Edukira joan

Limburgera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Limburgera
Limburgs — Lèmburgs — Lèmbörgs — Limbörgs — Limburgsj — Limburgisj — Plat
Datu orokorrak
Lurralde eremua Herbehereak (Limburg)
 Belgika (Limburg eta Liègeko zati batzuk)
 Alemania
Hiztunak1.600.000 (estimazioa)
Ofizialtasuna Herbehereak (erregio-hizkuntza gisa)
AraugileaVeldeke Limburg, Raod veur 't Limburgs
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
Franconian (en) Itzuli
Low Franconian (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, V2 hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza tonala
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1li
ISO 639-2lim
ISO 639-3lim
Ethnologuelim
Glottologlimb1263 eta limb1265
Wikipediali
Linguist Listvls-lim
IETFli

Limburgera Belgikako eta Herbehereetako Limburg erregioan hitz egiten den nederlandar taldeko dialekto multzo bat da. Aniztasun handia dago limburgeraren baitan, hainbat isoglosa zeharkatzen dute haren eremua (Uerdinger lerroa, Panninger lerroa, e.a.), beraz zaila da limburgeraz hitz egitea. Limburgera nederlandera eta alemanieraren arteko zubia da.

Klasifikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Limburgerak nederlandera zaharrean du bere jatorria, ekialdeko behe-frankikoan hain zuzen. Mendebaldeko behe-frankikoa flandrieraren eta nederlanderaren iturria da. Ekialdeko behe-frankikoak, mendebaldekoak ez bezala, V. mendetik aurrera "Bigarren aldaketa kontsonantiko germaniarra" jasan zuen. Horregatik limburgerak edozein nederlanderaren dialekto baino alemaneraren antz handiagoa du.

Nederlandera batua sortzerakoan eskualde aberatsetako dialektoak hartu zituzten oinarritzat (Holandakoa, Zelandakoa), baita elite kulturalarenak (Brabantekoa, Flandesekoa) ere. Limburgerari ez zitzaion kasu handirik egin, hori del eta, gaur egun nederlanderarekiko distantzia nahiko handia da.

Frantsesaren eta alemanaren eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako hiru kultur handien artean kokatuta dagoenez, limburgera haien hizkuntzetako arrastoak ditu.

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]