Edukira joan

Majida Maayouf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Majida Maayouf

Bizitza
JaiotzaBrarha1989ko uztailaren 24a (35 urte)
Herrialdea Maroko
 Araba
BizilekuaAgurain
Hezkuntza
Hizkuntzakmarokoar arabiera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
rokodromoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Instagram: running_jida LinkedIn: majida-maayouf-155b40153 IAAF: 14290718 Edit the value on Wikidata

Majida Maayouf (Brarha, Maroko, 1989ko apirilaren 27a) marokoar atleta da, iraupen-lasterketan aditua. 2011tik aurrera,[1] Araban bizi da.[2] 2023an lortu zuen herritartasuna.[3] 2023an Valentzian Marokoko maratoi errekorra lortu zuen eta Espainiako errekorra 5 minututan hobetu zuen.[4] Pariseko 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartzeko klasifikagaia izan zen.[1] [5][6]

Majida Maayouf Marokoko Rearha herrian jaio zen 1989ko apirilaren 27an. 2013az geroztik Araban bizi den atleta, Gasteizen bizi ostean, Dulantzi eta Agurainera joan zen.[4]

Bilbao Atletismo Santutxu klubeko korrikalaria da.[7] Tokioko Olinpiar Jokoetako maratoian aritzeko gutxieneko marka: 2.29.24. lortu zuen 2021eko apirilean, Sienan.[8] Hala ere, parte hartzeko adinako dopin test egin ez zuenez, ezin izan zuen hara joan.[9]

Atleta ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maayouf 2008 inguruan hasi zen lehiatzen. Proba askotan bere bizitzako markarik onenak lortzen ari zenean (15:39,55 Desafio Nerjaren 5.000 m-etan, 15:24 Santanderko ibilbidean 5K-etan eta 1h12:24 Santander-en maratoi-erdian, Azpeitiko hirugarren postuan, besteak beste),[4] 2023ko abenduan, 15 urteren ostean, emaitza nabarmena izan zuen Valentziako Maratoian 10. postua izan bazen ere, 2h21:27ko denborarekin Marokoko errekorra gainditu baitzuen, eta Marta Galimanyren Espainiako 2022ko[5] gainmarka baino bost minutu azkarragoa izan baitzen. Madril Vintage Run proba ere irabazi zuen, eta 31:21ean, bere marka pertsonalik onena, aldapa behera.[4]

2024ko martxoan Espainiako Federazioak Parisko Olinpiar jokoetara joango zela berretsi zuen.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Jiménez, Olga. (2023-12-08). ««No correré otro maratón hasta París»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  2. (Gaztelaniaz) Una atleta olímpica en Agurain
  3. (Gaztelaniaz) «El Gobierno nacionaliza a Majida Maayouf, maratoniana de 2h21 y ganadora de la Vintage» Runner's World 2023-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  4. a b c d (Gaztelaniaz) «El Gobierno nacionaliza a Majida Maayouf, maratoniana de 2h21 y ganadora de la Vintage» Runner's World 2023-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  5. a b (Gaztelaniaz) Jiménez, Olga. (2023-12-03). «La alavesa Majida Maayouf pulveriza el récord de España de maratón y se acerca a París» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  6. «Olinpiar Jokoetan 43 euskal herritarrek parte hartuko dute» Berria 2024-07-24 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  7. (Gaztelaniaz) rfea.es
  8. (Gaztelaniaz) Majida Maayouf, una olímpica más para Tokyo
  9. (Frantsesez) Oubel, Brahim. «La liste des athlètes participants aux JO de Tokyo dévoilée» Le Matin.
  10. (Gaztelaniaz) Miñón, Iñigo. (2024-03-19). «La alavesa Majida Maayouf liderará al equipo de maratón en los Juegos Olímpicos» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]