Maria Rantho
Maria Rantho | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1953 | ||
Herrialdea | Hegoafrika | ||
Heriotza | 2002ko uztailaren 12a (48/49 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Afrikako Kongresu Nazionala |
Maria Rantho (1953 – Pretoria, 2002ko uztailaren 12a) hegoafrikar politikaria eta pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rantho erizain lanetan ari zen auto istripu batean bizkarrezurreko lesio bat izan zuenean, eta geroago gurpil-aulkia erabili zuen. Disabled People South Africa erakundea sortu eta zuzendu zuen, Emakume Desgaituen Garapenerako Programa eratzeko lan egin zuen eta eta Afrikako Kongresu Nazionaleko Emakumeen Ligako kidea izan zen. Apartheidaren ostean Hegoafrikako berregituraketan, presidenteordearen bulegoko desgaitasunaren mahaiaren arduraduna izan zen[1][2].
1994an, Rantho Hegoafrikako Biltzar Nazionalerako hautatu zuten. Hegoafrikako lehen diputatu gurpil-aulkiduna bihurtu zen[3]. Hegoafrikako gobernuak 1997an onartutako desgaitasunaren estrategia garatu zuen taldeko kidea zen[4]. 1998an parlamentua utzi zuen eta Funtzio Publikoko Batzordean lan egin zuen hil zen arte.
Disabled Peoples' International erakundeko presidenteordea izan zen eta 1995ean Pekinen egindako Emakumeen Munduko IV. Konferentzian aurkezpen bat egin zuen[5].
2002an hil zen Pretorian[6].
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soshanguveko ospitale batek Maria Ranthoren izena darama[7].
Shelley Barry zinema zuzendariak Taxi Wars (2007) filma Ranthori eskaini zion[8].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Barry, Shelley. «Celebrating & mourning a pioneer in South Africa's disability rights movement: Maria Rantho» Disability World jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2002-10-17) (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ (Ingelesez) Davis, Ann. (2009). «Addressing Health Inequalities: The Role of Service User and People's Health Movements» in Bywaters, Paul; MacLeod, Eileen; Napier, Lindsey Social Work and Global Health Inequalities: Practice and Policy Developments. Policy Press, 266 or. ISBN 9781847421951..
- ↑ (Ingelesez) Howell, Colleen; Chalklen, Schuaib; Alberts, Thomas. (2006). «A History of the Disability Rights Movement in South Africa» in Watermeyer, Brian Disability and Social Change: A South African Agenda. HSRC Press, 51 or. ISBN 9780796921376..
- ↑ (Ingelesez) «Integrated National Disability Strategy- White Paper» Independent Living Institute (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ (Ingelesez) «Statement Presented by Maria Rantho, Deputy Chairperson, Disabled Peoples' International» Fourth United Nations World Conference on Women 1995-09-08 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ (Afrikaansez) Joubert, Jan-Jan. «Maria Rantho 1953 - 2002» Die Burger 2002-07-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-04) (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ (Ingelesez) «Gauteng to get three new clinics» IOL 2006-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ (Ingelesez) Hladki, Janice. (2008). «Social Justice, Artistic Practice and New Technologies: Gender and Disability Activisms and Identities in Film and Digital Video» Atlantis 32 (2): 47..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1953ko jaiotzak
- 2002ko heriotzak
- Hegoafrikako politikariak
- Emakume politikariak
- XX. mendeko politikariak
- Diputatuak
- Desgaitasuna duten politikariak
- Hegoafrikako giza eskubideen aldeko ekintzaileak
- Pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzaileak
- Desgaitasuna duten aktibistak
- Giza eskubideen aldeko emakumeak
- Hegoafrikako emakumeak