Lost (telesaila)
Lost (euskaraz Galduak) drama telesail estatubatuarra da, zeina jatorrian American Broadcasting Company (ABC) kateak eman zuen 2004-ko irailaren 24tik 2010eko maiatzaren 22ra, sei denboralditan bildutako 121 kapituluetan. Telesailak naturaz gaindiko eta zientzia fikziozko osagaiak ditu eta Hego Itsaso Bareko uharte misteriotsu batean istripu izan duten Sidney-tik Los Angeles-erako hegazkin komertzial baten bizirauleak jarraitzen ditu. Istorioa oso serializatuta dago. Kapituluek normalean uhartean gertaturiko kontaketa nagusi bat dute oinarrian, pertsonaien inguruko informazio gehigarria eskaintzen duten flashback edo flashforward-en bitartez lagundurik.
Lost Jeffrey Liebes-ek, J.J. Abrams-ek eta Damon Lindelof-ek sortu zuten. Hauek hasierako kapitulua idatzi eta J.J. Abrams-ek zuzendu zuen. Telesaila aurrera joan ahala, Damon Lindelof eta Carlton Cusek aurrera eramateko ardura hartu zuten, telesailaren ekoizle exekutiboak bihurtu ziren eta kapitulu asko idatzi zituzten. Bere antzezle zerrenda luzeaz eta Oahu-n, Hawaii-n, grabatzearen kostuaz gain, telesaila inoiz telebistan ekoitzi den garestienetarikoa izan zen; lehenengo kapituluak bakarrik $14 milioi inguru kostatu zuen. Lost-en mitologia eta unibertso fiktizioa beste hedabide batzuetan zabaldu da, batez ere, mini-kapituluen bitartez: Missing Pieces eta The new man in charge deitutako 12 minutuko epilogo batez.
Bere jatorrizko emanaldian izan zuen harrera ona eta arrakasta komertziala lortu ondoren, kritikariek inoiz eman den dramarik onenetarikoa dela esan dute. Lehenengo denboraldiak bakarrik, 16 miloi ikusle izan zituen kapitulu bakoitzeko. Bere sei denboraldietan zehar, sailak 11 milioiko ikusleren bataz bestekoa izan du kapitulu bakoitzeko. Gainera, Lost-ek zine munduko hainbat izendapen izan zituen bere emanaldian eta horietako asko irabazi zituen, horien artean Emmy saria 2005ean, BAFTA saria 2005ean,Urrezko globo saria 2006an eta Screen Actor Guild saria. IMDb.com webguneko erabiltzaileek ere puntuazio altuena eman diote webgunearen lehenengo hamar urtetan (2002-2012)
Espainian Cuatro, FOX eta La 2 telebista kateen bitartez ikusi ahal izan zen eta Frantzian TF1 katean.
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004 urtean, Sydneytik Los Angelesera zihoan hegazkin batek, Pazifikoko uharte batean istripua izan du. Biziraunleek, laguntzarik iristen ez dela ikusita, bertan bizitzen ikasi beharko dute uharteko arrisku eta misterioei aurre eginez.
1. denboraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo denboraldia Oceanic Airlines-eko 815 hegaldiaren istripuaren ondorioekin hasiko da. Istripuak bizirauleak irla huts batean kokatuko ditu, eta Jack Shepard, medikua, talde-buru bilakatuko da. Bere biziraupena hainbat izaki misteriotsuk eraginda ikusiko da: hartz polarrak, oihana astintzen duen izaki ikusezina (“ke munstroa”) eta irla bareko biztanle maltzurrengatik (“besteak”). Emakume frantses bat ere aurkituko dute, Danielle Rousseau, istorio nagusia baino 16 urte lehenago irlara heldu zena, eta bere alabaren bila suharki dabilena. Gainera, burdinazko eskotila bat dute dute oihanaren erdian. Bi biziraule, Locke eta Boone, eskotila irekitzen saiatzen direnean, taldeko beste lau, Michael, Jin, Walt eta Sawyer irla uzten saiatzen dira eraiki duten txalupa batean. Bitartean, kapitulu bakoitzak bizaraule batean ardaztutako flashbackak ditu, istripuaren aurretik zuten bizitzari buruzko zehaztapenak emanik.
2. denboraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2. denboraldiak bizirauleen eta besteen arteko gatazka jarraituko du eta fedea eta zientziaren arteko talkako gaia jorratuko da, misterio zaharrak argitzen eta berriaz sortuz. Aurreko denboraldian uhartea utzi zuten lau bizirauleek, Besteekin topatuko dira itsasoan eta Michael-en semea gatibu hartuko dute. Bizirauleak irlara itzultzera behartuko dituzte, eta hegazkinaren atzealdeko bizirauleak aurkituko dira. Jack eta John-en arteko botere talka eskotilan aurkitutako arma eta medizinengatik “The long con” kapituluan argituko da, Sawyer-ek armak lapurtzen dituenenan. Eskotilla, 30 urte lehenago Dharma iniziatibak sortutako ikerkuntza gune bat dela argituko da eta bertan proiektu zientifikoak egiten zirela. Desmond Humen deitutako gizon bat eskotilan bizi da hiru urtez, ordenagailu programa bat 108 minututan behin aktibatzen gertaera katastrofiko bat ekiditzeko. Bere semea berreskuratzeko, Michael-ek bizirauleak saltzen ditu eta Jack, Sawyer, eta Kate gatibu hartzen dituzte. Michael-i itsasontzi bat ematen diote eta bere semearekin uhartetik ihes egiten du. Bitartean John-ek eskotillako ordenagailua txikitzen du, eta uhin elektromagnetiko batek uhartea astintzen du. Gertaera honek uhartearen kokalekua salatzen du eta aurreko uhin berdin bat hegazkinaren istripuaren eragina dela argitzen da.
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ABC kate estatubatuarrak bi zatitan eman zuen Lost-en lehendabiziko kapitulua, bi astez jarraian. Ordura arte (2004) inoiz ekoitzi zen kapitulu piloturik garestiena izan zen (14 milioi dolar), eta Lloyd Braunek lanpostua galdu zuen hori ekoizteko baimena emateagatik.[1]
Telesaila, 2004an hasi zen emititzen ABC telebista katean arrakasta handiarekin. Modu honetan, hurrengo bi urteetan telesailaren iraupena luzatzeko hainbat modu erabili zituzten, soberako trama eta pertsonaiak sartuz baina beti ere kalitate teknikoa eta dramatikoa mantenduz. Ikuslegoaren kritiken ondoren, Damon Lindelof eta Carlton Cuse gidoigile nagusiek, ekoizleekin adostu zuten telesailari bukaera data bat ematea eta aurrerantzean trama nagusiak jorratzea; honela hiru denboraldi gehiago egitea aurreikusi zuten 2010 urtera arte. Laugarren denboraldia beste guztien artean motzena izan zen, 2008an egon zen AEBtako gidoigileen grebaren ondorioz, baina ordainez hurrengo bien atal kopurua igo zen. Azken denboraldia 2010ean emititu zen mundu mailan interes handia piztuz, ohi baino atal luzeago batekin.
Denboraldia | Atalak | Emisio urteak |
---|---|---|
1 | 25 | 2004 - 2005 |
2 | 24 | 2005 - 2006 |
3 | 23 | 2006 - 2007 |
4 | 14 | 2008 |
5 | 17 | 2009 |
6 | 17 | 2010 |
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesaileko pertsonaia nagusien zerrenda:
- Jack Shephard - Matthew Fox
- Kate Austen - Evangeline Lilly
- Hugo Reyes "Hurley" - Jorge Garcia
- James Ford "Sawyer" - Josh Holloway
- John Locke - Terry O'Quinn
- Sayid Jarrah - Naveen Andrews
- Jin Kwon - Daniel Dae Kim
- Sun Kwon - Yunjin Kim
- Claire Littleton - Emile de Ravin
- Charlie Pace - Dominic Monaghan
- Michael Dawson - Harold Perrineau
- Walt Lloyd - Malcolm David Kelley
- Shannon Rutherford - Maggie Grace
- Boone Carlyle - Ian Somerhalder
- Desmond Hume - Henry Ian Cusick
- Ana Lucia Cortez - Michelle Rodriguez
- Libby Smith - Cynthia Watros
- Eko Tunde - Adewale Akinnuoye-Agbaje
- Ben Linus - Michael Emerson
- Juliet Burke - Ellizabeth Mitchell
- Richard Alpert - Nestor Carbonell
- Daniel Faraday - Jeremy Davies
- Charlotte Lewis - Rebbeca Madder
- Miles Straume - Ken Leung
- Frank Lapidus - Jeff Fahey
- Ilana Verdansky - Zuleikha Robinson
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbakiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesailean zehar zenbaki talde bat agertu da maiz hainbat eratan. Burrhus Frederic Skinner zientzialariak asmatutako Valenzetti ekuazioa osatzen duten zenbakiak dira kaosarekin lotuta daudenak.
- 4, 8, 15, 16, 23, 42
Abizenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesaileko hainbat pertsonaien abizenak filosofo, pentsalari edo zientzialari famatuetan oinarrituta daude.
- John Locke - John Locke
- Jeremy Bentham - Jeremy Bentham
- Boone Carlyle - Thomas Carlyle
- Shannon Rutherford - Ernest Rutherford
- Danielle Rousseau - Jean-Jacques Rousseau
- Desmond Hume - David Hume
- Juliet Burke - Edmund Burke
- Mikhail Bakunin - Mikhail Bakunin
- Richard Alpert - Richard Alpert
- Eloise Hawking - Stephen Hawking
- Daniel Faraday - Michael Faraday
Dharma ekimena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dharma ekimena (Department of Heuristics And Research on Material Applications), 1970. urtean Gerald eta Karen DeGroot zientzialarien eskutik sortua izan zen Alvar Hanso enpresariaren Hanso fundazioaren finantziaziori esker. Uharte misteriotsu horretan mota askotako ikerketak burutzen zituzten, estazio desberdinetan banaturik.
- The swan (zisnea): Elektromagnetismoari buruzko ikerketak burutzen zituen.
- The arrow (gezia): Defentsa estrategiak pentsatzeko erabiltzen zen.
- The pearl (perla): Beste estazioen bideo zainketa burutzen zuen.
- The staff (bastoia): Medikuntza ikerketak burutzen zituen.
- The hydra (hidra): Ikerketa zoologikoak eta antropologikoak burutzen zituen.
- The flame (garra): Komunikazioak kontrolatzen zituen.
- The looking glass (ispilua): Komunikazioak kontrolatzen zituen.
- The tempest (ekaitza): Esperimentu kimikoak burutzeko erabiltzen zen.
- The orchid (orkidea): Espazio-denbora hausturak ikertzen zituen.
- The lamp post (farola): Irlatik kanpo ezagutzen den estazio bakarra da berau topatzeko erabiltzen zena.
80. hamarkadan Hanso fundazioak ekimena amaitutzat eman zuen baina ez dago argi benetan zer gertatu zen ezta zein egoeratan geratu ziren uharteko instalazio eta ikerketak. Gaur egun, Octagon Global Recruiting proiektuarekin berriro martxan jarri zen.
Beste formatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesailaren arrakasta dela eta, beste formatu batzuetara zabaldu da.
Idatziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesaileko unibertsoan oinarritutako hiru liburu idatzi dira arrakasta gutxirekin.
- Endangered Species - Cathy Hapka
- Secret Identity - Cathy Hapka
- Signs of Life - Frank Thompson
Hilero, telesailari buruzko albiste, erreportai eta elkarrizketak eskaintzen dituen aldizkari ofiziala argitaratzen da.
- Lost: the oficial magazine
Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006an Xbox 360 eta Playstation 3 bideo-jokoetarako eta Windows PCren bidez ordenagailuetan jolasteko argitaratu zen lehen jokoa da. Protagonista Elliott Maslow argazkilaria da telesaileko istorioaren abioi berean bidaiatzen duena eta bere helburua uhartetik alde egitea da.
- Lost: the video game
Interneten modu interaktiboan telesailarekin erlazionatutako fikziozko istorio batzuetan parte hartzeko joko desberdinak sortu dira denboraldi desberdinen arteko tarteetan.
- The lost experience - Rachel Blake, Hanso fundazioan infiltratzen da beren jarduerak ikertzeko.
- Find815 - Sam Thomas, Oceanic-Air empresako pilotu ohiak, 815 hegaldiaren istripua ikertzen du.
- Octagon global recruiting / Dharma wants you - Dharma ekimenak mundu osoko jendea kontratatu nahi du bere jardueretan parte hartzeko.
- University of Lost - Telesailaren inguruko fikziozko unibertsitate birtual bat da.
Bereziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Missing pieces edo mobisode delakoak, denboraldiak osatzen dituzten sekuentzia motzak dira eta zuzenean telefono mugikorretara deskargatzeko egin dituzte. Denetara hamahiru izan ziren guztiak Jack Benderren eskutik zuzenduak 2007 eta 2008 artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Negozioaren bataila» Berria 2018-04-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) abc.go.com/primetime/lost
- (Ingelesez) www.oceanic-air.com
- (Ingelesez) www.thehansofoundation.org
- (Ingelesez) www.find815.com
- (Ingelesez) www.ajiraairways.com
- (Ingelesez) www.lostuniversity.org
- (Ingelesez) www.lostpedia.com
- 2004ko telesailak
- Jack Benderrek zuzendutako telesailak
- J. J. Abramsek zuzendutako telesailak
- Damon Lindelofek idatzitako telesailak
- Nestor Carbonellek antzeztutako telesailak
- Evangeline Lillyk antzeztutako telesailak
- Elizabeth Mitchellek antzeztutako telesailak
- Ian Somerhalderrek antzeztutako telesailak
- Michelle Rodriguezek antzeztutako telesailak
- Harold Perrineauk antzeztutako telesailak
- Adewale Akinnuoye-Agbajek antzeztutako telesailak
- Jeremy Daviesek antzeztutako telesailak
- Kiele Sanchezek antzeztutako telesailak
- Josh Hollowayk antzeztutako telesailak
- Henry Ian Cusickek antzeztutako telesailak
- Naveen Andrewsek antzeztutako telesailak
- Daniel Dae Kimek antzeztutako telesailak
- Yunjin Kimek antzeztutako telesailak
- Jeff Faheyk antzeztutako telesailak
- Rebecca Maderrek antzeztutako telesailak
- Michael Emersonek antzeztutako telesailak
- Emilie de Ravinek antzeztutako telesailak
- Malcolm David Kelleyk antzeztutako telesailak
- Terry O'Quinnek antzeztutako telesailak
- Titus Welliverrek antzeztutako telesailak
- Dominic Monaghanek antzeztutako telesailak
- Rodrigo Santorok antzeztutako telesailak
- Jorge Garciak antzeztutako telesailak
- Maggie Gracek antzeztutako telesailak
- Matthew Foxek antzeztutako telesailak
- Cynthia Watrosek antzeztutako telesailak
- Ken Leungek antzeztutako telesailak
- Zuleikha Robinsonek antzeztutako telesailak
- Fionnula Flanaganek antzeztutako telesailak
- Sam Andersonek antzeztutako telesailak
- M.C. Gaineyk antzeztutako telesailak
- John Terryk antzeztutako telesailak
- William Mapotherrek antzeztutako telesailak
- Alan Dalek antzeztutako telesailak
- Clancy Brownek antzeztutako telesailak
- Julie Bowenek antzeztutako telesailak
- Kevin Durandek antzeztutako telesailak
- Doug Hutchisonek antzeztutako telesailak
- Brian Goodmanek antzeztutako telesailak
- Bill Dukek antzeztutako telesailak
- Robert Patrickek antzeztutako telesailak
- Saul Rubinekek antzeztutako telesailak
- Beth Broderickek antzeztutako telesailak
- Andrew Divoffek antzeztutako telesailak
- Sonya Walgerrek antzeztutako telesailak
- Graham McTavishek antzeztutako telesailak
- Fisher Stevensek antzeztutako telesailak
- Marguerite Moreauk antzeztutako telesailak
- Madeline Carrollek antzeztutako telesailak
- Theo Rossik antzeztutako telesailak
- Marlene Fortek antzeztutako telesailak
- Michael Cudlitzek antzeztutako telesailak
- Swoosie Kurtzek antzeztutako telesailak
- Mackenzie Astinek antzeztutako telesailak
- Sean Whalenek antzeztutako telesailak
- Mark Pellegrinok antzeztutako telesailak
- Carter Jenkinsek antzeztutako telesailak
- Josh Randallek antzeztutako telesailak
- Fredric Lehnek antzeztutako telesailak
- Tom Irwinek antzeztutako telesailak
- Anthony Azizik antzeztutako telesailak
- Jeff Perryk antzeztutako telesailak
- Christopher Jaymesek antzeztutako telesailak
- Veronica Hamelek antzeztutako telesailak
- Jenny Gagok antzeztutako telesailak
- Sterling Beaumonek antzeztutako telesailak
- Chris Mulkeyk antzeztutako telesailak
- Justin Chatwinek antzeztutako telesailak
- Ian Gomezek antzeztutako telesailak
- Rob McElhenneyk antzeztutako telesailak
- Julian Barnesek antzeztutako telesailak
- Kevin Chapmanek antzeztutako telesailak
- Frederick Koehlerrek antzeztutako telesailak
- Samm Levinek antzeztutako telesailak
- Skye McCole Bartusiakek antzeztutako telesailak
- Julie Adamsek antzeztutako telesailak
- Faran Tahirrek antzeztutako telesailak
- Greg Grunbergek antzeztutako telesailak
- Melissa Gilbertek antzeztutako telesailak
- Michael Landonek antzeztutako telesailak
- L. Scott Caldwellek antzeztutako telesailak
- François Chauk antzeztutako telesailak
- ABC Signaturek ekoitzitako telesailak
- Lost (telesaila)
- Drama serie onenaren Urrezko Globo saridunak