Edukira joan

María Rosa de Madariaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Rosa de Madariaga
Bizitza
JaiotzaMadril1937ko otsailaren 9a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril2022ko ekainaren 29a (85 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaLycée Français de Madrid (en) Itzuli
Madrilgo Unibertsitatea
Sorbona
Tesi zuzendariaPierre Vilar
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, itzultzailea eta Arabista
KidetzaNorth American Academy of the Spanish Language (en) Itzuli

María Rosa de Madariaga Álvarez-Prida (Madril, 1937ko otsailaren 9a - Ibidem, 2022ko ekainaren 29a) espainiar historialaria eta itzultzailea izan zen, Maroko eta Espainiaren arteko harremanetan eta Marokoko Protektoratu Espainiarrean aditua.[1][2][3]

1960an Filosofia eta Letretan graduatu zen Madrilgo Lizeo Frantsesean. Ondoren, Madrilgo Konplutentsean zein Parisko Sorbonan arabiar hizkuntza eta zibilizazioa ikasten aritu zen.[4] 1965ean, Ciencia Nueva argitaletxea sortu eta bertan lan egin zuen urtebetez.[4]Londresko Unibertsitatean irakasle aritu zen.[5]

1976tik 1983ra Nazio Batuen hainbat erakundetan aritu zen itzultzaile eta 1983an UNESCOkon hasi zen lanean, Itzulpen Sailarentzat, nazioarteko funtzionario gisa. 1992an Kultura Sektorera aldatu zuten.[4]

1988an, doktore-tesia defendatu zuen Parisko SorbonanPierre Vilar irakaslearen zuzendaritzapean.[4] Espainia eta Marokoren arteko harremanei eta Rifeko Gerrari buruzko historia izan zuen ikergai. Erreferentziazko pertsona bihurtu zen, izan ere, gai ikertugabea aukeratu zuen, Rifeko Gerra eta Rif eskualdea Espainiako Protektoratuaren garaian (1912-1956). Gerora, Marokoko historia eta gerra zibila aztertu zituen ere.[5][4][6] Gai hauek jendarteratzeko asmoarekin hainbat dokumentaletan parte hartu du, adibide dira Los perdedores (2006),[7] El laberinto marroquí (2007),[8] Arrhash (Pozoia) (2009)[9] eta Abdelkrim et la guerre du Rif (2010).[10]

  • España y el Rif. Crónica de una historia casi olvidada (1999).[11][12][13]
  • Los moros que trajo Franco. La intervención de tropas coloniales en la guerra (2002).[14]
  • En el barranco del lobo: Las guerras de Marruecos (2005).[15]
  • Abd el-Krim El Jatabi. La lucha por la independencia (2009).[16][17][18]
  • Marruecos, ese gran desconocido. Breve historia del Protectorado español (2013).[15][19]
  • Ammán en septiembre y otros poemas. Autorea: Tawfiq Zayyad (Ediciones Hiperión, S. L., 1979).[20]
  • Historia de nuestro barrio. Autorea: Naguib Mahfuz (M., Libertarias, 1988).
  • Cuentos para contar. Autorea: Naguib Mahfuz (M., Libertarias, 1989).
  • Una trilogía palestina Autorea: Ghassan Kanafani; María Rosa de Madariagaren hitzaurrea, sarrera, itzulpena eta oharrak (Hoja de Lata, 2015).[20]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. María Rosa de Madariaga. Academia Norteamericana de la Lengua Española.
  2. Villa Allande, Alejandro. (2022-06-30). «María Rosa de Madariaga, historiadora y demócrata» La Nueva España.
  3. Campos, Sofía. (2022-06-29). «Fallece la historiadora María Rosa de Madariaga» La Razón.
  4. a b c d e Dumitrascu, Alexandra. (2014). «La historia fallida de un Protectorado» Atalayar.
  5. a b «Fallecimiento de María Rosa de Madariaga» Desperta Ferro Ediciones 2022-06-30.
  6. EFE. (2022-06-30). «Muere la historiadora María Rosa de Madariaga a los 85 años» El Debate.
  7. «Los perdedores | Cine - Metrópoli | elmundo.es» www.elmundo.es.
  8. «Cine: El laberinto marroquí» ELMUNDO.
  9. «Y del cielo llovió veneno» La Vanguardia 2010-08-25.
  10. Cling, Daniel; Abd el-Krim, Muhammad ibn, Madariaga, María Rosa de, Gallissot, René, Rivet, Daniel, Sasse, Dirk. (2010). Abdelkrim et la guerre du Rif. Arte France [ed.] ; Iskra [distrib.] OCLC .835052947.
  11. López García 2000.
  12. Quintana 1999, 377-380 orr. .
  13. Ramiro de la Mata 2002, 577-578 orr. .
  14. Valenzuela 2002.
  15. a b Núñez Florencio 2013.
  16. Gavaldà 2011, 259-261 orr. .
  17. Márquez Padorno 2010.
  18. Txantiloi:Versalita, Amanda. (2009). «Abdelkrim: el 'moro' que cambió la historia de España» El Mundo (Madrid).
  19. González González 2013.
  20. a b «datos.bne.es» datos.bne.es.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]