Edukira joan

Milagros Bidegain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milagros Bidegain
Bizitza
JaiotzaErrenteria1922ko ekainaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2006ko abenduaren 23a (84 urte)
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Euskera
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, liburuzaina, hizkuntzalaria eta artxibozaina
Enplegatzailea(k)Gipuzkoako Foru Aldundia
KidetzaEuskaltzaindia

María Milagros Bidegain Baztarrika (Errenteria, 1922ko ekainaren 6aDonostia, 2006ko abenduaren 23a) latina, historia eta euskara irakasle eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Liburutegi eta Artxiboko zuzendaria izan zen, eta euskal hizkuntza eta literatura bultzatu zituen.[1][2]

Bere aita, Severiano Bidegain Urigoitia, harakina zen lanbidez. Dorotea Barkaiztegi Esnal amak, Pasai Donibanekoak, ere familiako harategian lan egin zuen.[3]

Lehen mailako ikasketak Gurutzeko Alaben ikastetxean egin zituen eta batxilergoa Donostiako Peñaflorida institutuan egin zuen. Horren ondoren, irakasle-titulua lortu zuen Donostiako Irakasle Eskolan, 1940-1941 ikasturtean.[3]

Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Oviedon eta Zaragozan Historia espezialitatean (Lasarteren arabera, 2009). Hala ere, beste iturri batek (Sarasola, 2007) esaten du bere kabuz prestatzen zela, eta Valladolideko Unibertsitatean, Filosofia eta Letretako lizentziatura lortu zuen, Latina espezialitatean.[4]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irungo Txantrea etxean akademia baten sortzaileetako bat izan zen. Historia, latina eta literaturako irakasle lanetan jarraitu zuen Hijas de la Cruzen, Errenterian, Zarauzko Santa Ana ikastetxean eta Irungo Akademian. Ondoren, Donostiako Peñaflorida Institutuan latinezko irakaslea izan zen, eta Diputazioaren instalazioetan euskarazko doako eskolak ematen zituen.[4]

1967an oposizio bidez lortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Liburutegiko eta Artxiboko arduradun lanpostua, eta bertan lan egin zuen 1987an erretiroa hartu zuen arte. Urte horretan bertan, 1967an, Euskaltzaindiko kide izendatu zuten.[4]

Bestalde, Luis María Bereziartuarekin batera, Baserritarrekin hitzaldiak antolatzen zituen Radio San Sebastiánen, euskaraz eta gaztelaniaz, baserritarrentzat interesgarriak ziren hainbat gairi buruz.[3]

  • Bidegain, María Milagros. 1967. «Textos Vascos Antiguso. Crónica». Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 1 (martxoa):179-95. https://doi.org/10.1387/asju.7201.[5]
  • Bidegain, M. Milagros; Mitxelena, Koldo. 1954.Las Escrituras apócrifas de Andramendi. In: Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo".[6]
  • Bidegain, María Milagros. 1955.Nombres vascos de plantas [Bibliografía]. Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo", I, (1955, 1).[7]
  • Bidegain, Milagros; Mitxelena, Koldo; Arocena, Fausto. 1955 “Bibliografía” bilduma bat.[3]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • “Irun Hiria” sarietako [3] epaimahaikidea, "poesia euskaraz" atalekoa, 1970 eta 1975 bitartean.[8][9]
  • Euskaltzain urgazlea (1967-01-27an izendatua).[3]
  • 1975 [10] arte (1968 [11]) «José María de Iparraguirre» Literatura Sari Nazionaleko epaimahaikidea. [12]
  • 2009 Euskaltzaindiaren omenaldia hildako akademikoei. [2][13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) El Diario Vasco 2009-02-26 (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
  2. a b «Euskaltzaindiak azkenaldian hil diren bost euskaltzainen txostenak irakurri ditu gaur Donostian» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  3. a b c d e f Lasasrte, María Pilar. (2009). ««Milagros Bidegain (1922-2006)»» Plazaberri (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  4. a b c Sarasola, Joseba. (2007). «Milagros Bidegain gogoratuz» Oarso (Errenteria. Udala) (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  5. Bidegain, María Milagros (19 de marzo de 1967). «Textos vascos antiguos. Crónica». Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 1: 179-195. ISSN 2444-2992. doi:10.1387/asju.7201. (Noiz kontsultatua: 2022-12-04)
  6. Bidegain, María Milagros; Michelena, Luis. (2016-06-30). Las escrituras apócrifas de Andramendi. ISSN 0582-6152. (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
  7. B, M. M.. (1955-01-26). «Nombres vascos de plantas, de K. Bouda y D. Baumgart» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo": I–I.  doi:10.1387/asju.7153. ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
  8. «Premios literarios» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 02-12-2022).
  9. Como una tortuga en su caparazón. Premio ensayo Ciudad de Irún 1979. (Noiz kontsultatua: 21 de diciembre de 2022).
  10. Iparragirre saria. 1968. Susa literatura (Noiz kontsultatua: 02-12-2022).
  11. Estornés Lasa, Bernardo; Ignacio Cendoya Echániz. Literatura. Premios literarios. (Noiz kontsultatua: 02-12-2022).
  12. «ORDEN de19 de diciembre de 1968 por la que se otorga el Premio Nacional de Literatura «José María de Iparraguirre».» Boletín Oficial del Estado 1968 (Noiz kontsultatua: 21-12-2022).
  13. Omenaldi hunkigarria iaz hildako euskaltzainei. (argitaratze data: 2009-03-02) (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]