Edukira joan

Nelma Costa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nelma Costa

Bizitza
JaiotzaRio de Janeiro1922ko otsailaren 1a
Herrialdea Brasil
HeriotzaRio de Janeiro2023ko abenduaren 30a (101 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea

Nelma da Costa, Nelma Costa izenez ezagunagoa, (Rio de Janeiro, 1922ko otsailaren 1aibidem, 2023ko abenduaren 30a) brasildar zinema mutuko aktorea izan zen[1].

Nelma Costa 1922ko otsailaren 1ean jaio zen Rio de Janeiron. Álvaro Costa eta Cora Costa aktoreen alaba eta Caetano Magiolli eta Livia Magiolli aktoreen biloba zen[2][3].

Bere ibilbidea 1925ean hasi zen, hiru urte zituela, zinemarako grabatutako xaboi iragarkietan parte hartu zuenean[2][4]. 1928an, Olavo de Barrosek gonbidatuta, antzerkian egin zuen debuta Kenai operetan. 1937an Jaime Costaren eta Mesquitinharen antzerki konpainietan sartu zen[5]. Ítala Ferreira, Custódio Mesquita eta Jaime Costarekin batera, 1939an Carlota Joaquina antzezlanean parte hartu zuen[6].

1939an, Humberto Maurok gonbidatuta, Um Apólogo film laburrean parte hartu zuen. Geroago O Dia é Nosso (1941), Corações Sem Piloto (1944), Caídos do Céu (1946) eta Aguenta Firme, Isidoro (1951) filmetan antzeztu zuen[7].

1947an ezkondu zen eta poliki-poliki eszenatokietatik urrundu zen[8]. Urte askotan irratiko aktorea izan zen[9], 1960ko hamarkadan erretiroa hartu zuen arte[8].

Bizitza pertsonala eta heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janos Soaresekin ezkonduta zegoen[6].

2022ko otsailean, 100 urte bete zituen[2]. Rio de Janeiron hil zen 2023ko abenduaren 30ean, 101 urte zituela[10].

Urtea Izenburua Personaia Zuzendaria Oharrak
1939 Um Apólogo Agulha Humberto Mauro
1941 O Dia é Nosso Laura erizaina Milton Rodrigues [11]
1944 Corações Sem Piloto neska Luiz de Barros [12]
1946 Caídos do Céu Olinda [13]
1951 Aguenta Firme, Isidoro Rita Molina [14]
Urtea Izenburua[15]
1928 Kenai
1931 Berenice
1937 O Gosto da Vida
Assim... Não É Pecado
1938 Malibu
O Homem Que Nasceu Duas Vezes
Tinoco
1939 A Flor da Família
Carlota Joaquina[6]
1941 Ciumenta
Hotel da Felicidade
Tudo pela Moral
Casado sem Ter Mulher
1942 A Família Lero-Lero
Emboscada Nazista
O Burguês Fidalgo
O Menino Jesus
1943 A Família Lero-Lero
Emboscada Nazista
1945 Grande Marido
Momo na Fila
O Costa do Castelo
O Meu Nome É Doutor
1946 O 13º Mandamento
Onde Está Minha Família?
Venha a Nós...
1947 A Canção de Nápoles

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Portugesez) «Cinelândia» Rio Grafica e Editora 1953 (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  2. a b c (Portugesez) Nunes, Diego. «Nelma Costa, a mais longeva estrela do cinema brasileiro, completa 101 anos de idade» Memórias Cinematográficas 2023-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  3. (Portugesez) «Nelma Costa» O Obscuro Fichário dos Artistas Mundanos (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  4. (Portugesez) Cavalcanti de Paiva, Salvyano. (1991). Viva o rebolado!: vida e morte do teatro de revista brasileiro. Editora Nova Fronteira ISBN 978-85-209-0350-6. (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  5. (Portugesez) Barros, Orlando de. (2001). Custódio Mesquita: um compositor romântico no tempo de Vargas, 1930-45. Ministério da Cultura, FUNARTE ISBN 978-85-7511-005-8. (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  6. a b c (Portugesez) Freitas Lopes Gonçalves, Augusto de. (1982). Dicionario histórico e literário do teatro no Brasil. Livraria Editora Cátedra (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  7. (Portugesez) Barros, Luiz de. (1978). Minhas memórias de cineasta. Editora Artenova (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  8. a b (Portugesez) Marinho, Flávio. (2007). Oscarito: o riso e o siso. Editora Record ISBN 978-85-01-07461-4. (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  9. (Portugesez) Salvador, Roberto. (2016). A era do radioteatro: O registro da história de um gênero que emocionou o Brasil. Gramma ISBN 978-85-98555-98-0. (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  10. (Portugesez) «Morre a atriz Nelma Costa, a mais longeva atriz brasileira de todos os tempos» Atores da Depressão 2024-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  11. (Portugesez) «O Dia é Nosso» AdoroCinema (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  12. (Portugesez) «Corações Sem Piloto» AdoroCinema (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  13. (Portugesez) «Caídos do Céu» AdoroCinema (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  14. (Portugesez) «Aguenta firme, Isidoro» AdoroCinema (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  15. (Portugesez) «Nelma Costa» Enciclopédia Itaú Cultural 2024-01-03 ISBN 978-85-7979-060-7. (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]