Edukira joan

Lucía Artazcoz Lazcano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucía Artazcoz Lazcano

Bizitza
JaiotzaDonostia1963ko maiatzaren 29a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Agència de Salut Pública de Barcelona  (2004ko urtarrilaren 1a -  2019ko irailaren 30a)
Pompeu Fabra Unibertsitatea  (2007 -

Lucía Artazcoz Lazcano (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko maiatzaren 29a) Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko eta Laneko Arriskuen Prebentzioko mediku espezialista da, Osasun arloko doktorea eta bertan ematen diren ezberdinkeria sozialen ikerlaria eta dibulgatzailea.

Lucía Artazcoz Lazcano Donostian jaio zen 1963an eta Donezteben (Nafarroa) bizi.

Nafarroako Unibertsitatean Medikuntza Ikasi (1987) eta Kataluniako Osasun Publikoaren Institutuan Masterra egin zuen 1991n. Pompeu Fabra Unibertsitatean Medikuntzan Doktoregoa egin zuen 2004ean.[1]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johns Hopkins eta Pompeu Fabra Unibertsitateekin lankidetzan dabil Osasun publikoaren arloko irakaskuntza programetan, artikulu ugari argitaratu ditu indexatutako aldizkarietan baita dibulgazio-hitzaldiak eman ere. Osasun Sustapeneko zuzendaria da Bartzelonako Osasun Publikoko Agentzian.[2][3][4][5]

Ikerketa lerroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikerketan Osasunaren arloko determinatzaile eta desberdintasun sozialetan zentratzen da, genero-desberdintasunei bereziki erreparatuz. Ondorio nagusietako bat da lanaren banaketa sexualak eragina duela emakumeengan; emakumeek luzaro bizi badira ere, gizonek baino osasun txarragoa izan ohi dutela inguru sozioekonomiko babesgabearen ondorioz.[6] Ikerkuntzan entsegu klinikoak gizonengan zentratuta egiten direla salatzen du.[7][8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Artazcoz Lazcano, Lucía. (2004-11-23). Desigualtats en salut en un marc integrat de gènere, classe social i treball. Universitat Pompeu Fabra (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  2. (Gaztelaniaz) Ministerio de Sanidad, Consumo y Bienestar Social. (pdf) Lucía artazcoz, Curriculum Vitae. .
  3. Emakunde. (pdf) Lucía Artazcoz hizlaria. .
  4. (Gaztelaniaz) «ARTAZCOZ LAZCANO, LUCIA» www.upf.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  5. (Gaztelaniaz) «Lucía Artazcoz Lazcano» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  6. (Gaztelaniaz) «Lucía Artazcoz» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  7. (Gaztelaniaz) «Lucía Artazcoz: “Hasta los ensayos clínicos están centrados en hombres ”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  8. (Gaztelaniaz) «Conciliar estilo de vida y salud» Salud y Género (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lucía Artazcozen hitzaldia Nafarroan (NafarroaOsasuna bideoa, 2018)
  • Lucía Artazcozen hitzaldia "Los tiempos de trabajo, un determinante de las desigualdades de género en la salud en Europa"(Emakunde bideoa, 2017)