Edukira joan

Nafar behoka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafar behoka
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Euskal Herria
Egoera FAOren araberaendangered-maintained (en) Itzuli
SinonimoakNafar zaldikoa, Amezkoaseko zaldia, Sakanako zaldikoa

Nafar behoka Euskal Herriko bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Adituen ustez, antzina-antzinako jatorria du, eta inguruko beste zenbait zaldi arrazarekin konparatuz (pottoka, Lautzako zaldia...) nahiko ezberdina da.

Arrazaren banaketa eremua bereziki Nafarroa Garaiko ipar-ekialdean kokatzen da. Nafarroako Gobernuak Sabaitza izeneko atxaldean kontserbazioarako arraza honen samalda bat dauka.

Nafar behokak, Ormaiztegiko azokan.

Tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik nafar behoka ponien sailkapen taldean sartzen da.

Izenaren etimologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazaren egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraza desagertzeko zorian dago. Egungo populazioaren abere kopurua 350 baino ez zen 1999. urtean. 20 zaldi eta 330 behor[1]. Datu hauek dira eta, Equus Survival Trust elkartean zaldi arrazen egoera sailkatzeko erabiltzen duen estimazioen arabera, nafar behoka desagertzeko arriskuan dago, arraza garbiko 300-500 behor artean besterik ez daudelako. Azken urtetan kopurua ez da emendatu gainera[2].

Zaldia Euskal kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako zaldiek eragin handia izan dute Euskal Herriko kulturan. Labar artetik hasita, irudigintzan edo mitologian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]