Marta Vieira da Silva
Marta Vieira da Silva, besterik gabe Marta izenaz ezaguna (Dois Riachos, Alagoas, Brasil, 1986ko otsailaren 19a) futbolaria da. Orlando Pride taldean jokatzen du, Ameriketako Estatu Batuetako National Women's Soccer League emakumezko ligan. Brasildar emakume eta gizon futbolarien artean, gol gehien lortu dituena da, 109 gol sartuta. 2009. urtean, Época aldizkariak Brasilen eragin handien duten 100 pertsonen artean kokatu zuen Marta.
Inoizko emakume futbolari onenatzat aipatzen dute maiz.[1][2][3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikia zenean, Martak eguna futbolean jolasten igarotzen zuen, baina ingurukoek ez zuten Martaren gaitasuna kontuan hartzen. Anaiek etxean bakartzen zuten baloiarekin jolas ez zezan. Garai hartan, jendeak ez zuen onartzen Marta bezalako neska batek futbolean mutilekin batera joka zezakeenik. Behin, futbol entrenatzaile batek bere futbol taldea ligatik erretiratuko zuela esan zuen Martak jokatzen jarraitzen bazuen. Baina Martak, kritika guztiak alde batera utziz bere bidea jarraitu zuen, gaur egun lortu duen lekura iritsi arte.[4]
Martak ibilbide profesionala 2003. urtean hasi zuen, Centro Sportivo Alagoano futbol taldetik Santa Cruz-MGra igaro zenean. Bi denboraldi ondoren, Umeå IK suediar taldera igaro zen. Talde honi esker Europan ezaguna egin zen, eta pixkanaka futbol munduan nabarmentzen joan zen.
2003 eta 2004 urteetan hainbat sari lortu zituen Brasilgo emakumezkoen futbol talderekin batera. 2007ko irailaren 27an Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketako Estatu Batuen aurkako semifinalean, gola sartu zuen Martak. Gol horri esker, Brasilek, lehenengo aldiz lehiaketa honen finalera igarotzeko aukera izan zuen. Hainbat urtetan zehar (2006, 2007, 2008, 2009, eta 2010) Urteko Munduko Futbolariaren Saria jaso zuen.
2009an Estatu Batuetako Los Angeles Sol taldean jokatzen hasi zen.
- Umeå IK
- UEFA Emakumezkoen Txapeldunen Liga: 2003-04.
- Suediako emakumezkoen futbol liga: 2005, 2006, 2007, 2008.
- Suediako Emakumezkoen Kopa: 2007.
- Suediako Emakumezkoen Superkopa: 2007, 2008.Marta, 2014an.
- Santos
- Copa Libertadores de América: 2009.
- Brasilgo Emakumezkoen Kopa: 2009.
- FC Gold Pride
- Women's Professional Soccer: 2010.
- Western New York Flash
- Women's Professional Soccer: 2011.
- Tyresö FF
- FC Rosengård
- Suediako emakumezkoen futbol liga: 2014, 2015.
- Suediako Emakumezkoen Kopa: 2016.
- Suediako Emakumezkoen Superkopa: 2015, 2016.
- Brasilgo Selekzioa
- Urrezko bi domina Joko Panamerikarretan: 2003, 2007.
- Amerikako Emakumezkoen Kopa: 2003, 2010, 2018.
- Zilarrezko bi domina Olinpiar Jokoetan: 2004, 2008.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martak hiru anai-arreba ditu: José, Valdir eta Angela. Aita familiarengandik urrundu zen Marta umea zela. Vieira hiru hizkuntza hitz egiteko gai da: portugesa, suediera eta ingelesa. Elizara asko ez doan arren, bere burua katolikotzat jotzen du. Orlando Pride futbol taldeko jokalari den Tony Pressleyrekin ezkonduta dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «The 20 greatest female football players of all time» the Guardian 2016-08-03 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ (Ingelesez) «Top 10 Greatest Female Soccer Players in History | 2021 Updates» Sports Show (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ (Ingelesez) «Best-Ever Female Player Marta Misses Soccer’s Millions» Bloomberg.com 2015-06-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gortázar, Naiara Galarraga; Pires, Breiller. (2019-06-09). «Marta Vieira da Silva, la reina del fútbol» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1986ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Brasilgo emakume futbolariak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako futbolariak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako futbolariak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako futbolariak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako futbolariak
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako futbolariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak futbolean
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako futbolariak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak