Ophélie Aspord
Itxura
Ophélie Aspord | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brujas, 1991ko maiatzaren 21a (33 urte) |
Herrialdea | Lapurdi |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tolosako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Ophélie Aspord (Brujas, 1991ko maiatzaren 21a -) igerilari olinpiko lapurtarra da. Aviron Bayonnais taldean aritzen da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brujasen (Flandrian) jaioa, 10 urte zituela gurasoekin joan zen Baionara. Tolosako Unibertsitatean zuzenbidea ikasten ari da.[1]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean Frantziako Igeriketa txapelketan brontzezko domina lortu zuen 800 metrotan. 2011n berriro domina bera lortu zuen. Ur irekian, berriz, 10 km, 5 km eta erlojupeko 5 km-ko probak irabazi zituen.
2011n ere, Munduko Ur Irekietako Txapelketan, Shangain, 6.a izan zen 5 kilometroko lasterketan eta 7.a Frantziako taldearekin proba berean.
2012ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen aldiz eta 6.a izan zen 10 kilometroko maratoian. 1:58:43ko denbora egin zuen.[2][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Natation : Ophélie Aspord, un avenir en or» Sud Ouest 2012/06/27.
- ↑ Naiz. (2012/08/09). Seigarren postuan amaitu du Ophelie Aspord igerilariak Olinpiar Jokoetan. .
- ↑ (Frantsesez) EiTB. La Bayonnaise Ophélie Aspord finit 6e du marathon 10 km en eau libre. .[Betiko hautsitako esteka]
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |