Leire Merino
Leire Merino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Leire Merino Garín |
Jaiotza | Zizur Nagusia, 1988 (35/36 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Londres |
Hezkuntza | |
Heziketa | UNED gradu : filologia London Contemporary Dance School (en) (2009 - 2012) Artean graduatu : dantza London Contemporary Dance School (en) (2012 - 2013) graduondoko ikasketak |
Irakaslea(k) | Richard Alston (en) Siobhan Davies (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria eta opera abeslaria |
Kidetza | Betizu Taldea |
Ahots mota | sopranoa |
Leire Merino Garín (Zizur Nagusia, Nafarroa Garaia, 1988) nafar dantzari eta abeslaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Betizu Taldeko kidea izan zen hiru urte luzez.[1] Betizu BT- 1.0 (2003) diska grabatu zuen Ainara Epelde, Mikel Zubimendi eta Uxue Rodriguez taldearen beste kideekin.[2][3]
2006 urtean Aldanza dantza konpainiara batu zen. 2008 urtean Londresera joan zen dantzan formatzeko helburuarekin. Londreseko London Contemporary Dance School (LCDS) dantza eskolan egin zituen dantza ikasketak. Dantzan graduatu zen eta ondoren graduondokoa lortu zuen LCDSen.[4]
Londresen, Richard Alston eta Siobhan Davies dantzarien koreografietan parte hartu zuen. Horrez gain, Quicksilver Dance Company (Rambert youth company) dantza konpainian ere dantzatu da. Ondoren, Tavaziva Dance dantza konpainiara batu zen (LCDS Postgraduate Apprenticeship Scheme organigramaren parte den konpainia).[5] Abeslari moduan ere trebatua dago. Sopranoa da.
Horrez gain, UNEDen graduatu zen filologian.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Nieto, Marta. (2003-03-29). «El primer concierto de mi vida» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
- ↑ «Betizu BT- 1.0 (2003)» ekaitzaldi.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
- ↑ Txiribita. (2008(e)ko azaroaren 27(a), osteguna). «EKAITZALDI: Betizu BT- 1.0 (2003)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
- ↑ (Ingelesez) info@mandy.com. «Leire Merino, Dancer, London» www.mandy.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
- ↑ (Ingelesez) Tavaziva Dance ‘Greed’. (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bergasa, Amaia Rodríguez Oroz Javier. (2016-10-18). «El alumnado de la UNED sube en 1.500 en los últimos 9 años» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).