Lizzo
Lizzo | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Melissa Viviane Jefferson |
Jaiotza | Detroit, 1988ko apirilaren 27a (36 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Alief Elsik High School (en) University of Houston (en) Rome Free Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, abeslaria, kantugilea eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Lizzo |
Genero artistikoa | hip hop musika funk pop musika R&B garaikidea soula |
Musika instrumentua | ahotsa txirula |
Diskoetxea | Totally Gross National Product (en) Atlantic Records Nice Life Recording Company (en) |
lizzomusic.com | |
|
Melissa Viviane Jefferson (Detroit, Estatu Batuak; 1988ko apirilaren 27a), Lizzo izen artistikoaz ezagutua, musikari eta rap abeslari estatubatuarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Detroit-en jaio bazen ere, Lizzo eta bere familia Houstonera joan ziren hamar urte zituenean, eta gaztetatik erakutsi zuen kantatzeko trebetasuna, txirula jotzen ikasteaz gain. Batxilergo garaian eskuratu zuen bere ezizena Jay-Z raperoaren "Izzo (H.O.V.A.)" abestian inspiratuta. Houston-eko Unibertsitatean ikasi zuen denbora gutxian, baina aitaren heriotzarengatik eta krisi ekonomiko gogorrarengatik ikasketak utzi behar izan zituen.
Lizzo Minneapolis hirira joan zen 2011n abeslari karrera baten bila eta bi album argitaratu zituen diskoetxe independente baten pean: Lizzobangers (2013) eta Big Grrrl Small World (2015). Kritika oso onak lortu zituen eta Atlantic Records-en exekutiboen arreta lortu zuen, beranduago kontratua sinatuko zuen diskoetxea.
2016an, Coconut Oil izeneko EPa kaleratu zuen, bere musika estiloan aldaketa zorrotza emanik, hip-hopetik ikuspegi popago batera joanez. 2019an Lizzok gorakada handia izan zuen «Juice» kantuari esker, Billboard Hot 100-ean sartu zen bere lehen abestia. Horrez gain, bere hirugarren diskoa kaleratu zuen, Cuz I Love You, Billboard 200-eko seigarren postua lortu zuena. TikTok meme bati esker, 2017an argitaratutako «Truth Hurts» kanta birala bihurtu zuen eta Billboard Hot 100-eko zerrendan gora igo zuen 1. zenbakira iritsi arte. Honekin batera, artistaren aurreko beste lan batzuk ere ospea lortu zuten. «Good as Hell» horien artean dago, Billboard zerrendan 3. postua eta munduko beste herrialdeetan Top10 lortuz.
Abesteaz eta rapeatzeaz gain, Lizzo aktorea ere bada; ahots-interprete gisa aritu zen UglyDolls (2019) animaziozko filmean eta Hustlers (2019) krimen komedia-drama filmean agertu zen. 2019an, Time-ek Lizzo "urteko entretenitzaile" izendatu zuen bere igoera meteorikoagatik eta musikari egindako ekarpenagatik. Bere sarien artean, Lizzok hiru Grammy sari eta bi Soul Train Music Award ditu. Gainera, hiru aldiz izendatu dute American Music Awards eta lau MTV Video Music Awards sarietarako.
Beste alde batetik, bere ibilbidearen hasieratik Lizzok gorputzaren irudiaren onarpena eta ahalduntzea sustatu izan du. “Body Positivity” mugimenduaren barruan sar daiteke. Bere genero eta sexualitateari buruz galdetuta, elkarrizketa batean Lizzok esan zuen: "pertsonalki ez dut neure burua gauza bakar bat egoizten... Horregatik LGBTQ+ ikurrinaren koloreak ortzadarra dira! Espektro zabal bat dagoelako, eta oraintxe bertan zuri-beltzean manten arazten saiatu ezinik gabiltza. Niretzat horrek ez du balio." LGBTQ + jarraitzaile sendoa du eta bere zaleak "Lizzbians" izenarekin ezagutzen dira.
- 1988ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Detroitarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako hip hop musikariak
- Rap abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako feministak
- Afro-amerikarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakume musikariak
- Emakume abeslariak
- Sexuaren aldeko feministak
- Ameriketako Estatu Batuetako LGBT eskubideen aktibistak