeari
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Urtar. Euskal Wikipedian erabaki genuen antroponimia kontuetan EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak lanari jarraitzea; eta hor Tota Aznar ageri da. Beraz, atzera botako ditut zuk egin dituzun Aznar → Azeari aldaketa guztiak. Gainera, Euskaltzaindiak euskara baturako Aznar izena onartua du.
Hala eta guztiz ere Aznar → Azeari aldaketa egin behar dela oinarritzeko arrazoiak dituzulakoan baldin bazaude, eztabaida bat abia dezakezu Txokoan. Wikilarien adostasuna lortzen baduzu, aldaketa hori egin ahalko da.
Ondo izan, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz 2015-07-04, 17:36 (UTC)
- Goian esandako zuzenketa egitean, konturatu naiz egin dituzun aldaketak gehien-gehienak argi eta garbi Euskal Wikipediaren onerako eta koherentziaren mesedetarako izan direla: Oneka Gartzia → Oneka Gartzez, Urraka Gartzia → Urraka Semenez...
- Beraz, aldaketa guztiz zentzuzko eta mesedegarri horiek zabaldu eta indartu ditut. Bejondeizula, eta, esan bezala, segi wikipediagintzan! -Xabier Armendaritz 2015-07-04, 18:43 (UTC)
- Euskaltzaindiaren erabakiei men egiteari dagokionez, hain zuzen ere Euskal Wikipediako politiketatik lehena WP:EuskaraBatua da: «Hizkuntzaren arloan, euskarazko entziklopedia hau euskaldun guztientzat denez eta hizkuntza honi batasuna emateaz arduratzen den akademia Euskaltzaindia denez, oro har haren arauei jarraitu behar zaie». Beraz, antroponimiaren politika, wikipedia honetako seigarrena denez, lehendabiziko horren mende geratzen da, eta hala jokatu izan dugu beti: Euskaltzaindiaren arauen eta EIMAren zerrendetako izenen artean kontraesanik izanez gero, Euskaltzaindiak araututakoa aplikatu dugu. Dena dela, argigarria da zuk esandako oharra, eta antroponimiako politikan jasoko dut.
- Aznar → Azeari eta Belasko → Berasko aldaketez den bezainbatean, zure argudioen pisua onartzen dut, eta neure iritziaren baitan balego berehala egingo nituzke aldaketa horiek. Hala ere, kontuan hartzekoa da Aznar eta Belasko formak ere euskara baturako onartuak dituela Euskaltzaindiak, eta forma historikoez araurik ez duela eman, ez eta gomendiorik ere. Zuhurrena, beraz, lehenean (Aznar) EIMAren zerrendetako Tota Aznar sarreran jasotako forma erabiltzea eta bigarrenean (Belasko) egungo euskara batuan zabalduena den forma erabiltzea delakoan nago. Euskaltzaindiak horretaz araurik edo gomendiorik ematen badu edo EIMAk bere zerrendak aldatzen baditu, besterik gabe aplikatuko genituzke, jakina. Bestela, wikilarien artean gehiengo baten adostasuna lortu beharko litzateke bi aldaketa horiek egiteko.
- Eskerrik asko zure azalpen ederki dokumentatu eta argigarriengatik. --Xabier Armendaritz 2015-07-06, 18:21 (UTC)
Arabierazko izenak
[aldatu iturburu kodea]Egun on, Urtar. Eskerrik asko egin duzun lan bikain horrengatik. Artikuluen izenak aldatu ditut, bat izan ezik. Izan ere, zalantza sortu zait aldaketa honekin:
- Abdulah → Abd Allah («Abdulah I.a Kordobakoa» artikulua).
Ez dut Euskaltzaindiaren 165. arauko zer zatitan oinarritzen den. Argituko didazu? --Xabier Armendaritz 2015-09-30, 11:00 (UTC)
Izenburuak aldatu
[aldatu iturburu kodea]Egina. --Xabier Armendaritz 2015-11-05, 20:11 (UTC)
Gaur eskatutakoak ere aldatu ditut, baina ez zalantzarik gabe. Zehazki, Fortun → Ortitz horrek eragin dizkit duda gehien. Oinarri sendoa duzu hala egiteko? Egia da Fortun izenaren euskal forma Orti dela (hala du jasota Euskaltzaindiak EODAn), baina hortik urrats bat harago joatea da abizena sistematikoki Ortitz erara ekartzea...
Fortun → Ortitz euskaratze horretarako oinarria ematen duen erakusgarririk baduzu, historiari buruzko euskal testuren batean? Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2015-11-23, 13:34 (UTC)
- Eskerrik asko azalpenengatik, Urtar. Nire kezka da Fortun → Ortitz hori ez ote den urrunegi joatea, baina, garai hartako antroponimian aditua ez naizenez eta neure kabuz ikertzeko oraintxe astirik ez dudanez (ez eta luzaroan izango ere), ez dut eragozpenik jarriko, lan bikaina eta ondo dokumentatua egiten duzula aintzat hartuta. Aurrerago gai honetan jarraibide argiagoren bat agertzen bada (Euskaltzaindiaren arau bat, EIMAren zerrenda gai horretan osatuago bat, ikertzaileren baten berariazko lan argigarriren bat...), beti izango dugu aukera irizpide hori berretsi edo aldatzeko. Eutsi goiari. --Xabier Armendaritz 2015-11-24, 13:25 (UTC)
Urraka Fernandez = Urraka Antso?
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Urtarː badirudi Antso II.a Gartzez Abarka artikuluko Urraka Antso Urraka Fernandez dela, baina birzuzenketa egin aurretik galdetzea nahiago. Konfirmatzerik bai? Ondo izan, Lainobeltz (eztabaida) 15:34, 30 azaroa 2015 (UTC)
Bai, neuk ulertu nuen gaizki. Mila esker argipenagatik. Lainobeltz (eztabaida) 13:08, 3 abendua 2015 (UTC)
Izenburuak aldatu
[aldatu iturburu kodea]Egina. --Xabier Armendaritz 2015-12-08, 18:49 (UTC)
Fortun → Orti eta Aznar → Azeari aldaketak
[aldatu iturburu kodea]Gabon, Urtar. Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegian «Orti» sarrera begiratuta, argi dago Orti aldezteko arrazoirik badela:
« | Orti: Latineko Fortunius (Fortuna teonimotik) izenaren euskal aldaera, erdarazko Fortun, Fortuin, Fortuño eta Ortuño-ren kidea. | » |
Hala ere, euskal irakurlea ohituta dago Fortun aldaerara, eta aldaera hori ere ageri da EODAn. Beraz, halakoetan, irakurleari pertsonaia biografiatua identifikatzea eta aldaera egokiago horretara ohitzea erraztearren, ondo baderitzozu, gehitu iezaiozu euskarak hain berezkoa ez duen beste forma hori, argigarritzat, artikuluaren hasieran gisa honetako kodea erabiliz:
« | '''Orti Otsoitz''' —''Fortun Otsoitz'' izen-deiturez ere ezaguna—<ref>«Orti: Latineko ''Fortunius'' (''Fortuna'' teonimotik) izenaren euskal aldaera, erdarazko ''Fortun, Fortuin, Fortuño'' eta ''Ortuño''-ren kidea.»<br/> Iturria: [http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_eoda&view=izenak&Itemid=478&testua=Orti&lang=eu «Orti»], in Euskaltzaindia: [http://euskaltzaindia.org/onomastika ''Euskal Onomastikaren Datutegia''].</ref> | » |
Uste dut horrela jokatuta oreka egokia lortuko dugula hizkuntza egokitasunaren eta ulergarritasunaren artean. Izan ere, formarik egokienera ez, baizik orain arte ohikoena izan den formara ohituta dagoen irakurleari zalantza sortzen zaio, Orti irakurrita, ea orain arte Fortun izenarekin ezagutu duen pertsona hori bera ote den.
Aznar → Azeari aldaketaz den bezainbatean, Euskaltzaindiak bigarren hori ez du hain garbi aldezten, baina egia da, zuk azaldu zenidanez, badirela euskaraz Azeari forma aldezteko arrazoiak. Beraz, Azeari aldaerara bihurtu dituzun horietan, honelako azalpen bat txertatzea argigarria litzateke:
« | '''Azeari I.a Garindoitz''' —''Aznar I.a Galindez'' izen-deiturez ere ezaguna— | » |
Argibide horiek dagozkien artikuluetan txertatzen badituzu, berehala aldatuko ditut artikulu horien izenburuak.
Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2015-12-16, 23:31 (UTC)
Zergatik Semero, Semeroitz eta ez Semeno, Semenoitz?
[aldatu iturburu kodea]Arratsalde on, Urtar. Artikuluen izenburuetan eskatutako azken aldaketak egin ditut, Semero, Semeroitz izenetara aldatzea dakartenak izan ezik. Izan ere, galdera hau sortu zait: zergatik eman diezu forma horiei lehentasuna, era berean tradizioa duten eta gaur egungo euskal irakurleari ezagunxeagoak egingo zaizkion Semeno, Semenoitz formen gainetik?
Hala Semeno nola Semero formek Euskaltzaindiaren onespena dute. Patxi Salaberri Zaratiegiren lan honetan zuk hautatutako Semero, Semeroitz formaren aipamen gehixeago ageri dira, baina arrazoi sendoagoren bat beharko genuke. Edo, beharbada, bi aukerak maila berean aipatu artikuluaren hasieran, nahiz eta (koherentziaren alde) izenburuan bietako bati lehentasuna eman. --Xabier Armendaritz 2016-03-08, 16:14 (UTC)
- Esker mila, argi egiteagatik. Pisuzko arrazoiak, inondik ere. Aldaketa horiek guztiak egin ditut, eta zuk emandako argibideak «Semero leinua» artikuluaren hasieran txertatu, erabiltzaile ororen jakingarri. --Xabier Armendaritz 2016-03-10, 12:27 (UTC)
Semero Azkarra eta Semero Iruñekoa pertsona bera ote diren
[aldatu iturburu kodea]Datei begiratuta, ez, ezin dira pertsona bat bera izan: lehena VIII. mendekoa da, mendean hartu zuen Abd ar-Rahman I.ak 781ean; bigarrena, berriz, mende bat geroagokoa da. --Xabier Armendaritz 2016-03-14, 12:08 (UTC)
Izenburuen okerren aldaketa sistematikoa
[aldatu iturburu kodea]- Aupa Urtar!! Artikulu mordo batean izen-aldaketa masiboa egiteagatik (ERREFERENTZIARIK JARRI GABE) jarri dut txartela. Izenak erreferentziatzen ez badituzu, aldaketak atzera bota beharko ditut. Gero arte!--An13sa ✎ 19:19, 30 urtarrila 2017 (UTC)
- Kaixo berriro ere! Erreferentzia jarriz gero ez dago arazorik, jartzeko ohitura dago benetako bandalismoa ekiditeko, izenburu okerrak, etab. Gainera, Wikipedia entziklopedia bat denez, erreferentziek "pisu" gehiago ematen diote artikuluari. Ikusi adibidez, Victoria uhartea, Arroxela, Petri, Carlos Iturgaiz, Antso VI.a Nafarroakoa, Jaitz, Akenaton....
Edozer gauzatan laguntzarik behar baduzu, eskatu lasai. Gero arte!--An13sa ✎ 19:20, 1 otsaila 2017 (UTC)
Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan
[aldatu iturburu kodea]16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.
Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:
Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan
Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)
Euskal/eusko auzia
[aldatu iturburu kodea]Gabon Urtar! Txokoan hasi dudan eztabaidan parte hartzera gonbidatu nahi zaitut, bozketa formalean amaituko den prozesuan. Lankide guztioi eragiten digun gaia da, Euskal Herriko eta hari lotutako edozein kontutan ugari erabiltzen dugulako idaztean zein hitz egitean. Orain arteko Politika Formaletan dagoenak eztabaida piztu izan du inoiz baino gehiago, eta garaia heldu dela dirudi hau berriz aztertzeko. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 22:20, 20 abendua 2018 (UTC)
Wikipediako arauak urratzea
[aldatu iturburu kodea]Urtar erabiltzaileari blokeoa ezarri zaio.
Erabiltzaile kontu honi euskarazko wikipedian aldaketak egiteko aukera kendu zaio, Wikipediaren onerako. Arrazoia: Aurretik egin zaizkizun oharrei kasu egin gabe, Euskaltzaindiak EODAn eta 192. arauan onartutako forma batetik (Lopitz) zeuk asmatutako forma batera (Lopeitz) aldatu dituzu hainbat artikuluren izenburuak eta edukiak, «Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideak» aitzakia emanda. |
Assar, Iñaki LL, Lainobeltz, Marklar2007, Theklan, Xabier Armendaritz, eskertuko nuke blokeatu aurretik egin zaizkidan oharrak ematea, mesedez. Blokeoaldia kentzen zaidanean azalpenak emateko aukera izango dut. Bitartean, Wikiproiektu:Antroponimian ikus dezakezue han agertzen diren irizpideak, hots, Euskaltzaindiarenak, jarraitu ditudan ala ez.-Urtar (eztabaida) 12:06, 3 abendua 2020 (CET)
- Duela bost urte pasatxo: Euskaltzaindiaren arauei jarraitu behar zaie. Eta Euskaltzaindiak arautuak ditu Lopitz eta Lopetz baina ez Lopeitz. Beraz, salbuespen hori ezartzeko, adostasuna bilatu behar zenuen lehenik. Euskaltzaindiak EODAn eta 192. arauan erakutsi digu Lope + -itz = Lopitz dela, eta inola ere ez Lopeitz.
- Duela 20 egun: «Aupa, arauan honakoa dio: "Eta Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak aztertu eta onartutako Deituren izendegian, bestalde, -itz amaiera proposatu da aski sistematikoki jatorriz patronimikoak ziren gaur egungo abizenen euskal idazkera gisa. Adibidez: Alvárez → Albaritz, Fernández → Fernanditz, Gómez → Gomitz, Jiménez → Ximenitz, López → Lopitz/Lopetz, Ramírez → Ramiritz.»
- Egin zaizkizun bi ohar ekarri dizkizut, baina beste hamaikatxo ekar nitzake. --Xabier Armendaritz 2020-12-03, 11:32 (UTC)
- Blokeoa altxatzearen alde, Antroponimia wikiproiektuan eztabaidatu eta parte hartzeko aukera emateko, momentuz. Aldaketa masiboak egitea hartutako irizpideen aurka, batez ere horren inguruan eztabaida ireki bat dagoenean, ez da zuzena. -Theklan (eztabaida) 13:01, 3 abendua 2020 (CET)
- Theklanek esandakoarekin ados. Wikiproiektuak gaiarekin lotutako arau, irizpide eta eztabaidak erraz aurkitzeko balio dezake, baina batez ere, aldaketa eztabaidagarriak egin aurretik adostasunera heltzeko balio behar du. Hori da nire eritzia behintzat. -Lainobeltz (eztabaida) 14:11, 3 abendua 2020 (CET)
- Blokeoa altxatzearen alde, Antroponimia wikiproiektuan eztabaidatu eta parte hartzeko aukera emateko, momentuz. Aldaketa masiboak egitea hartutako irizpideen aurka, batez ere horren inguruan eztabaida ireki bat dagoenean, ez da zuzena. -Theklan (eztabaida) 13:01, 3 abendua 2020 (CET)
- Barkatu, Xabier Armendaritz, Euskaltzaindiaren arauak jarraitu behar izatearekin ados nago erabat, eta hala egin dudala uste dut. Baina ez dut uste aipatutako horiek oharrak direnik, wikilari baten iritziak edo interpretazioak baizik. Eztabaida horretan bertan ikus ditzakezu nire erantzunak eta arrazoiak, erreferentziekin eta Euskaltzaindiaren arauen araberakoak. Ongi ulertu badut, wikilari baten iritziaren kontrako argudioak datuz eta erreferentziaz ematea Wikipediako arauak urratzea al da?
- Bestaldetik, ez dakit bederatzi pertsonen izenak aldatzea aldaketa masiboa deitu daitekeen. Mesedez, Antroponimia wikiproiektuaren irizpideak jarraitzen dituen wikilaria blokeatu baino lehen, zuen iritziak wikiproiektu horretan ematea eskertuko nizueke, benetan.-Urtar (eztabaida) 14:21, 3 abendua 2020 (CET)
- Lehenengo irizpideak eztabaidatu, gero aldaketak egin. Hori da ordena. Antroponimia proiektuan parte hartzeko aukera ematearen alde nago, baina, momentuz, artikuluak aldatzeko ez. Theklan (eztabaida) 22:51, 3 abendua 2020 (CET)
- Ez naiz blokeoa eztabaidatzen hasiko; Xabier Armendaritzek esan bezala, beste administratzaile bati eska diezaioke/zu ataka horretatik ateratzea. Sentitzen dut, azken aldian pixka bat galduta nabil, eta Euskaltzaindiaren erabaki batzuekin nire desadostasunak ditudan arren, goazen adostasun bidezko aldaketak egitera, behar izanez gero: quorum edo zerbait aldatzeko gutxienezko partaidetza bat ez badago, Euskaltzaindiak esplizituki ezarritakoa dago indarrean. Urtarrek bere barne logika bat jarraitu bide du aldaketak egiteko (Lopeitz, erroa + itz), baina forma hori ez du beste inork aldeztu, eta ez bide da historikoki ere existitzen. -Iñaki LL (eztabaida) 08:35, 4 abendua 2020 (CET)
- Iñaki LL, eskerrik asko eztabaida honetan parte hartzeagatik. Beste behin ere errepikatuko dut Euskaltzaindiaren irizpideak jarraituz egin ditudala aldaketa horiek. Euskaltzaindiak ez du esplizituki esan Erdi Aroko izenekin Lopitz erabili behar dugunik, eta beraiek proposatzen duten bidea izena + itz da. Kasu honetan Lopetik Lopeitz egiteko.
- Lopeitz forma historikoki dokumentatu da, hainbat aldiz erreferentziatu dudan Patxi Salaberriren lanean ikus daitekeenez, Euskaltzaindiaren 192. arauan ere aipatzen dena. Adibidez, Iaun Orti Lopeiz aurkitzen dugu 1158an Artaxoan, eta Martin Lopeitz de Artigua 1316an Artikan.
- Gainera, Euskal izendegian Lopeitza emakume izena dugu, Loperen patronimikotik sortu dena -a bukaera femeninoa gehituz, Euskaltzaindiaren arabera.-Urtar (eztabaida) 10:57, 4 abendua 2020 (CET)
Urtar, garbi azaldu dizut arrazoia: Euskaltzaindiak Lopitz eta Lopetz formak eman dizkigu EODAn eta 192. arauan, eta zuk lehendik zegoen Lopitz egokia Lopeitz formara aldatu duzu «Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideak» arrazoitzat emanda. Lehenago ere, aurrez adostasunik bilatu gabe eginak dituzu aldaketa polemikoak. Ez dut zure hitzetan ezer ikusten, adostutakoaren aurkako jarrera horretan aldaketarik izango duzula adierazten duenik. Beraz, ez dut blokeoa altxatzeko arrazoirik ikusten, iruditzen zaidalako Wikipediako komunitate arauen aurka egiteko asmoa duzula orain ere, adostasuna bilatu gabe.
Hala ere, nire erabakia egokia ez dela uste baduzu, beste edozein administratzaileri eska diezaiokezu blokeoa altxatzeko; eta, hark zure arrazoibideak onartzen baditu, badu blokeoa kentzeko ahala. --Xabier Armendaritz 2020-12-03, 17:49 (UTC)
- Xabier Armendaritz, eskertuko nizuke Wikipedian Lopetz edo Lopitz hobesteko erabaki hori hona ekartzea. Nik behintzat ez dut gogoratzen zehazki patronimiko honi buruz ezer adostu izana. Ez dakit ere noiz adostu dugun Euskal deiturategiko abizenak erabili behar ditugula Erdi Aroko pertsonekin Wikipedian, hori Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpidearen kontra doalarik; adibidez, 192. arauko Gartzeitz patronimikoa ez dago Euskal deiturategian, Gartzia baizik. Euskaltzaindiaren 192. arauko zerrendetan ere ez dut Lopitz edo Lopetz aurkitu.
- Euskaltzaindiaren irizpideak hainbat aldiz azaldu ditut txokoan, artikuluen eztabaidetan eta antroponimia wikiproiektuan, eta inork ez dit irizpide horien kontrako arrazoi sendorik erakutsi. Beraz, eztabaida eta adostasuna bilatu dudala ezin da ezkutatu.
- Hau guztia dela eta, Xabierren iradokizuna jarraituz, Euskal Wikipediako administratzaileei, hots, Theklan, Lainobeltz, Xabier Armendaritz, Xabier Cañas, Koldo Biguri, Josugoni, An13sa eta Unai Fdz. de Betoño, gai hau aztertzea eskatzen diet. Eskertuko nuke argi azaltzea hilabete bateko blokeo honen zergatia, hau da, Wikipediako zein arau urratu dudan, eta zergatik gai zehatz hau ez den Wikiproiektu:Antroponimian eztabaidatu ni blokeatu baino lehen. Ez dut pentsatu nahi blokeatze hau nik emandako argudioak isiltzeko eraso pertsonala izan denik, hori Wikipediako askatasunaren eta arauen kontrako jokaera larria bailitzateke.-Urtar (eztabaida) 10:22, 4 abendua 2020 (CET)
- Kaixo, Urtar. Ez dakit irakurtzeko zailtasunak dituzun edo irakurritakoa ukatzen ari zaren fede txarrez. Berriz ekarriko dizut gorago idatzi nizuna, Assarrek duela 21 egun Txokoan adierazi zizuna:
- «Aupa, [192.] arauan honakoa dio: "Eta Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak aztertu eta onartutako Deituren izendegian, bestalde, -itz amaiera proposatu da aski sistematikoki jatorriz patronimikoak ziren gaur egungo abizenen euskal idazkera gisa. Adibidez: Alvárez → Albaritz, Fernández → Fernanditz, Gómez → Gomitz, Jiménez → Ximenitz, López → Lopitz/Lopetz, Ramírez → Ramiritz."»
- Hor garbi ageri dira Lopitz eta Lopetz; baina ez Lopeitz. Beraz, Wikipedian idatzi dena ikusita, zure asmakeria da Lopeitz, 192. arauaren eta EODAren aurka. Ez duzu frogatu Euskaltzaindiak emandako jarraibide horien aurka joatearen egokitasuna; balizko froga horiek aurkeztu ondoren, ez duzu Euskaltzaindiaren jarraibideei men egitearen salbuespen horri buruzko adostasunik bilatu eta lortu; eta froga horiek aurkeztu gabe eta adostasun hori bilatu gabe, Euskaltzaindiaren jarraibideen aurka aldaketak egin dituzu. Horra hor zure blokeoaren arrazoiak, berriz ere esplikatuak. Oraingoan ere ulertu ez baduzu, saiatuko naiz argiago azaltzen. --Xabier Armendaritz 2020-12-04, 09:34 (UTC)
- Kaixo, Xabier. Assarri erantzun niona txokoan irakurri dezakezu. Agian duela minutu batzuk hemen Iñakiri erantzun diodana ere irakurtzea interesgarria izan daiteke.-Urtar (eztabaida) 11:14, 4 abendua 2020 (CET)
- Berriz esango dizut, Urtar: Txokoko eztabaida horretan ez zenuen Lopeitz forma proposatu eta arrazoitu. Goian Iñakiri erantzunez arrazoi batzuk eman dituzu, berandu, eta zure jokabidea zuzentzeko asmorik erakutsi gabe. Beraz, bere hartan diraute zu blokeatzeko arrazoiek (berriz ere esplikatuak, ea oraingoan ulertzen dituzun):
- 1. Ez zenuen Lopeitz forma zehatzaren aldeko arrazoirik eman, eta hala 192. arauan nola EODAn Lopitz (lehendik zegoen forma, zeuk kendua) ageri da.
- 2. Ez zenuen arrazoi horiekin adostasunik bilatu.
- 3. Ez zenuen adostasunik lortu.
- 4. Arrazoirik eman gabe, adostasunik bilatu gabe eta adostasunik lortu gabe, aldaketak egin zenituen.
- Wikipediako arauen kontrako jokabide oker horiek onartzeko eta zuzentzeko asmorik bai? --Xabier Armendaritz 2020-12-04, 10:20 (UTC)
Bai txokoan, duela 27 egun, eta baita wikiproiektuan ere, duela 10 egun, irizpide argiak eman ditut, Euskaltzaindiaren 192. araua ongi irakurri ondoren atera ditudanak. Oker ez banago, irizpide horien kontra inork ez du ezer esan, eta horien arabera egin ditut aldaketak.
Egiten dudan aldaketa bakoitza txokoan ez adosteagatik hilabete batez blokeatu nauzula esaten ari zarela ulertzen dut. Bide horretatik, nik aldaketa hauek egin baino lehen, Lopitz Wikipedian hobesteko emandako arrazoiak eta adostasuna non bilatu eta lortu den ikustea gustatuko litzaidake. Bide batez, ni blokeatuta eztabaida eta adostasuna nola lortu nahi duzun argitzea eskertuko nuke, bestela zure blokeoa zigor moduan ulertu beharko nuke.
Bukatzeko, Wikipediako arau baten aurka egin badut nahi gabe izan da, eta zerbait oker egin badut, konpontzeko prest nago, beti egin dudan bezala. Horretarako eskertuko nuke urratu dudan Wikipediako arau horren esteka hemen jartzea.-Urtar (eztabaida) 12:27, 4 abendua 2020 (CET)
- Aupa Urtar:
- Eztabaida teknikoan ez naiz sartuko, ez daukat horretarako nahikoa ezagutza. Jarrerei dagokionez, ez dut uste adostasunak bilatzeko jarrerarik izan duzunik.
- Errege-erreginen izenen eztabaida txokoan azaroaren 3an @Assar: lankideak zabaldu zuen. Egun hortan bertan, @Theklan:ek Denak batera ez aritzeko... wikiproiektua proposatu zuen. Adostu gabeko aldaketak egiten ari zirela, eta Wikiproiektua sortzen ez zela ikusita, nik neuk sortu nuen.
- Wikiproiektua elkarlanean aritzeko da. Lehenengo aldaketak proposatu, adostasunak bilatu, eta ondoren aldaketak egin. Zure jarrera, aldaketa eztabaidagarriak adostu aurretik egitea izan da, edo sentsazio hori daukat behintzat.
- Egokia den ala ez argudiatu gabe, Lopeitz aldaketa hori gutxienez wikiproiektuan proposatu eta eztabaidatzekoa zela uste dut.
- Gaur esandako Egiten dudan aldaketa bakoitza txokoan ez adosteagatik hilabete batez blokeatu nauzula esaten ari zarela ulertzen dut.: ba gaizki ulertu duzu. Ez da aldaketa bakoitza adostu behar, bai ordea eztabaidagarriak izan daitezkeela dakizkizunak, are gehiago horretarako wikiproiektu bat proposatu eta sortu denean.
« |
Wikipediak ikuspegi neutral bat erabiltzen du: ... Neutraltasun gatazka bat agertzen den bakoitzean erreflexurako aldi bat eman behar da ... Wikipedian dihardutenek errespetuz eta gizalegez tratatu behar dute elkar: ... Saihets itzazu edizio gerrak. Desadostasunik sortuz gero, saia zaitez eztabaidatzen eta adostasun batera iristen, eta gogoan izan ezazu 367.226 artikulu daudela Euskarazko Wikipedian lan egiteko eta eztabaidatzeko ...
|
» |
—Wikipedia:Bost euskarriak (letra lodiak neuk ezarriak) |
- Kontua ez da bakarrik artikulu zehatz batzutan egin diren aldaketak egokiak diren ala ez. Kontua da eztabaidagarriak izan daitezkeen aldaketak egin aurretik Wikiproiektuan proposamenak aurkeztu, eta erantzunei itxarotea da, kontuan izanda gai oso teknikoa dela, dokumentatzeak eta dokumentazioa irakurtzeak denbora eskatzen duela, eta gaian interesa izan dezaketen lankideek beraien bizitzak dituztela eta ez dutela beti berehala erantzuteko denborarik.
- Beraz, Wikipediaren onerako lan egin nahi baduzu, elkarlanean aritu, eztabaidak daudenean adostasuna bilatu eta elkarlanean arituz lan giroa zaintzea eskatuko nizuke.
- Asmo hori erakusten baduzu, datorren astean Wikiproektuan idazteko aukera zabaltzearekin konforme negoke. Momentuz ez diot gai honi denbora gehiago eskeiniko, beste lan asko badaude bai Wikipedian bertan bai eguneroko bizitzan lantzeko.
- Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:37, 4 abendua 2020 (CET)
- Eskerrik asko, Lainobeltz, zure ekarpenagatik. Funtsean zurekin ados nago, baina beste ikuspuntu bat dudala uste dut.
- Errege-erreginen eztabaidan 19 mezu idatzi ditut, eta eztabaida horretan adostu gabeko aldaketak egin baino, batez ere adostu gabeko aldaketak desegin ditudala uste dut: ikus Azeari Garindoitz I.a edo Garindo Azearitz I.a, adibidez.
- Wikiproiektuan irizpideak proposatu ditut eta inork ez du desadostasunik erakutsi. Aste bat pasatuta, wikiproiektuaren eta Euskaltzaindiaren araberako aldaketak egiten hasi naiz. Abenduaren 3an 6:30etan Assarrek txokoan mezu bat idatzi du, eta 10:41etan Xabier Armendaritzek blokeatu nau, eztabaidan parte hartzeko aukera eman baino lehen.
- Nire jarrera ez da izan aldaketa eztabaidagarriak adostu aurretik egitea. Wikipedian aldaketa guztiak eztabaidagarriak izan daitezkeela kontuan izanik, Lopeitz jartzea ez zait bereziki eztabaidagarria iruditzen, Euskaltzaindiaren 192. araua argitaratu zenetik behintzat.
- Lopeitz patronimiko hori aldaketak egin aurretik wikiproiektuan proposatzea agian egokiagoa zen, horretan ziurrenez arrazoia duzu, nahiz eta eztabaida handirik ez nuen espero, wikiproiektuaren eztabaida orria oraindik sortu gabe dagoela ikusita. Baina ustezko akats horregatik hilabete baterako blokeatzea inondik inora ulertzen ez dudan neurria dela iruditzen zait.
- Nire ekarpenak begiratzen badituzu, uste dut argi ikusiko duzula Wikipediaren onerako lan egiten dudala, gehienetan elkarlanean, eta eztabaidak daudenean adostasuna bilatzen dudala. Hori bai, Wikipediako arauak zorrotz jarraitzen ditut, artikuluetan erreferentziak emanez eta lan originala saihestuz, hala nola iritzi pertsonalak ere, bai nireak eta baita beste wikilarienak ere.
- Blokeoa kentzen zaidanean, wikiproiektuan Euskaltzaindiaren irizpideen araberako patronimiko batzuk adibidetzat jartzea gustatuko litzaidake, Lopeitz patronimikoa eztabaidatzeko eztabaida orria sortu, eta txokoan lan giroa zaintzearen inguruko mezu bat idatzi.
- Gero arte Lainobeltz.-Urtar (eztabaida) 15:42, 4 abendua 2020 (CET)
- Kaixo berriro ere. Nik ez dut erantzun bi arrazoirengatik:
- Proposatu nuen wikiproiektu bat egitea gauzak ordenatzeko (bot bidez, adibidez, Eneko Arista guztiak aldatu ahal izateko, eta bi pertsonek ez egiteko lan berbera), baina horren ordez eztabaida espiral bat hasi zen oso zaila egin zuena gauzak ordenatuta egitea.
- Ez naiz Antroponimian aditua. Badakit Lopeitz ez dagoela arauetan, eta hori esan zaizu. Garindo edo Galindo edo Garindoitz edo beste ezdakitzer izan behar ote den ez dakit, eta horregatik proposatu nuen, dudak zeudenean, Euskaltzaindiako Jagonet zerbitzua erabiltzea. Are eta gehiago, Euskaltzaindiak berak eskatu zion euskarazko Wikipediari bide hori jarraitzea.
- Esandakoa, nahi baduzu, altxatu ahal dizut blokeoa, baina momentuz artikuluak editatzeko aukerarik gabe, soilik eztabaidetan parte hartu eta proposamenak egin. Theklan (eztabaida) 16:58, 4 abendua 2020 (CET)
- Eskerrik asko, Theklan, zure ekarpenagatik. Zurekin ados nago. Esaten duzuna oso zentzuzkoa eta egokia iruditzen zait. Denboraldi batez pertsona zehatzen izenak artikuluetan ez aldatzeko prest nago, hala eskatu ezkero, esperientziaz ondo dakizuen bezala. Beraz, blokeo partziala mantentzeko nolabaiteko justifikazioa eskertuko nuke.
- Bestaldetik, honen aurretik nik ez dut beste wikiproiektuetan parterik hartu, eta ez dakit zehazki nola jokatu, zer egin behar den wikiproiektuan eta noiz. Hori dela eta, zure laguntza eskertuko nuke. Antroponimia kontuak ez bazaizkizu interesatzen, behintzat wikiproiektuaren koordinazio edo gidaritza lana egin dezakezu, beste inork lan hori hartzen duen arte.-Urtar (eztabaida) 10:26, 14 abendua 2020 (CET)
- Kaixo berriro ere. Nik ez dut erantzun bi arrazoirengatik:
Jagoneteko galdera
[aldatu iturburu kodea]Gabon Urtar, eskerrik asko Jagoneteko galdera idaztearren. Hala ere, eztabaida orrian adierazi dudanez, ez dakit beste zerbait adierazi nahi zenuen, baina 192. artikuluari buruz zuk ematen dituzun adibideak ez dira agertzen, adib. "Azeari", eta bai "Aznar". Zerrenda begiratu eta zuzendu dezakezu? Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 20:56, 23 abendua 2020 (CET)
- Eskerrik asko, Iñaki LL. Ponte-izen zehatz honi buruz horri honetan hitz egin dezakegu. Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideen arabera, ponte-izena Azeari da, ez Aznar, txokoan duela bi hilabete azaldu nuenez. Kontuan izan behar dugu arau horretako zerrendako izen batzuek ez bide dituztela arauko irizpideak jarraitzen, duela hilabete bat txokoan aipatu bezala, eta zerrenda horiek irizpideen osagarri eta erakusgarri hutsak baino ez omen direla.-Urtar (eztabaida) 09:48, 26 abendua 2020 (CET)
Marrubiak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Urtar,
Aldaketa batzuk egin dizkiet zuk egindakoei Marrubi (espeziea) artikuluan. Ea ondo deritzozun.
Horren gain, ez dakit guztiz bat natorren zuk egindako izenen aldaketekin: Marrubi>Marrubi (generoa) eta Marrubi arrunt>Marrubi (espeziea). Apur bat nahasgarri iruditzen zait, eta gainera ez da koherentea Wikipediako beste hainbat artikulurekin, non « arrunt » maiz erabiltzen den. Esango didazu.
Ondo izan, --josugoni (erantzun hemen) 19:19, 23 apirila 2021 (CEST)
- Eskerrik asko, Josugoni, artikuluan egin duzun lanagatik.
- "Marrubi arrunt" izenaren erreferentziarik ez dut inon aurkitu, eta horregatik aldatu dut. Txokoan izan genuen eztabaidan adostutakoa jarraituz, Euskaltermeko izena hobetsi dut: "Marrubi".
- Argipena egiteko, "Marrubi (generoa)" eta "Marrubi (espeziea)" banatzea beharbada ez da egokiena. Hobeto iruditzen bazaizu "Fragaria" eta "Marrubi" erabil daitezke, edo "Marrubiak" eta "Marrubi". Edo agian zuk beste ideia hoberik baduzu.
- Gero arte.-Urtar (eztabaida) 09:46, 24 apirila 2021 (CEST)
Ondo da, hala egingo dut. Agian argiena Fragaria eta Marrubi egitea litzateke. Ondo izan eta milesker erantzuteagatik. josugoni (erantzun hemen) 19:10, 24 apirila 2021 (CEST)
- Saiatu naiz orriak "Fragaria" eta "Marrubi" izenburuetara mugitzen, baina ezin izan dut lortu. Uste dut administratzaile baten laguntza behar dela horretarako.
- Beste kontutxo bat. Euskara batuan arrega, mailuki eta marrubi hitzak onarturik daude. Oker ez banago, marrubi hitza Euskal Herri osoari begira hobesten da, mailuki forma aldiz Bizkaian erabil daiteke euskara batuan, eta arrega Iparraldean. Euskalkiei dagokienez, mendebaleko euskaraz mailuki eta mailubi formak erabiltzen dira, erdialdeko euskaraz marrubi, euskara lapurtarrez marrubi eta arrega, zuberotarrez arraga, eta nafarrez mauri eta malubi, beste batzuen artean. Beraz, niri egokiago iruditzen zait Euskaltzaindiaren Hiztegiko mailuki formari Bizkaia marka jartzea, mendebaleko euskararena baino, euskara batuko hitza baita. Ez bazaizu gaizki iruditzen, aldaketa hori egin dezaket.-Urtar (eztabaida) 10:56, 26 apirila 2021 (CEST)
Kaixo Urtar. Mailuki ez da Bizkaiako hitza, baizik eta bizkaierazkoa, hau da mendebaldeko euskarazkoa. Lehen bizkaiera esaten zena (eta oraindik laburduran Bizk. erabiltzen dena) orain mendebaldeko euskara deritzo. Niri berdin zait bata ala bestea, baina ez ordea Bizkaia, okerra baita. Bizkaitik kanpo ere esaten baita mailuki. Zuk aldatuko ala nik egingo dut? josugoni (erantzun hemen) 22:29, 1 maiatza 2021 (CEST)
- Kaixo Josu. Mailuki forma Bizkaitik kanpoko herri batzuetan ere erabiltzen dela kontuan hartuta, ulertzen dut Bizkaia erreferentziatzat erabiltzea okerra dela pentsatzea, baina bizkaiera erreferentzia ere ez dirudi zuzenagoa, arrazoi beragatik: bizkaiera Bizkaiko euskalkia da. Ondorioz, (Bizk.) marka oker legoke, eta (Mend.) erabili beharko genuke. Arrega forma ere ez da Iparralde osoan erabiltzen, zonalde batzuetan baizik, eta Iparraldetik kanpo ere aurkitzen da. Beraz, euskara batuko marka sistema hau ez dirudi oso zehatza, eta gainera markatutako hitzen erabileraren inguruan eztabaida bizia ari da gertatzen euskaldunen artean. Pentsatzen dut Euskaltzaindiari dagokiola gai hau argitzea eta sistema hobetzea, behar izan ezkero.
- Edonola ere, nire ustez oraingoz hoberena da Euskaltzaindiaren marka sistema (zaharkitua?) erabiltzea gure wikipedian euskara batuko sinonimoak testu hasieran ematerakoan. Kontuan izanik (Bizk.) laburdura Bizkaia edo bizkaierari dagokiola, eta ez mendebaleko euskarari, egokiago eta argiago iruditzen zait testu hasieran laburdura Bizkaia hitzari lotzea, mailuki hitza euskara batukoa delako, eta gero "Hitza" paragrafoan mendebaleko euskalkia hitz horren jatorritzat aipatzea. Baina hasieratik bizkaierari lotzea nahiago baduzu, ez zait niri gaizki iruditzen.-Urtar (eztabaida) 15:27, 2 maiatza 2021 (CEST)
Kaixo. Ez naiz filologoa eta ez dakit zein den egokiena edo zehatzena, bizkaiera ala mendebaleko euskara. Dakidana da, mailuki ez dela Bizkaikoa (bakarrik) baizik-eta euskalki batekoa. Horregatik Bizkaia idaztea okerra da eta bizkaiera/mendebalekoa zuzena. Aldatu egingo dut. Beste eztabaida bat litzateke “marka” hori erabili beharko litzatekeen ala ez. Ez naiz eztabaida horretan hasiko, ez bainaiz gai. Oraingoz, Euskaltzaindiak dioena baino ez dut idatziko. Ados egongo zarelakoan, izan ongi. josugoni (erantzun hemen) 22:41, 2 maiatza 2021 (CEST)
- Ados. Euskaltzaindiaren irizpideak jarraitzea egokia iruditzen zait.-Urtar (eztabaida) 14:11, 3 maiatza 2021 (CEST)
Paleohispaniko / palehispaniar
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Urtar: Ikusi dut mugimendu hori egin duzula. Nik paleohispaniar erabili nuen hainbat testutan horrela erabiltzen zutela ikusi nuen. Nik hurrengotarako jakiteko: jarraitu beharko genuke araua hau da: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&id=136 ?